Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

GEOMETRIA: BIGARREN ZIKLOA

No description
by

Lorena Egidazu Ormazabal

on 30 August 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of GEOMETRIA: BIGARREN ZIKLOA

GEOMETRIA: BIGARREN ZIKLOA
ANGELUAK
ANGELUAK
Angeluei gerturatzeko, poligono itxi bat marraztu ondoren, mugimenduaz, oinez gainean ibili.
Poligonoaren aldea amaitzen denean ikasleak jarraitzeko bere ibilbidearen morantza eta norabidea aldatu behar ditu. Hori gertatzen den puntuari angelua deitzen zaio. Aldea oinez ibiltzen duenean bista puntu baten jarrita egin dezake baina zer
gertatzen da angelu batera heltzen denean? Bide aldaketa bat dago eta norantz begiratzen dugu orain?
Bururatzen zaizkigun galderak egin ditzakegu.
ZUZENAK
LAN TALDE HANDIAN
GEOPLANOAREKIN
Angeluei sarrera emateko eta angeluekin zerikusia dauzkaten kontzeptu batzuk ulertzeko GEOPLANOA
erabiliko dugu. Geoplano zirkularra erabiliko dugu, konkretuki 24 puntuzkoa. Laukia den geoplanoa ere
erabili daiteke baina apur bat saiagoa da angeluak ikustea. 5 x 5 ko geoplano laukia erabiliko dugu.
Geoplano laukian eginiko angelu batzuk
ANGELU MOTAK
Kartoi mehez eginiko angelu desberdinak aurkezten zaizkie. Hauek sailkatu behar dituzte, beraiek uste duten irizpidea erabiliz.
Hortik etorriko dira gure angelu zuzena, angelu zorrotza eta angelu kamutsa.
Zirkuitu bat egingo dugu. Hasierako puntutik helmugara heltzeko bide desberdinak izango ditugu. Batzuk kurbatuak luzeak, besteak ez hain luzeak, zuzenak eta mixtoak
Galderak egingo ditugu: Ze motatakoak dira?, zein da luzeagoa? zergatik? irekiak edo itziak dira?
Gelan ze lekutan gordeko zuten zerbait pentsatuko dute eta puntu batetik(adibidez atetik) helmugara joateko egingo zituzten lerro zuzen posible guztiak margotuko dituzte
BIZI
KONTATU
ERREPRESENTATU
LERRO ZUZEN PARALELOAK
LERRO ZUZEN EZ PARALELOAK
Zinta batez lerro zuzen bat irudikatuko dugu.
Zintan barruko puntu batzuk margotuko ditugu.
Puntu bat aukeratu eta gero distantzia konkretu batera bere irudia den beste puntu bat irudikatuko dugu eta horrela puntu guztiekin egingo dugu.
Puntu horrek lotuz zuzen bat sortuko dugu.
Lerro zuzen bat zintaz irudikatu eta gero aurreko jarduera bezala puntuak irudikatuko ditugu. Oraingoan puntu hoien irudia irudikatu beharrean distanziak gutxitzen edo handitzen joango gara.
.LAN TALDE TXIKIAN
Geoplanaon edo kortxoan zuzen paraleloak eta ez paraleloak eraikiko ditugu
Orri kuadrikulatuan marraztuko ditugu.
Nola eraiki dituzu?
Angeluak sortzea: Lehenengo, patioan edo gelan angelu bat lurrean margotuko dugu. Angeluaren lerroak al den luzeen egin behar dira ikasleek pentsatu dezaten oso angelu handia egiten gaudela. Bigarren pausoa,angelu horren kalkoa folio baten egitea izango litzateke. Zein da angelu handiena?
Ulertu behar dutena da angelua handiago edo txikiago izatea, arkuaren zabaleraren arabera dela eta ez lerroen luzerarekin baina baita naiz eta guk lerro horrek motzak marraztu infinituraino doazela lerro bat marrazten dugunean bezala.
Horregatik angeluak sortzen ditugunean , lerro ondulatuekin amaituko dugu, infinitu hori adierazteko.
Angeluen osagaiak aztertuko ditugu:
ALDEA
ERPINA
ZABALTASUNA: hau lantzeko pai-pai bat eraiki genezake
POSIBLE AL DA ANGELU HORI ORRI BATEN IRUDIKATZEA?
Kartoi mehez edo paperaz eginiko angelu desberdinak ematen dizkiegu. Angelu hauek ezaugarri bat
daukate, bere bikotea topatzen badute biek batera 90o edo 180oko angeluak sortuko dituzte.
Angelu hauek begi-bistaz lotu eta gero neurtu egin beharko dituzte ondo parekatuta daudela ikusteko.
TRIANGELUAK
ANGELUEN ARABERA
ALDEEN ARABERA
POLIGONOAK
Poligono desberdinak eraikiko ditugu papel zatiak tolestuz. Irudiak buruan izan behar dituzu tolesten hadi baino lehen
ZIRKULUA ETA ZIRKUNFERENTZIA
Zirkulua eta zirkunferentzia azaltzerakoan bi kontzeptu azalduko ditugu paraleloki, AZALERA eta PERIMETROA

Moztu kartoizko zirkulu bat, eta neurtu zentrotik zirkunferentziarainoko distantzia.
Biribilkatu soka zati bat zirkuluaren inguruan. Ondoren, luzatu soka, eta neurtu. Zatitu sokaren luzera zentrotik ertzerainoko distantziarekin, eta idatzi emaitza. Errepikatu prozedura tamaina desberdinetako zirkuluekin. Zein da atera duzun ondorioa
Aurreko bera baina tamaina handikoa egin genezake.
Zeintzuk dira zirkulu eta zirkunferentziaren osagaiak
Zirkuluaren azalera
Lurrean irudi desberdinak margotu eta beraien barruko espazioa estali behar ditugu edozein materil erabiliz
Egipzioen kalkuluen norakoak azalduko diegu eta hori izan zela geometriaren hasiera
Zertarako jakin behar dugu zerbaiten azalera
Nola kalkulatuko dugu zirkuluarena
Perimetroa, zertarako?
GEOPLANOAREKIN
EGINIKO ARIKETAK
6.1 Gomen bitartez geoplano zirkularreko bi puntu lotu erdiko puntuarekin. Zenbat angelu desberdin
irteten dira? Errepikatu puntu desberdinekin
6.2 Angelu bat eratu bere ertza geoplano zirkularraren zentroa daukana. Tamaina desberdinekoak sortu.
6.3 Lotu goma bidez geoplano zirkularreko bi puntu, segmentua erdiko puntutik pasatu behar da.
Errepikatu irudia. Zenbat angelu osatzen dituzte bi segmentuek? Zenbat
6.4 Errepikatu 6.3 ariketa, beti desberdinak al dira angeluak? Angelu berdinak eraikitzen ahalegindu,
berdinak al dira
6.5 Bi segmentuk, lau zati berdinetan banatzen dute geoplano zirkularra eta zati bakoitzari koadrante
deitzen zaio. Zatitu geoplanoa zati berdinetan, hau da, koadrantetan.
6.6 Angelu zuzen batek, koadrante bat okupatzen duena da. Eratu angelu zuzenak.
6.7 Angelu bat zorrotza dela esaten da, koadrante bat baina gutxiago okupatzen duenean. Eraiki angelu
zorrotz batzuk.6.8 Angelu kamutsa dela esango dugu, koadrante bat baino gehiago okupatzen badu. Eraiki angelu kamuts
batzuk.
6.9 Geoplano laukian 5 x 5 koan eraiki angelu desberdinak, kamutsa, zuzena eta zorrotza.
6.10 Adibideen bidez azaldu, arku zabalera desberdina duten angelu zorrotzak, zuzenak eta kamutsak
daude?
6.11 Angelu zuzen bat sortzen dituzten bi segmentuak perpendikularrak dira beraien artean. 5x5-ko
geoplano laukian irudikatu.
6.12 Bi angelu eraiki jakinik ezin dutela ertza komunean eduki ezta ere angeluaren aldeak.
6.13 Bi angelu eraiki ertza komunean dutenak baina aldeak ez.
6.14 Pare bat angelu eraiki ertza komuna dutenak alde bat ere baina beste aldea ez.
6.15 Alderen bat komuna duten bi angelu eriki jakinda ertza ez dutela komunean.
6.16 Bi angelu irudikatzeko ertza bat dutenak baita alde bat ere baina beste ez, angelu baten barruan
bestea sartu dezakezu ( 8.2-b) edo bat bestearen kanpoan (8.2-a). Kasu bakoitza geoplanoan eraiki
koloretako gomak erabiliz.
Full transcript