Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

NATURA BALIABIDEAK

No description
by

on 13 March 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of NATURA BALIABIDEAK

BALIABIDE NATURALEN SAILKAPENA
ENERGIA BALIABIDEAK
BALIABIDE MINERALAK
NATURA BALIABIDEAK
Natura baliabideak naturan aurkitzen ditugun elementuen orotasuna dira, ez direnak modifikatzen, hau da, naturak proportzionatzen dituenak gizakia ezer egin gabe. Hauek baliagarriak dira giza sozietatearentzat, ongizatean laguntzeagatik eta modu zuzen batean garapena sortzen dutelako (mineralak, materia prima, elikagaiak) edo modu ez zuzen batean.Baliabide natural berriztagarriak hondakin biotikoei erreferentzia egiten dute, hauek atera ostean birsortu egiten dira.Aldiz, baliabide ez berriztagarriak gehienetan birsortze zikloa erritmoaren azpitik dago.
INGURUMEN INPAKTUA
Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa azterketen eta sistema tekniko zein administratiboen multzoan oinarritutako prozedura da, plan, programa eta proiektu jakin batzuk prestatu eta onartzerakoan ingurumen-alderdiak edo, orokorrago hartuta, iraunkortasun-irizpideak integratzera bideratutakoa, zentzuz aztertutako alternatiben multzoa ikusita, egokiena hauta dezagun eta ingurumenean zein giza ongizatean eragin ditzaketen ondorioak aurreikusi eta zuzen ditzagun.
INGURUMEN ARRISKUA
Ingurumen arrisku batek istripu bat sor dezaken egoera ezberdinen identifikazioa egin, hauen gertaera emateko dagoen probabilitatea ezarri eta ezbeharra sor lezaken egoera bakoitzari lotuta eman daitekeen ingurumen kalteen balioa ebaluatzen du.Araututako prozedura tekniko bat da, ingurumen kalte bat sor lezakeen arrisku hipotetikoa kuantifikatzen duena.


ARRISKUAK
1- TEKNOLOGIKOAK EDO KULTURAK ERAGINDAKOAK: Kulturan eta bizi-moduan finkaturiko ohiturek sortzen dituzte (tabakoak, alkoholak, gehiegi edateak...)

2- NATUR SORBURUKO ARRISKUAK: Natur eragileek sortuak dira, baina litekeena da gizakion lanak haien eragina nolabai handitzea.
-Biologikoak: malaria, ihesa, bioteknologia, gene-transplanteak...
-Geologikoak: sumendiak, lurrikarak, mazela-mugimenduak, subsidentzia...
-Klimatikoak: uholdeak, lehorteak, tifoiak...

3- MISTOAK: Eragile askotarikoak direnak, adibidez, natur eta kultur eragileek sortuak: mazela-mugimendua, geologikoa bada ere, errepide baterako ezponda eraikitzeak gertaraz dezake.
BERRIZTAGARRIAK
BERRIZTAEZINAK
BERRIZTAGARRIAK
Baliabide berriztagarriak erabiltzeagatik agortzen ez direnak dira berriro agertzen direlako neurri berdinean. Hau esan nahi du gehiegi erabiltzen baditugu, ateratzeko neurriaren gainetik erabiltzen baditugu, berriztagarriak izateari utziko diola. Kategoria honen barruan ura eta biomasa daude. Baliabide batzuk baliabide etengabekoetan sailkatzen dira asko erabiltzen badira ez direlako agortuko. Baita ere aurkitu ditzakegu energi iturriak, naturako fenomeno batzuk gai direnak energia emateko edozein modura. Baliabide energetikoak ere deitzen zaie.
BERRIZTAEZINAK
Baliabide ez berriztagarriak erabiltzeagatik agortzen direnak dira berriro ez direlako ateratzen, ez direlako birsortzen. Baliabide hauek bakarrik kantitate zehatzetan existitzen dira.
Baliabide hauen adibiderik nagusiena erregai fosilak (petrolioa, ikatza) dira. Hala ere, berriztaezineko “etiketa” dute zeren eta haien birsortze prozesua oso luzea eta motela da
ENERGIA ITURRIEN SAILKAPENA
ERREGAI FOSILAK
Erregai fosila Lurraren litosferan aurkitutako hidrokarburoak dira, erregai gisa erabiliak. Egun, erregai fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta. Erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energi mota batzuk bilatzera bultzatu gaitu. Erabiltzen ditugun lehengaien zati handi erregai fosilak dira: ikatza, petrolioa eta gasa. Erretzean karbono dioxidoa eratzen dute.
ENERGI ITURRI BERRIZTAGARRIEN SAILKPENA
ERREGAI NUKLEARRAK
Energia nuklearra erreakzio nuklearretan askatzen den energia da. Erreakzio hauek zenbait elementu kimikoren isotopo batzuen nukleo atomikoetan gerta daitezke.
IKATZA
Harrikatza erregai fosil beltz eta gotorra da, gehienbat karbonoz osatua eta landare etorkia duena. Ikatz izenarekin, oro har, harrikatza aipatzen da, baina bada ikatz mota bat, minerala ez dena, baizik eta landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz lortzen dena: egur ikatza. Harrikatza arroka sedimentario beltz edo beltz marroixka da, naturan, gehienetan, zain edo beta deritzen geruzetan pilatuta agertzen dena.
Harrikatza elektrizitatea sortzeko energia iturri nagusia da mundu mailan, bai eta karbono dioxidoaren isurketa iturri handienetakoa ere. Mundu osoko argindarraren %40 ikatzaren bidez lortzen da, eta zenbait herrialdetan ehuneko handiagoa da: Polonian %94, Hego-Afrikan %92%, Txinan %77 eta Australian %76... Zentral termoelektrikoak ikatz meatokien inguruan egon ohi dira produkzio-kostua merkatzekO.
Harrikatza oxigenorik ez dagoen toki batean oso tenperatura altuetan (1000 ºC baino gehiago) erretzean kokea lortzen da. Hau labe garaietan erabiltzen da altzairua ekoizteko. Mundruna, kokegintzako azpiproduktua, koloragarriak, intsektizidak, leherkariak, plastikoak eta bikea ekoizteko baliatzen da.
Harrikatzaren destilazio suntsikorraren bitartez harrikatz-gasa lortzen da. Gas hau, berriki arte, hiri handietako etxeetako erregai gisa erabili da. Oso toxikoa eta kutsatzailea denez gero, gas naturalak ordeztu d. Harrikatzaren likidotzearen bidez, berriz, hidrokarburo likidoak (petrolio sintetikoa) erdiesten dira.
GAS NATURALA
Gas naturala gehienbat metanoz osatutako gasa da. Kutsatzen du.Sarritan beste erregai fosil batzuekin elkarrekin agertzen da, eta organismo metanogenikoek ekoizten dute padura, zingira eta zabortegietan. Erregai-iturri garrantzitsua da, baita ongarriak sortzeko lehengaia ere. Berotegi-efektuko gas indartsua da.
Erregai modura erabili baino lehen, gas naturala prozesatu egin behar da metanoa ez den beste edozein material kentzeko. Prozesu honen azpiproduktuak etanoa, propanoa, butanoa, pentanoak eta pisu molekular handiagoko hidrokarburoak, sufrea, karbono dioxidoa, ur-lurruna eta zenbaitetan helioa eta nitrogenoa dira.
PETROLIOA
Petrolio osaera ezberdineko hidrokarburoen (batez ere alkanoen) nahasketa likidoa da. Hidrokarbonoaren kate-luzera C5H12 eta C18H38 artean da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.
Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.
Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta hare-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak 2039an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, hare-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.
EGUZKI ENERGIA
Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.
Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 W/m² ingurukoa da.
Eguzki energiaren irradiazio bero eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz.
Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.
ENERGIA EOLIKOA
Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.
Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak (energia zinetikoa) higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren palak.
MAREEN ENERGIA
Mareen energia: Mareen energia , itsas energiatik, energia elektrikoa sortzeko erabili den bide nagusia da.
Marea-zentralen funtzionamendua, zentral hidroelektriko handienaren antzekoa da. Estuario batean, alde batetik bestera doan presa handi bat eraikitzen da lehenik. Itsasgora unean presa ixten da, eta itsasbehera unea baino pare bat ordu lehenago ibaiaren aldean eta itsasoaren aldean dagoen ur-mailen diferentzia erabiltzen da elektrizitatea sortzeko. Une horretan, presako hormako tunelen ateak zabaltzen dira, eta bertan kokatutako turbinak biraraztean sortzen da elektrizitatea. Bi aldeetako ur-maila berdintzen denean ez dago elektrizitatea sortzeko aukerarik. Ateak berriro ixten dira, eta itsasgora baino lehenago itsasoaren aldean ibaiaren aldean baino ur-maila altuagoa dagoenez, ateak berriz irekitzen dira. Itsasotik datorren urak, sartzean, turbinak birarazten ditu, eta elektrizitatea sortzen da.
OLATUEN ENERGIA
Azkenaldian asko ikertu da nola erabili olatuen indarra. Adibidez, Donostiko haizearen orrazian, olatu handiak daudenean zuloetatik haize pila bat ateratzen da. Horixe da, hain zuzen ere, olatuen energia erabiltzeko modu nagusia. Itsas bazterrean, 'ahoa' irekita duen egitura bat kokatzen da. Olatuek 'ahoa' urez betetzen dute, eta barruko haizea egiturako goiko zulotxo batera bultzatzen dute. Zulo horren parean jarritako turbina biraraztean, sorgailuak elektrizitatea sortuko du.
Olatu-energiaz baliatzeko beste modu bat olatuen gainean flotatzen duten buiak erabiltzea da. Buien mugimendua erabiltzeko moduaren arabera, hainbat sistema daude. Horietako sistema bat dugu Pelamis da. Bost tren-bagoiren luzerako flotagailuak mugitu egiten dira olatuekin, eta, barruan duten presio handiko fluidoa higitzen denean, elektrizitatea sortzem dute.
ENERGIA GEOTERMIKOA
Energia geotermikoa (grezierazko geo, "Lurra" eta thermos, "beroa") lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da.
Energia geotermikoa bi modutara erabil daiteke, beroaren jatorriaren funtzioan. Alde batetik, Lurraren barneko magmak sortutako beroa, lurzoru bolkanikoetan, ur termaletan edo geiserretan azaleratzen dena, zuzenean erabil daiteke (tenperatura altuko energia geotermikoa). Bestalde, lurzoruaren masa handiak metaturiko beroa ere aprobetxa daiteke, nahiz eta tenperatura baxuagoan egon (tenperatura baxuko energia geotermiko deritzo), etxeko ur beroa eta girotzea (berotzea eta hoztea) sortzeko edozein tokitan. Kasu horretan ez da beroa zuzenean erabiltzen, baizik eta zoruak eskaintzen duen bero-trukerako ahalmena (beroa xurgatzea eta ematea tenperatura konstantean mantenduz); elkartruke geotermikoa deritzona da.
BIOMASA
Biomasa, ekologian, eskualde bateko edo ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da. Izaki bizidunak esaten denean, hilda dauden aleen masa ere kontuan hartu behar da: hildako zuhaitz baten enborra ere biomasaren parte da. Biomasaren baitan mikroorganismoak, landareak zein animaliak sartzen dira.
Biomasaren neurri-unitate gisa area-unitateko dagoen masa edo ekosistema bateko masa osoa erabil daiteke. Beraz, tonak kilometroko karratuko edo gramoak metro karratuko erabil daitezke, baina baita ekosistema batean, laku batean esaterako, dagoen masa osoa ere. Biomasa modu askotara neur daiteke, zertarako neurtuko den kontuan hartuta. Masa freskoa erabil daiteke, ura barne, esaterako lursail batek ekoizten duen patata kiloak jakiteko. Beste testuinguru batzuetan masa organiko lehor gisa neurtzen da. Aplikazio zientifiko zehatzetan, bestalde, organikoki lotutako karbonoaren masa gisa neurtzen da.
HIDROELEKTRIKOAK
Energia hidraulikoa uraren mugimenduaren energia eskuratzean datza. Argindarraren erabilera zabaldu aurretik, energia hidraulikoa sarri erabiltzen zen ureztatzeko eta errotak, burdinolak eta oihal fabrikak ibilarazteko. Errota batzuek aurretik zegoen ur-jauzi bat erabiltzen dute. Beste askok, aldiz, errota baino ehunka metro gorago, ibaiaren emariaren zati bat bideratu, eta ahalik eta garaiera gutxiena galduta errotaren parera eramaten dute. Eta, han, ur hori jatorrizko ibaia baino altuago dagoenez, energia potentziala izango du metatuta.
Zenbat eta garaiera-diferentzia handiagoa lortu uraren ibilbidean, handiagoa da jauzi horretan garatutako energia potentziala, eta, ondorioz, behealdean handiagoa da energia zinetikoa. Urak, goitik behera erortzean, beheko aldean dauden palari nahiz turbinari eragiten die eta birarazi egiten ditu.
Birarazten duen turbina hori errotaren ardatza izan daiteke, edo burdinola bateko mailuaren ardatza. Eta, turbina hori sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dagoenean, sorgailua elektrizitatea sortzeko erabiltzen da (zentral hidroelektrikoa).
Eguzki energiaren alde onak:
-iturri agorrezina da, gizakien denbora -eskalan.
-Energia garbia da.
-Hura mantentzeko, oso merkea da.
-Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen gu.

Eguzki-energiaren alde txarrak:
-Zenbait faktorek baldintzatzen dute haren erabilera.
-Ez dago hura metatzerik eta berehala aldatu behar da.
-Eskala hanndian erabili ahal izateko, biltze-sistemak behar dira.

Energia eolikoaaren alde onak:
-haizea ez da agortzen, eta doakoa da.
-Airesorgailuak instalazio-eta mantentze-kostu txikiak dituzte.
-Errendimendu handia lortzen da.
-Energia eolikoa.Egun erregai fosikiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.



Energia eolikoaaren alde txarrak:
-Aldizkakoa eta ausaskoa da,haizearen mendean dagoelako.
-Oso saila da hura metaztea.
-Airesorgailuak arriskutsuak dira hegazkientzat.
-Airesorgailuak, eragin dute paisaian.
Marea-energiaren alde onak:
-Enegia-iturrigarbia da.
-Ez du hondakirik sortzen.
-Ia ogorrezina da.

Marea-energiaren alde txarrak:
-hurbileko ekosisteman eragina izan dezake.
-Oso leku gutxitan erabil daiteke;hain zuzen, baldintzaegokiak dituzten kostaldeetan baino ez.
-Energia -errendimendu txikia du.
- Goi-mailako teknologia behar da, eta hori oso garestia da.
Energia geotermikoaren alde onak:
-Ez du hondakirik sortzen, eta agorrezina da gizakiaren denbora eskalan.
-Zenbait herrialdetan errentagaia da energia geotermikoa erabiltzea, energia elektrikoa sortzeko.

Energia geotermikoaren alde txarrak:
-Hobi geotermikoak aurkitzea zaila da eta gareztia da.Askotan,irteera naturala ez badago,Lurraren gainazala zulatu behar da.
-Ustiatzea eta metatzea oso gareztia izan daiteke.
FUSIOA
Fusio nuklearra prozesu atomiko bat da, non bi nukleo edo gehiago batzen diren beste nukleo astunago bat sortzeko. Prozesu honekin energia kopuru handia igortzen edo xurgatzen da. Fusio nuklearra izarretan eta fusioko bonba atomikoetan (H lehergailuan) gertatzen da. Energia iturri honi erabilera zibila eman nahi zaio, elektrizitatea sortzeko, baina oraindik fase esperimentalean dago.
FISIOA
Fisika nuklearrean eta kimika nuklearrean, fisio nuklearra atomo baten nukleoa zati txikiagotan zatitzen duen erreakzio nuklearra da. Zatiketaren ondorioz, sarritan neutroi askeak eta nukleo atomiko arinagoak sortzen dira, eta azken hauek fotoiak sor ditzakete gamma izpi eran. Elementu astunen fisioa erreakzio exotermikoa denez, energia-kantitate handiak aska daitezke bai erradiazio elektromagnetiko gisa bai pusken energia zinetiko gisa (fisioa gertatu den edukiontziaren materia berotuz). Fisioak energia ekoitz dezan, sortutako elementuen lotura-energiak abioko elementuarenak baino handiagoa izan behar du. Fisioa transmutazio nuklearraren forma bat da, prozesuaren ondorioz sortutako elementuak eta jatorrizko atomoaren elementu kimikoa ez baitira berdinak.
Full transcript