Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

GAIXOTASUNAK

No description
by

Aritz Alberdi

on 9 January 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of GAIXOTASUNAK

GAIXOTASUNAK

Definizioak:
Osasun tratamendua
Hiru tratamendu mota bereizten dira: tratamendu profilaktikoak (prebenitzeko), tratamendu terapeutikoak (sendatzeko) eta tratamendu aringarriak (sintomak arintzeko).
Profilaktikoak
Sendagarriak eta terapeutikoak
Tratamendu terapeutikoak gaixotasunak sendatzeko erabiltzen diren tratamenduak dira. Sei taldetan sailka daitezke: farmakologikoak , erradioterapia bidezko tratamenduak, fisioterapia-teknikak, psikoterapia, terapia genikoa eta kirurgia.
Gaixotasun Infekzioak:
Eragile biologikoek sortzen dituzte gaixotasun infekziosoak. Bi eragile biologiko-patogeno mota daude: mikroskopikoak eta makroskopikoak.
Mikroskopikoak izaki bizidunak dira: bakterioak, onddoak eta protozooak; eta beste batzuk ez dira bizidunak molekula organikoz osatuta daude: birusak eta prioiak.
Eragile makroskopikoak izaki bizidunak dira: nematodo, platelminto eta artropodo batzuk; horiek sortzen dituzten gaixotasunei parasitosi deitzen zaie.

Gaixotasun Ez Infekziozoak
Gaixotasun ez infekziozoak kanpoko eragileen ondorioz sortzen direnak dira. gaixotasun hauek organoen funtzionamenduari eragiten diote, eta ez dira pertsona batetik bestera igarotzen.

Aringarriak
Tratamendu aringarriek edo paliatiboek gaixotasunaren sintomak arintzen edo kentzen dituzte, batez ere, gaixotasun sendaezinenak. Tratamendua sintomaren araberakoa da: sintoma mina bada, tratamendua analgesikoak hartzea izaten da; sukarra bada, antipiretikoak; beherakoa bada, antidiarreikoak; gonbitoak badira, antiemetikoak, eta abar.Substantzia opiazeoak (morfina eta kodeina) gaixotasun larrietako mina kentzeko farmako aringarriak dira. Tratamendu aringarrietan egiten den erabilerak ez du esan nahi Cannabisak ez duela kalterik egiten. argitu behar da farmako gehienek albo-ondorioak izaten dituztela, arinak nahiz larriak.
Medikuntza alternatiboa
Medikuntza alternatiboa ohiko medikuntzaren teknikak erabiltzen ez dituen medikuntza bat da nahiz eta bere eraginkortasuna ez da frogatu koherentziaz. Medikuntza mota hau gero eta gehiago zabaltzen hari da munduan zehar nahiz eta esan bezala eraginkortasuna frogaturik ez egon.
Gaixotasunak
Osasuna
Osasuna organismoaren funtziozko gaitasuna eta emankortasun metabolikoa da. Osasuna ez da gaixotasuna ez dagoeneko egoera soiltzat hartu behar; hain zuzen, Munduko Osasun Erakundeak horrela definitu zuen 1946an: Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da eta ez bakarrik gaixotasun eza
Etapak:

Kutsatzea: fase honetan eragile infekziosoak dagoeneko aipatutako transmisio-bideetatik sartzen dira organismoan.
Inkubatzea:gaixoa kutsatzen denetik lehen sintomak agertzen diren arte igarotzen den denbora-tartea.
Garatzea : fase honetan sintomak agertu eta garatzen dira.
Suspertzea:agente infekziosoa desagertu ondoren, gorputzaren susperraldia dator. Osasuna berreskuratzen da, gorputzak berak agente infekziosoa uxatzen duelako, edo medikamentuei esker.
Gaixotasun bakterianoak
Bakterioek sortutakoak dira. Adibideak:
1. Salmonellosia, Salmonella typhimurium bakterioak sortutakoa.
2. Kolera, Vibrio cholerae bakterioak eragindakoa.
3. Tetanosa, Clostridium tetani bakterioak sortutakoa.
4. Pneumonia, Streptococcus pneumoniae bakterioak eragindakoa.
Gaixotasun mota hauek prebenitzeko erarik eraginkorrena txertoa jartzea da. tratamendua antibiotikoekin egin behar da. Sendagai horiek, kasu batzuetan, bakterioak hiltzen dituzte eta, beste batzuetan, bakterioen ugalketa saihesten dute.
Mikosiak
Onddo mikroskopikoek sortzen dituzten gaixotasunak dira. Ezagunenenak: ezkabia, pitiriasi bertsikolorea eta kandidiasia.
1. Ezkabia. Ezkabiaren onddoek larruazaleko mikosi kutsakorrak sortzen dituzte izterrondoan, oinetan, azazkalen azpian eta buru-azalean. Oro har, beroak, hezetasunak eta higiene-eskasiak errazten dituzte mikosi mota hauek. Sintoma berdintsuak agertzen dira mikosi kasu guztietan: azkura, sumindura, ezkatak agertzea eta ilea erortzea.
2. Pitiriasi bertsikolorea. Pitiriasi bertsikolorea larruazaleko mikosia da. Ez da gaixotasun kutsakorra. Sintoma nagusia hauxe da: gorputz-enborrean, besoetan eta lepoan orbanak agertzea. Orbanak kolore askotakoak izan daitezke, horregatik ematen zaio gaixotasunari bertsikolore izena. Udako tenperatura altuek, hezetasunak, izerdiak eta eguzkitan egoteak onddoaren garapena errazten dute; hori dela eta, orbanak udan agertu ohi dira, eta neguan desagertu.
3. Kandidiasia. Kandidiasia larruazaleko eta mukosetako mikosia da, Candida generoko onddoek sortutakoa. Genero horretako espezierik ezagunena Candida albicans da. Espezie honek kandidiasia sortzen du ahoko, sudurreko, urdaileko, hesteetako eta baginako mukosetan. Kandidiasi mota bakoitzarekin sintoma desberdinak azaltzen dira.
Nahaste genetikoak
Material genetikoan heredatzen direnak dira gaixotasun genetikoak, esate baterako: Down sindromea ... Hauek bi taldetan sailka daitezke: sortzetikoak, jaiotzatik bertatik azaltzen diren eritasunak dira; esaterako, mikrozefalia… Sortzetiko gaitzok zenbait organoren malformazioak dira, garapen enbrionarioan sor daitezke, edo erditzean, eta izan daitezke gaixotasun genetiko batzuen ondorioa ere. Alterazio genetikoak eta minbizia ordea zelulen mutazioan datza.
Nutrizio nahasteak
Guruin endokrinoen asaldurak eta metabolismoan parte hartzen duten organoen gaixotasunak dira. Ezagunenak ondorengoak dira: diabetesa, hipotiroidismoa eta hipertiroidismoa, obesitatea eta abitaminosiak.
Immunitate gaixotasunak
Gaitz hauek eragiten diete: odol-zelulei organo hematopoietikoei eta organo linfoideei. Batzuk larriak eta sendaezinak dira: immunoeskasiak eta gaixotasun autoimmuneak; beste batzuk, berriz, arinak eta errazak sendatzeko: anemia ferropenikoa.

Immunitate-sistemaren funtzioa
Gaixotasun birikoak
Birusek sortzen dituztenak dira. Ondorengoak oso ezagunak dira: A gripea, hegaztien gripea, hiesa, hotzeria, hepatitisa, amorreria, elgorria...
Birusak ezin dira antibiotikoen bidez deuseztatu. Immunitate-sistemak gaindi ditzake gaixotasun biriko batzuk; immunitate-sistemak gainditu ezin dituen gaixotasunak sendatzeko, berriz, medikamentu antibiralak erabiltzen dira. Dena den, infekzio biriko asko ezin dira sendatu.
.
.

Protozoosiak
Protozooak izaki bizidun zelulabakarrak, eukariotikoak eta heterotrofoak dira. Milaka espezie daude, baina gizakion gaixotasunen eragileak hogei bat espezie dira. Nahiz eta protozoo espezie gutxik sortu infekzioak, giza osasunean itzelezko eragina dute; izan ere, munduko biztanleen % 25ek protozooek eragindako gaixotasunak jasaten ditu. Protozooak dira, adibidez, honako gaixotasunon sortzaile:
Malaria, Amebiasia, Giardiasia, Loaren gaixotasuna(txetxe euliak trasmititua), Toxoplasmosia
Protozooek eragindako gaixotasunen artean malaria jarriko dugu agerian.


Prioiak
Prioiak partikula proteiko infektatzaileak dira, eta ugaztunen nerbio-sistema endekatzen duten eritasun arraro batzuen eragile dira. Euren jokabidea erabat berria da, eta ez dute zerikusirik ohiko birus eta bakterioekin.
Prioiek bi itxura desberdin har ditzakete: bata, PrPc deitutakoa, ohikoa, animalia guztietan dago; bestea, gaixotasunaren sortzailea. Bi proteinen arteko alde bakarra molekularen itxura da. PrPsc proteina gorputzean sartzen denean, PrPc proteinaren bila doa, eta harekin elkartzen da. Elkarreraginaren ondorioz, ohiko proteinak bere itxura galdu eta PrPsc proteinaren egitura hartzen du.
Eritasun prionikoek hiru jatorri izan ditzakete:
1. Genetikoa, mutazioek eragindakoa.
2. Infekziosoa, prozesu infekziosoek eragindakoa.
3. Jatorri ezezagunekoa, noizbehinkako kasuak00
Gaixotasun neurologikoak, psikoilogikoak...
Endekapenezkoeak ,urteak aurrera doazela sortzen diren gaixotasunak dira, adb Alzheimerra, eta psisikoak (eskizofrenia). Endekapenezkoekin lotuta neurologikoak daude. Gaixotasun psikologikoak pentsaeran eta norberaran portaeran eragiten du.
AURKIBIDEA:
1 Definizioak:
- Osasuna
- Gaixotasuna
2 Gaixotasun infekziozoak:
- Etapak
- Immunitate-sistemaren funtzioa
- Gaixotasun bakterianoak
- Gaixotasun birikoak
- Mikosiak
- Protozoosiak
- Prioiak
3 Gaixotasun ez infekziozoak:
- Nahaste genetikoak
- Nutrizio nahasteak
- Immunitate gaixotasunak
- Gaixotasun neurologiko, psikologiko...
4 Osasun tratamendua
- Prebentziozkoak edo Profilaktikoak
- Sendagarriak eta terapeutikoak
- Aringarriak
- Medikuntza alternatiboa

EGILEAK:
Carlos Sanchez
Koldo Alberdi
Aritz Alberdi

Gaixotasuna edo eritasuna gorputz edo buruaren egoera anormala da, pairatzen duenari ondoez, atsekabe edo disfuntzioa sortzen diona, bai eta batzuetan gaixoaren inguruan daudenei ere bai. Irizpide bat betetzen ez den egoera izango litzateke.
Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez organismoak mikrobio patogenoei aurre egiten die, eta baita bere barnean garatzen diren zelula gaiztoak -tumoralak- ere suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.
Tratamendu profilaktiko (edo prebentibo) deitzen zaie gaixotasunak prebenitu eta eteten dituztenei. Gaixo bati tratamendu prebentibo bat ezartzeko, haren historia klinikoa hartu behar dugu, historia kliniko horretan jasota dauden familien tretamenduek baldintzatuko baitituzte tratamendu mota eta maiztasuna.

Akupuntura
Txinako ohiko medikuntzan erabiltzen den sendabidea, gorputzaren leku jakinetan orratz meheak sartzean oinarritzen dena. Organismoaren puntu jakin batzuetan orratz finak sartzen dira azal azpiko ehunetan, hezurrei eta tendoiei kalte egin gabe.
Aromaterapia
Aromaterapia” hitza grekoko “aroma”, lurrina, eta “therapia”, sendakuntza, hitzetatik dator. Olio esentzien bidez
gaitxotasunak sendatzea.
Fototerapia
Hidroterapia
Ayurvedikoa
Hipnosia
Musikoterapia
Homeopatia
Erreakzio ultramoreen bidez azaleko gaixotasunak
sendatzeko modua da .
Hidroterapia ura erabiliz burutzen diren tratamenduen multzoa da, bainu, dutxa, zorrotada, konpresa nahiz ikuzketaren bitartez. Maiz, hidroterapiarako ur termal eta itsasoko ura erabiltzen dira.
Pertsona hipnotizatu egiten da barruan duen gaitza sendatzeko.Hipnosiak kontzientziaren egoera aztoratzen duela esan dezakegu. Ez da arriskutsua eta hipnosi maila desberdin bereizten dira.
Musikaren eta bere elementu musikalen erabilpenean datza. Honek musikoterapeuta aditu batek burutu beharreko prozesu bat da eta talde edo paziente batekin burutzen da. Honen helburua komunikazioa, erlazioak, ikasketa, mugimendua, adierazpena, organizazioa sustatzea da, eta beste helburu terapeutiko batzuk ditu hala nola, behar fisikoak, emozionalak, mentalak, sozialak eta kognitiboak asetzea.
Ayurvedaren oinarrizko eskola filosofikoen ustez, gizakiaren eta unibertsoaren sorburua bat bera da eta funtsezko bost elementuz daude osatuta bata eta bestea: lurrez, urez, suz, airez eta eterrez.
Antzinako medikuntza tradizionalaren sistema bat,Indian jatorria.
Dauzkazun sintoma berdinak erabiliz mina arintzea.
Tratamendu farmalogikoak
Tratamendu kirurgikoak
Trasnpalnteak
Tratamendu farmakologikoetan, farmakoak erabiltzen dira. Farmakoak medikamentuen printzipio aktiboak dira, hau da, gaixotasuna sendatzeko balio duten substantzia kimikoak.Tratamendu farmakologikoak aurrera eramateko, medikuaren jarraibideak ezinbestekoak dira. Sendagileak eguneko dosia, ordutegia eta tratamenduaren iraupena aginduko digu, kontraindikazioak, albo-ondorioak eta medikamentuen arteko elkarreraginak kontuan hartuta.
Adibidez, Aspirinak duen farmakoa azido azetilsalizilikoa da
Ebakuntzetan, pertsonaren organoak edo ehunak manipulatzen dira, diagnostikoak egiteko edo gaixotasunak sendatzeko. Kirurgiaren arloan aurrerapen handiak egin dira; batetik, mina, odoljarioak eta infekzioak ekiditeko; eta bestetik, gaixoaren susperraldia motzagoa izateko. Bi kirurgia mota bereizten dira:
Kirurgia handia: Kirurgia handiko ebakuntzak oso konplexuak izaten dira, susperraldi luzekoak; beraz, gaixoak ospitalizazio luze samarrak behar izaten ditu, eta konplikazioak sor daitezke. Mota hauetakoak dira: tumoreen erauzketa, apendizea kentzea, bihotz-ebakuntza eta organo-transplantea.
Kirurgia txikia: Kirurgia txikiko ebakuntzak sinpleagoak dira, susperraldi laburrekoak, ospitalizaziorik gabekoak, eta, oro har, konplikaziorik gabeak. ADB:larruazaleko lesioen erauzketa.
Transplantea da organoak, ehunak edo zelula multzoak gizabanako osasuntsu batetik hartu eta gaixorik dagoen beste bati transferitzea. Helburua gaixoa sendatzea da. Transplantea jasotzen duen gaixoari hartzaile deitzen zaio; eta bere organoa, ehuna edo zelula multzoa ematen
duenari, emaile.
Espainiako Transplanteen Erakundeak kudeatzen ditu organoak eta ehunak emateko, ateratzeko, gordetzeko, trukatzeko eta transplantatzeko jarduerak. Erakunde horrek koordinatzen du itxaron-zerrenda, eta transplanteetarako lehentasunak ezarri ere bai. Transplanta daitezkeen organoak hauek dira: giltzurruna, gibela, bihotza, birika, pankrea eta heste meharra. Transplantatzen diren ehunak, berriz, honakoak dira: kornea, ehun osteotendinosoa, larruazala, bihotzaren balbulak, odol-hodien zatiak eta mintz amniotikoa.
Emaileei dagokienez, bi emaile mota daude: emaile biziak eta hildako emaileak
Transplanteen arazorik handiena aipatu behar da: errefusa.

Gaixotasun batzuk
Behi eroak: nerbio sistemako gaixotasun endekatzaile hilgarria da.
A gripea hau gaixotasun birikoa da eta erantzule nagusia txerriek zuten birus bat zen.
Hepatitis B hau odolaren bidez trasmititzen da batez ere, sexu harremanez ere kutsa daiteken birusa da. gibel minbisia eta heriotza ekarditzake.
Malaria parasitoek transmititutako gaixotasuna da. gaixotasun honen erruz munduan 3 milioi inguru pertsina hiltzen dira urtero.
Kolera: Kolera Vibrio cholerae izeneko bakterio gram-negatiboak eragindako gaixotasuna da. Robert Koch medikuak aurkitu zuen bakterio hori, kolerak jotako gaixoen gorozkiak mikroskopioan aztertuz (1884an).Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez gauzatzen dela, hauek milioka bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen dituztenak.
Gonokozia: Gonorrea edo Gonokozia Neisseria gonorrhoeae izeneko bakterioak eragindako patologia da, traktu urogenitala jotzen duena. Sexu bidez transmititutako gaixotasunen artean ohikoenetariko bat da.
Antrax: Karbunkoa Bacillus anthracis bakterioak eragindako gaixotasun larria da, zoonosi bat dena. Horrek esan nahi du animaliek (gehienbat hausnarkariek) gizakia kutsatzen dutela.
Hazizurria: Hazizurria edo parotiditisa gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak batik bat jotzen dituena eta listu-guruin batzuen hantura (parotidenak) eragiten duena.
Errubeola: Errubeola gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak gehienbat jotzen dituena eta ondoriorik gabe sendatu ohi dena. Ez da larria, haurdun dauden emakumeengan izan ezik, hauengan kalte handiak egiten baitizkio umekiari.
Herpesa: Gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, larruazalean hantura eta besikulak sortzen dituena eta gorputzeko atal desberdinak jo ditzakeena. Jaio berriengan ondorio larriak erakar ditzake.
Full transcript