Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

ESPAINIAKO SINDIKATUEN HISTORIA ETA GAUR EGUNGO LANGABEZIA

No description
by

maider barandarain

on 8 June 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of ESPAINIAKO SINDIKATUEN HISTORIA ETA GAUR EGUNGO LANGABEZIA

SARRERA
SINDIKATUEN SORRERA
LANGILEEN INTERNAZIONALAK
SINDIKATU MOTAK
EGITURA, IZAERA JURIDIKOA
SINDIKATUAK
Munduko langile- erakunde guztiak beren indarrak batzen saiatu ziren eta horri langilen internazionala esaten zaio.

Lorturiko eskubideak:


LEHEN LANGILE IRAULTZA

Haurren eguneko lanaldia 12 ordutara murriztu zen.

9 urtetik beherako haurren kotoi - fabriketan lan egitea debekatu zen.

Langileen elkartzeko eskubidea aitortu zen .

Haurrek eskolara bi ordu joan behar zuten.

Haurrak eta emakumeak meategietan lan egitea debekatu zen.


BIGARREN LANGILE IRAULTZA

Emakumeen lanaldia asteko 56 ordura murriztu zen.

Gizarte -segurantzako lehen sistemak ezarri ziren.

Eguneko zortzi orduko lanaldia aitortu zen.
Sindikatu bat sindikatutzat jo ahal izateko, zenbait
ezaugarri
bete behar ditu:

* Elkarte autonomoa izatea, Estatuaren zein enpresaren eskusartzerik gabe.
* Langileen elkartea.
* Iraunkorra (langileen asanbladak ez bezala).
* Irabazteko asmorik gabea.
*
Helburua:
langileen interesak defendatzea
* Interesak defendatzen ditu, ez borondateak (honek zentzu zibilistaren kontrakoa adierazten du:
sindikatua ez da beste baten mandatuz edo bere ordez aritzen, sindikatuak iharduera zabalagoa du
). Langilearen borondate zehatza ordezkatuko du soilik epaiketetan, langile jakin batek arazo zehatza duenean.

Izaera juridikoari dagokionez, sindikatua pertsona juridiko
pribatua
da, elkarte pribatua da, nahiz eta funtzio publikoak bete.

Definizioa:


Sindikatua langileek osatutako erakunde bat da, beraien interes sozial, ekonomiko eta profesionalak defenditu eta sustatzeko helburuarekin. Soldata-igoerak eta lanerako segurtasuna eta osasuna hobetzea eskatzen dute eta horretarako honako
baliabide
hauek erabiltzen dituzte:

1. Lan-eskaintza mugatzea:
Sindikatuek honako neurri hauek hartzen dituzte lan egiteko prest dauden pertsonen kopurua murriztu eta soldata igo ahal izateko: Inmigrante kopurua murriztea, lan merkatuan sartzeko adina atzeratzea eta erretiro-adina aurreratzea. Gaur egun, Espainian esaterako, 16 urte izan hartze ezin dira gazteak lanean hasi.
2. Lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzea:
Gutxieneko soldata ezarrita egoteak bere abantailak baditu lanean ari diren horientzat, baina desabantaila da lan egin nahi dutenentzat, jende asko prest egongo baizen diru gutxiagoren tuk lan bera egiteko.
3. Negozioen kolektiboa:
Enpresaburu eta langileen ordezkarien artean akordioa lortzeko prozesua da, eta honen helburua lantoki,enpresa edo enpresa talde bateko jarduera egiteko lan-baldintza orokorrak adostea da. Akordio honek soldatak, lanaldiak,kontratu motak… arautzen ditu.



SINDIKATUAK
Sarrera
Definizioa
Sorrera
Egitura
Motak
Eginkizuna
Gaur egun
ESPAINIAKO SINDIKATUEN HISTORIA ETA GAUR EGUNGO LANGABEZIA

EGILEAK: Maider Barandarain eta Aitziber Zabaleta
LANGABEZIA
Definizioa
Bilakaera
Gaur egun
Gobernuen plangintzak
Krisia
ERE
Langile mugimendua, langileek beren lan baldintzak hobetzeko eginiko ekintza kolektiboei esaten zaie.

Baldintza horien aurka protestatzeko makinak suntsitzen zituzten eta horri ludismoa deitzen zaio.
LANGILE MUGIMENDUAREN
ASTAPENAK

Lehen industria iraultzan, fabriketan lan egiten zuten jendeak oso baldintza txarretan lan egiten zuen. Lana zela eta, landatik hirira jende askok joan behar izan zuen eta irietan,industrien ondoko auzoetan, familia ugari oso bizi-baldintza txarretan bizi ziren. Industrializazioaren lehen urteetan, gizonek,emakumeek eta haurrek fabriketan lan egiten zuten, egunean hamar ordu baino gehiago, eta hori gutxi balitz, jaiegunik ez zuten izaten. Egoera horri aurre egin eta konponbideren bat bilatzeko, langileak elkarteetan eta sindikatuetan batu ziren.

Hasieran langileek ez zuten elkartzeko eskubiderik, beren lan eta osasun baldintzak hobetu ahal izateko. Hori lortzeko grebak egiten hasi ziren.

Azkenean, 1824ean, Britainia Handian Elkartzeko eskubidea aitortu zen eta horren ondorioz, lehen sindikatuak sortu ziren.
Bi ideologia zituzten oinarritzat: Marxismoa eta Anarkismoa.

Marxismoa:
Karl Marxengandik dator izena, teoria marxismoaren arabera langileen eta jabeen arteko klase borroka zegoen. Marxek proposatzen zuen langileek iraultza
egin behar zutela kapitalismoa suntsitzeko eta langileeak boterea lortzeko.

Marxek langile- erakundeek eta ?alderdiek politika- borrokan parte hartu behar zutela defendatu zuen, ondorioz alderdi sozialistak garatu ziren. Ideologia hau garrantzi handia izan zuen.

Anarkismoa:
Estatuaren kontra egiten zuen taldea zen. Politikari uko egiten zioten eta
ez zituzten hauteskunderik nahi, horren ordez, pertsona boluntarioz osaturiko talde
bat ezarri nahi zuten agintean.
LANGILE MUGIMENDUAREN
IDEOLOGIAK
OROKORRA
ESPAINIAN
NAFARROAN
XX. mendearen hasierara arte ez ziren lehenengo langile-elkarteak finkatu. Araban eta Nafarroan, berriz, industrializazioa prozesu berantiarra izan zen. 1950 edo 1960eko hamarraldietara arte ez zen benetan garatu. Hiru industrializazio eredu izateak hiru langileria mota ekarri zituen. Horren ondorioz Euskal Herriko langileek bide desberdinetatik jo zuten beren elkarteak eta borrokak antolatzerakoan
UGT
Langabeziaren sorkuntzari buruzko hainbat teoria garatu da ekonomian, eta, horren ondorioz, hainbat langabezia-mota bereizten da langabezia sortzen duten faktoreen arabera. Hala, maizenik,
lau langabezia-mota
, edo bestela esanda, langabeziaren
lau kausa
aipatu ohi dira:
langabezia frikzionala
,
klasikoa, egiturazkoa edo teknologikoa, eta ziklikoa.

Langabezia frikzionala:

lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira estatistikak osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren langile batzuk.
Langabezia klasikoa:

soldata-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat (ekonomilari klasiko eta neoklasikoentzat, hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
Egiturazko langabezia:

ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da. Langabezia-mota hau
bi faktore nagusik
sortzen dute:
aldaketa teknologikoen
ondorioz, zenbait sektoretan jarduera eta eginkizun jakin batzuk egiteko
lan-eskariaren murrizketak
(langabezia teknologiko deritzona); eta, bestetik,
sektore jakin bateko produktu edo zerbitzuen eskariak
izan dezakeen beherakada handi edo erabatekoaren ondorioz, sektore horretan
lanpostuak betiko galtzen direlako
(besteak beste, teknologia berri batek produktu horiek zaharkiturik uzten dituelako, edo nazioarteko lehiakortasuna areagotzen delako sektore horretan, edo kontsumitzaileen gustuak aldatzen direlako).
Langabezia ziklikoa:
ekonomia-zikloetako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko. Langabezia ziklikoari langabezia keynestarra edo eskari agregatuaren urritasunekoa ere esaten zaio.
LANGABEZIA
Definizioa:

Langabezia edo desenplegua da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek —langabeek— gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen lan-indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik langabezia-tasaren bidez: lanik ez duen biztanleria aktiboaren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat da faktore demografikoa. Izan ere, jaiotza- eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi-itxaropenak, edota migrazio-mugimenduek eragin handia dtute langabeziaren bilakaeran.

Lan-merkatuan parte hartzen duten
alderdiak
bi dira:

Langileak:
lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute (lan-eskaintza).
Enpresak:
faktore hori eskatzen dute (lan-eskaria).
Langabezia, hortaz, lan-merkatuan gertatzen den gehiegizko lan-eskaintza da, edota lan-eskariaren urritasuna.
SINDIKATUEN EGINKIZUNAK
1.
Pixkanaka-pixkanaka, sindikatuak garapen ekonomikorako oztopoa, eta enpresen eta erakunde publikoen eraginkortasunerako arazoa direlako interpretazioa hedatu da.

2.
Pertzepzio hori indarrean dagoen kultura ekonomikoaren gauzatzea baizik ez da. Izan ere, zientzia ekonomikoa behin eta berrirohuts egiten duten kontzepzio abstraktuetan eta
funtzio matematikoetan oinarritu da, eta behin eta berriro huts egingo dute, ez dutelako kontuan hartu azken batean ekonomia ez dela oinarritzen kalkulu matematikoan edo errealitatearen interpretazio mekanikoetan eta, aldiz,
pertsonengan eta giza taldeengan, norbanakoen eta kolektiboen premia eta borondatean eta erabaki politikoetan oinarritzen dela.
3.
Sindikatuen jarduerarekiko gutxiespen hori, ziurrenik, gure klase politikoak, hedabideek edo unibertsitateak kultura ekonomikoaren alorrean duten gabeziaren isla da.

4.
Sindikatuak ez dira halabeharrezko gaitza.
Enpresan eta gizarte osoan errentak orekaz banatzeko funtsezko elementuak dira, lehenik
eta behin.
5.
Gure gizartean enpresaren botere juridikoa jabeari aitortzen zaionez, ia saihestezina da jabeak langileen soldaten eta lan-baldintzen bizkar ahalik eta errenta gehien eskuratzeko joera izatea, baldin eta horri galaraziko duen kontrapisu "faktikorik" ez badago. Gure sistema ekonomikoan nahitaezkoa den kontrapisu hori erakunde sindikalak dira, ezin baita bestela izan.

6.
Hobeki edo gaizkiago, azken urteetan sindikatuak izan dira ekonomia errealetik hurbilen egon diren iritzi-taldea. Finantza-krisia lehertu zenean, zer gertatu zen jakin nahi zuen edonork indar sindikalei begiratu beharra zeukan.
Izan ere, lanaren ordezkari diren heinean, errealitatetik hurbilago zeuden azterketa ekonomikorako irizpide eta metodologiak erabili dituzte, unibertsitate-aditu gehienek defendatu dituztenak baino.
7.
Hartara, garapen ekonomikoaren edozein ikuspegi serio izateko, ezinbestekoa da sindikatuen ikuspegia ere kontuan hartzea.

8.
Gipuzkoako kasuan, EKAI Centerrek aurretiaz askotan aipatu duen egoera berezia gertatzen da. EAE mailan, gure gaitasun produktiboan eta gure egitura sozial eta instituzionaletan gertatzen den egiturazko defizitaz ari gara. Egitura horiek, hein handi batean, frankismo-aldiko garapen-garaitik datoz, eta azken hamarkadetan, Espainiako lege-eta instituzio-esparruaren bilakaerak nabarmen baldintzatu ditu, gure errealitate produktiborako bat ere aproposak izan ez arren.
9.
Gure iritzian, baztertu ezin diren beste arrazoi batzuei muzin egin gabe, arrazoi objektibo horrek azaltzen du, batetik, euskal sindikalismoaren izaera aldarrikatzaileagoa eta, aldi berean, aldarrikapenerako estrategia horiek gure gizartean izan duten arrakasta. Nolabait, jarduera sindikalari esker, esparru juridiko-politikoak sortzen zituen egiturazko defizit sozial eta instituzionalak orekatu ditu gure herrialdeak.

10.
Gainera, “aldarrikapenerako” eginkizunaz gain, sindikatuak enpresako lan-faktorearen ordezkariak diren heinean, langileen premiak,
sentsibilitateak eta proposamenak interpretatzeko funtsezko elementuak dira enpresa-jarduerari loturiko politika ekonomikoetan.
11.
Hori guztia dela eta, Gipuzkoako estrategia sozio-ekonomikoak zehaztean halabeharrez hartu behar dira kontuan sindikatuak, eta beste inguru geografiko batzuetan (bestelako oreka sozial edo instituzionalekin) izan lezaketena baino parte-hartze handiagoa izan beharko lukete, gainera.

12.
Kapitala-lana gatazkari lotutako jarrerak aztertu edo hartzen dituztenean, patronalak nahiz sindikatuek berezkotzat jotzen dute euren iritzia beste alderdiak hartuko duenaren aurkakoa izango dela.
Horrexegatik, erakunde patronal batek ere ez du esango (eta ezin du esan) langile batzuek edo guztiek ez dituztela eskubide edo soldata nahikoak, aztertzen den errealitatea edozein izanik ere. Kontrakoa gertatzen da (eta horrelaxe izan behar du) sindikatuen kasuan.
13.
Horrexegatik, sindikatuei ezin zaie eskatu gobernuaren posizioak hartzea, eta ezin zaie leporatu enpresarien aurrean aldarrikapeneko proposamenak egitea etengabe. Ildo beretik, enpresariei ezin zaie egotzi kontrako jarrera hartzea. Sindikatuak eta enpresariak entzun beharra dago, eta egiten dituzten proposamenak kontuan hartu behar dira, baina betiere bakoitzak duen eginkizunaren izaera "partziala" ahantzi gabe.

14.
Azkenik, enpresa barruko kapitala-lana gatazka hutsetik kanpo, sindikatuek gure esparruan jokatu duten eginkizuna ere kontuan hartu behar da. Izan ere, askotan gure egitura politikoaren, edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeen pisu eskasak dakartzaten defizit batzuk orekatu dituzte.

Sindikatuek Gipuzkoan eskuratu duten pisu sozial eta politikoaren ondorioz, funtsezko eginkizuna dute ingurumen-politikak, kontsumitzaileen eskubideak, emakumeen eskubideak, irakaskuntza, osasuna, gizarte segurantza, gizarte-zerbitzuak, administrazio publikoaren antolaketa etab. diseinatzeko unean.
LANGABEZIA-TASA
Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira.
Hilero
biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da
galdeketa
zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin.

Galdeketa horrek
16 urte edo gehiagoko biztanleria
4 taldetan

zatikatzen ditu:

Biztanleria okupatua:
ordaindutako lanak egiten ari diren pertsonak dira, baita gaixotasunagatik, grebengatik edo oporrengatik absente dauden langileak ere.
Langabeak:
okupatuak ez dauden pertsonak dira, baina modu aktiboan lana bilatzen egon diren edo berriz ere lanean astea espero duten pertsonak osatzen dute. Sakonago esanda, pertsona bat langabe dago:
a)
ez baldin badago lanean eta azken lau astean lana aurkitzeko ahalegin espezifikoak egin baldin baditu;
b)
lanetik kendu badute eta berriz ere deitua izateko esperoan baldin badago; eta
c)
hurrengo hilabetean lan bat lortzea espero baldin badu. Gainera lan bat aurkitzeko esfortzu berezi bat egin duela erakutsi beharko du (bertako enpresetan nola heldu, lan eskaintzen iragarkiei erantzun…).
Biztanleria ez-aktiboa:
ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute.
Biztanleria aktiboa:
okupatuak dauden pertsonek eta langabeek osatzen dute.

Langabezia-tasa, langabe kopurua biztanleria ez-aktiboaren kopuruarekin zatituz kalkulatzen da, eta ehunekotan erakusten da. Hau da, ez da langabe guztien eta biztanleria guztiaren arteko neurri bat, baizik eta ekonomikoki jardunean dagoenarekin.
LANGABEZIAREN BILAKAERA ETA 2014-eko BALANTZEA ( Hego Euskal Herrian )
Erregistratutako langabeziak behera egin du abenduan Hego Euskal Herrian, 2.678 pertsona gutxiago daude langabezian Enplegu Ministerioak zabaldutako datuen arabera. Honela, 213.557 langabeturekin ixten da urtea. Hala ere, urteko zenbaketa ofizialean langabeziak 5.305 pertsonetan soilik egin du behera, oso beherakada apala eta eskasa kontutan hartzen badugu krisia hasi zenetik 112.000 pertsona gehiago daudela langabeziako zerrendan.
Hala ere, hau bezain larria, edo larriagoa, da botere ekonomiko eta politikoek inposatutako kontsigna : « enplegua sortu kosta ala kosta ».

KRISIAREN HEDAPENA
Lanik eza da, dudarik gabe, krisiaren aurpegi ilunena eta esan behar da
bizkor ari dela hazten, bai espainiar estatuan eta bai gure artean. Oraindik denbora asko ez dela, Espainiako gobernua harro agertzen bazen ere, EBren aurrean, sortutako enplegu kopuruagatik, orain onartu beharra dauka enplegua azkarren galtzen ari den tokia dela. Horrek adierazten digu, batetik, krisia indarra hartzen ari dela eta, bestetik,
sortutako enplegua kalitate eskasekoa zela.
LANGABEZIA ( 2014-2015)
LANGABEZI MOTAK
Bestelako estatistika iturri batzuen arabera, enplegu sorrera bat baino lanaldi partzialeko kontratuak biderkatuz pobrezia zabaltzen duen enpleguaren banaketa bat ikusten ari gara.

Abenduan sinatu ziren kontratuen
%93,6a
aldi baterako lan kontratuak izan ziren, eta sinatu ziren kontratu mugagabeen
%41a
lanaldi partzialekoak edo aldizkako lan kontratu finkoak izan ziren. Beraz, azpi-enplegu eta tenporalidadea
gorantz
doa eta aldi berean lehenagotik apalak diren
soldatak beherantz
egiten dute. Hauek dira lan merkatuaren garapenaren ezaugarriak.

Honela azaldu daiteke geroz eta gehiago izatea lana izan arren pobrezian dauden pertsonak. Baina oinarrian borrokak berdina izaten jarraitzen du kapitala eta lanaren interesen arteko konfliktoari erantzuten baitio.
Gainera, lan baldintzen kaxkartze hau langabezia babes sistemaren ahultze batekin batera doa, honek gaur egun 120.000 pertsona lan gabe eta babesgabe uzten ditu.



Gaur egun
,
lau pertsonatik batek
bakarrik kobratzen du ordaindutakoaren araberako prestazioa eta
%55,5ak
ez du inolako laguntzarik jasotzen langabeziagatik.

Duela urte bete langabezian zegoen populakuntzaren
%48,8ri
eragiten zion. Bestalde, ordaindutakoaren araberako prestazioaren kuantia
%3,3

jeitsi
da.

Egoera honen aurrean, sindikatuaren prioritatea eraldaketa sozial justu eta ekitatibo baten alde egiteko, non gakoa burujabetza eta erabakitzeko eskubidea izango diren,
indar metaketa bultzatu eta klase aliantzak berreraikitzea izango da.
ESPAINIAN
Espainiako langabezia tasa

% 23,7ra

jaitsi
da 2014. urtearen amaieran, zehazki, aurreko urtean baino 477.900 langabe gutxiago daude eta, guztira, 5.457.700 pertsona daude lanik gabe. Beraz, langabezia datua Espainiako Gobernuak aurreikusi baino puntu bat hobea da
(% 24,7)
.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, azken 12 hilabeteetanenplegua % 2,53 hazi da (433.900 pertsona).
Hala eta guztiz ere, 2014ko laugarren hiruhilekoan langabe kopurua hazi egin da, zehatz-mehatz, hirugarren hiruhilekoan baino 30.100 pertsona gehiago daude lanik gabe.
Bestalde, laugarren lauhilekoan ere okupazioa hazi egin da eta 65.100 lagunek topatu dute lana, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Guztira, 17.569.100 lagun daude lanean.




EUSKAL HERRIAN
Enplegua jaitsi den arren, iaz baino 11.000 langabe gutxiago dago orain.

Puntu bat jaitsi da langabezia martxotik; 233.300 lagun daude lanik gabe Euskal Herrian, Gaindegiaren arabera.

%15,7 da tasa zazpi lurraldeetan, Europako batez bestekoa baino bost puntu gehiago
NAFARROAN

Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia tasa igo egin da eta Nafarroan, berriz, jaitsi.

Bestalde,
% 14,92
ko langabezia tasarekin itxi zuen urtea Nafarroak. 2014 urte amaieran,
46.600
langabe zeuden Nafarroan, aurreko urtean baino
3.500 gutxiago
(50.100 pertsona). Nafarroa da langabezia tasa baxuena duena duen autonomia erkidegoa, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera
Kopuru hutsei begiratuta, zentzu guztietan izan da ona bigarren hiruhilekoa enpleguarentzat, bai behintzat lehen hiruhilekoarekin konparatuz gero. 5.200 pertsona sartu dira lan merkatuan Hego Euskal Herrian, baina 20.800 enplegu sortu direnez, langabe kopurua ere jaitsi egin da: 15.600 pertsona gutxiago ari ziren lan bila: guztira 216.000. Krisi garaiko jaitsierarik handiena da.

10.800 langabe gutxiago zenbatu baititu INEk. Baina enplegua galdu egin da, ez sortu. Hain zuzen, iazko ekainaren amaieran baino 4.100 okupatu gutxiago zeuden aurtengoan.
ARABA ( 2012 )
Araban jazotzen dira desberdintasunik nabarienak datuak ustiatzerakoan erabilitako iturri ofizialaren arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, INEren arabera Araban langabezia %15ean kokatzen da (4 puntuko igoerarekin) eta EUSTATen arabera, berriz, langabeziak behera egiten du epealdi berean %6,8an kokatuz (0,4 puntuko jaitsieraz).


GIPUZKOA
Gipuzkoan, 2013ko lehenengo hilean 2.035 pertsona joan ziren langabeziara (% 4,27), eta 49.723 langabe daude.
BIZKAIA ( 2014-ko APIRILA )

SINDIKATU OROKORRAK
BESTELAKO SINDIKATU MOTAK
Eusko Langileen Komisioak
Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatua da eta bertan 65.000 kide inguru daude. Hau ELAren ondorengoa da, ordezkari gehien dituen bigarren sindikatua baita.
1976.urtean eratu zen eta 1977ko apirilean lehen biltzarra egin zuen Leioan Nafarroako eta Gipuzkoako ordezkariak bertan zirelarik.

Eusko Langileen Alkartasuna (ELA)
Euskal Herriko sindikatu abertzalea da. 1911ko uztailaren 23an sortu zen Bilbon eta gaur egun Euskal Herriko sindikaturik handiena da, 100.000 kide baino gehiago dituelako.

ELAren lehen jarraitzaileak eraikuntza sektoreko eta Bilboko industria siderurgiako eta metalurgiako langileak izan ziren. Mehagintzan aldiz, ez zuten arrakastarik izan langile etorkinak nagusi zirelako. Denboraren poderioz, Gipuzkoako eta Bizkaiko industria guneetara hedatzen joan zen.
1921-1923. urte bitartean ELAk ez zituen langile etorkinak onartzen, afilatuen lehen lau abizenetatik bat euskal jatorrikoa izatea askatzen zuen.
1929an Eibarren ELAk lehen biltzarra ospatu zuen eta bertan bi urtez behin kongresua egitea erabaki zen.

ELAk gorakada nabaria izan zuen Espainiako Bigarren Errepublikan eta horrez gain, nekazari eta arrantzaleak sindikatuan sartzen joan ziren. Sindikatuak bere kontura babes sozialeko neurriak, langabeentzako laguntzak, jantoki sozialak… antolatu zituen eta indar handia hartu zuen grebetan parte hartzen hasi zenean.


Langileen Batasun Orokorra (UGT)
Espainiako sindikatua da, 1888an Bartzelonan sortua eta 2005.urtean 900.000 kide zituen. PSOEren jatorri bera du, eta lotura handia du alderdi horrekin. Bere egoitza nagusia Madrilen du baina Hego Euskal Herrian bi lurralde-konfederaziotan banatura dago: Nafarroakoa eta Euskal Autonomia Erkidegokoa.

1899an gauzak aldatuz joan ziren PSOE eta UGTren artean, harremanak okerrera egin zuelako. Sindikatuak gobernuaren politika ekonomikoa kritikatzen zuen eta ondorioz PSOEri botoa ez ematea erabaki zuen. 1988ko abenduan, CCOOrekin greba orokorra deitu zuen eta bi hauen lankidetza areagotu egin zen, langabeziari aurre egiten saiatu baitziren.

Langile Abertzaleen Batzordea (LAB)
Euskal sindikatu abertzalea da, 1974ean sortua eta gaur egun 45.000 afiliatu baino gehiago dituena.
LABek Euskal Herria gizarte premien arabera erabaki autodeterminazioaren bidetik, jendarte solidario eta justuaren alde gainerako herriekin batera borrokatuko den Euskal Herria aldarrikatzen du.

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE)
Nekazaritza Erakunde profesionala da 1976-1977. urte bitartean sortua. Gaur egun Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNEk eta Arabako UAGAk osatzen dute.

Nazio eremuan, lehentasunezko harremanak ditu Ipar Euskal Herriko ELBrekin. Euskal Herritik kanpora jarduteko, 1992. urtean, beste batzuekin bat egin zuen:CPErekin, Europan jarduteko; eta COAGekin, Espainiar estatuan jarduteko.


Euskal Herriko Laborarien Batasuna ( EHLB)
Ipar Euskal Herriko nekazarien sindikatu bat da 1982an sortua.

Ardi gaztaren monopolioari aurre eginez eta antzeko borroketan sindikatua laborarien onespena lortuz joan zen. Harrezkero lurraren espekulazioaren kontra, gazteak laborari atxikitzearen alde, transgenikoen kontra, laborari txiki eta ertainen alde aritu da eta mobilizazio zein protestaldi ugari antolatu du.

Ikasle Abertzaleak (IA)
Ikasle antolakunde bat da non beren burua abertzalea eta ezkertiarra aldarrikatzen duten.

Erakunde hau 1988an sortu zen Iruñeko Txantrea auzoan eta handik aurrera ikastetxe eta unibertsitateetan zabalduz joan da.
90ko hamarkadan, euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borrokak indar handia hartu zuen.

IAren proiektua Euskal Eskola Nazionala da, non 1991an eginiko kongresuan onartu zen eta honako baldintza hauek betetzen ditu: Euskalduna hizkuntzaz: euskaraz heziko du; Euskalduna edukiz: euskal kurrikuluma izango da bere gaitegia; Hezkidetzailea: neskak eta mutilak era berdinean heziko diren eskola; Herritarra: herriaren zerbitzuan dagoena eta herriak kudeatzen duena; Nazionala: Euskal Herri osoa hartuko duena; eta Pedagogikoki berritzailea.

HIRU sindikatua
Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatu abertzalea da. Honek Hegoaldeko lau herrialdeetako garraiolari autonomoak biltzen ditu.

2009.urtean, 500.000 eta 10 milioi euro bitarteko isuna jarri zioten Eusko Jaurlaritzako Elkarlehia Defendatzeko zerbitzuak, uste zutelako garraiolarien artean prezio finkoak azaltzeko gomendioa zabaldu zutela.

ERNE sindikatua
1984an sortutako Ertzaintza Sindikatuetako bat da. 1999an 3000 aliatu zituen eta V.Biltzarra hartzan, oso kritiko agertu zen Ertzaintzaren arduradunek kale-borrokaren eta ETAren jardueraren aurrean zegoen jarrerarekin.

2000. urtean ETAren aurkako “Basta ya” agiriarekin bat egin zuen eta ondorioz, 2001ean, bere egoitzaren aurkako atentatua izan zen.

EUSKAL HERRIAN
1870ean, Euskal Herrian agertu zen talde anarkista. Hainbat aldizkari argitaratu zituzten, gizarte-mugimenduetan parte hartu zuten eta propaganda-lanak egin zituzten nahiz eta ez zuten erakunde sendorik osatu.

1890ean, sozialismoa zabaltzen joan zen eta langile-mugimendua gidatu zuen hasierako urteetan. Garrantzi handia eman zion langile-mugimenduari eta horregatik mobilizazioen, bortizkeriaren, ekintza zuzenen eta grebaren alde agertu zen. Gauza handirik lortu ez eta 1911n iraultzaren bidez gizartea aldatzeko asmoa alde batera utzi eta bide demokratiko eta parlamentarioaren alde jarri ziren.
Urte hartan bertan, SOV (Solidaridad de Obreros Vscos) izeneko lehen sindikatu abertzalea sortu zen, gerora ELAn nilakatu zena. Sindikatu honek ez zuen oso erlazio ona sozialista eta anarkistekin. Bizkaian eta Gipuzkoan izan zuen eragina baina 1930ean, Araba eta Nafarroan zabaldu zen.



GAUR EGUNGO KRISIA
Enpresa gehienek, izan ere, txikiek eta ertainek, batik bat - Gipuzkoan nagusi direnek, alegia?, nahiko etorkizun iluna dute
eta ez badute enplegua oraingo errealitatera egokitzen modu ?arin, merke eta ez traumatikoan? ondorioak okerragoak izango dira guztientzat. Horregatik eskatzen diote gobernuei (zentralari eta
autonomikoari) askatasun handiagoa kontratuak eteteko eta hori bermatuko duen legeria. Hori justifikatzen dute esanez ?enpresa jarduerak berarekin daramala arriskua, inork ez dakielako zer gertatuko den bi urte barru? eta ?enplegu bermeak eskatzen direnean esan behar dela hemen ez daukala inork ziurtatuta enpresa proiektuak aurrerantzean
lehengoa izaten jarraituko duen?. Horregatik, etorkizuna ziurtatu nahi badugu, langileak
onartu beharra dauka bere soldata txikiagotzea.
Boterea lortu ondoren, langileek proletarioaren diktadura sortuko zuten, klaserik gabeko gizartea sortu ahal izateko: gizarte komunista.
Garai hartan bertan, anarkismoa ere sortu zen eta Bakunin izan zen mugimendu honen pentsalari nagusia. Hauek beren burua kudeatuko zuten komunez osatutako gizartea sortu nahi zuten, eta, komun horietan, jabego kolektiboa izango zen, hauek jabego pribatuaren aurka zeudelako. Komuna horietan modu librean elkartuko ziren eta ez zuten estaturik beharko funtzionatu ahal izateko. Anarkismoa Italia, Frantzia eta Espainian zabaldu zen gehienbat.


PSOEren jatorri bera du, eta alderdi politiko horrekin lotura handia du.
1888an sortu zuten Bartzelonan, Madrilgo talde sozialistak eta Kataluniako zenbait langile-elkartek egindako batzarrean. Parte-hartzaileek, PSOE alderdiari zuzenean loturik gehienak, marxismoaren eragin ideologikoa onartzeaz batera, langileen alderdia eta mugimendu sindikala bereizteko premia nabarmendu zuten. 1888 urtearen amaieran, 27 elkarte eta 3.355 bazkide biltzen zituen.



IKASKETEN ARABERA
ADINAREN ETA KUALIFIKAZIOAREN ARABERA
LURRALDEKA
GENEROAREN ETA ADINAREN ARABERA
LANGABEZIA EUROPAR BATASUNEAN
ERE
Definizioa:
Enplegu erregulazio espedientea, edo ERE laburbilduta legizlazio espainarran dagoen prozedura bat da, non enpresa batek ekonomia egoera txar batean, baimen bat bilatzen du haren langileak suspenditzeko edo kaleratzeko, langileen eskubideak errespetatzen
(suposatzen da) .Erlazio laboralaren gabetzea arrazo ezinbesteagatik.
Kaleratze kolektibo bat, lan kontratu asko gabetzea da, Administrazioagatik baimenduta eta, enpresen arrazoiengatik funtsatuta.
NORK ESKATZEN DU ERE - A?
Normalean, enpresa handi baten buruak eskatzen du, baina gerta daiteke langileek eskatzea haien ordezkari legalen bidez, enpresak ez egitekotan, kalte handiago bat jasoko
dutela pensatzen badute.
KALERATZE KOLEKTIBOA, ERE aren ARRAZOI NAGUSIA
Kaleratze kolektibo bat egon dela esango dugu honako 3 baldintzaren bat betezekotan:
-
10
langile kaleratzea
100
langile baino gutxiagoko enpresa batean.
-
%10
langile kaleratzea
100
eta
300
langile artteko enpresa batean.
-
30
langile kaleratzea
300
langile edo gehiagoko enpresa batean.

Kausa ekonomikoak:
ERE a hasteko arrazoi bat, enpresan egoera ekonomiko negatibo bat dagoenean, galera aktualengatik edo aurreikusteagatik, edo etekinen eta salmenten jaitsieragatik. Dena dela, galera iraunkorra dela ulertuko da, 3 hiruhileko jarraituetan.
Kausa teknikoak
, antolatzaileak edo produktiboak: Tribunalek arrazoimendu bat eskatzen dute non ERE aren zergatia azaldu behar izango da. Gainera frogatu behar izango da egoera aldatu egin dela eta lehenengo egoera baino okerragoa dela.

ARRAZOIAK
ERE-a EGITEKO BEHARREZKO PAUSUAK
Enpresaren eta langileen arteko komunikazioa:
enpresariak abisu bat bidaltzen die
langileei edo haien ordezkari legalei. Orduan denboraldi hasiko da non enpresak eta
langileen ordezkariak elkar hitz egingo dute akordio batera heltzeko.
Eskaera bidaltzea:
Eskaera Administraziora bidalia izan beharko da, han ERE
aren kausak eta arrazoiak azalduak izan beharko dira. ERE a aurrera eramateko,
Administrazioak baimendu behar du.
Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako datuak:
EUSKAL HERRIAN
Euskal Herriko lau sindikatu nagusietako bat zen UGT 1990ko urteetan, ELA, LAB eta CCOO sindikatuekin batera.1990tik 2000ra bitartean egin diren hauteskunde sindikaletan sindikatu ez abertzaleek oro har ordezkariak galdu badituzte ere, UGTk CCOOk baino gehiago nabaritu du beherakada, eta 1999an utzi zion lehen aldiz, LABen mesedetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren sindikatu izateari, laugarren postura jaitsita
Bizkaian dauden arazo nagusiei dagokienez, Bizkaiko gizarteak hau dio: langabezia da lehenengoa (% 83,2), krisi ekonomikoa, bigarrena (% 9,6)eta gizarte zerbitzuen urritasuna, hirugarrena (% 9). Bi postu beherago agertzen dira beste bi arazo: ETA eta terrorismoa (% 1 ez du gainditzen) eta, azkenik, ustelkeria (% 0,8).
Full transcript