Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Energia Geotermikoa

No description
by

Iker Zurutuza

on 13 November 2013

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Energia Geotermikoa

Energia Geotermikoa
Zer da energia geotermikoa?
Energia geotermikoa lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da. Zapaltzen dugun lurraren azpian tenperaturak gora egiten du sakonerarekin batera eta bero hau aprobetxatuz lortzen da mota honetako energia. Hala ere, lurrazalean, eguzkiak emandako energia baino 10.000 aldiz ahulagoa izaten da energia geotermikoaren eragina, batez beste. Hortaz, ezin dugu edonon baliatu energia geotermikoaz.
Kondentsatutako lurruna eta fluido geotermiko soberakina berriz injektatzen dira arroka berora, berriro berotu eta hasierako presio eta egoerara itzularazteko. Lurraren beroa oso handia denez, haren zati txiki bat baino ez dugu erabiltzen elektrizitatea sortzeko.

Laugarren teknika bat ere (arroka bero lehorrarena) erabiltzeko saiakuntzak egiten ari dira. Lur azpian urik ez dagoenean, kanpoko ura injektatzen da lur azpira, han berotu eta gero berreskuratzeko.
Energia geotermikoa zertarako?
Lur azpitik ura edo lurruna tenperatura altuagoetan eskura dezakegunean (70 ºC-tik gora), ur edo lurrun hori elektrizitatea sortzeko erabil dezakegu.

Elektrizitatea sortzeko, hiru sistema erabiltzen ditugu. Lurruna zuzenean lur azpitik eskuratzeko aukera dugunean, lurrunak berak (garbitu ondoren) zuzenean birarazten ditu sorgailuei eragiten dieten turbinak. Ur oso beroa eskuratzen dugunean (normalean 150 ºC-tik gora), lurrun-bereizgailuetan irakin eta lurrunak turbina biraraziko du. Tenperatura ez denean lurruna sortzeko bezain handia, bero-trukagailuaren bidez beste fluido egokiago bat lurrunarazten da turbina birarazteko.
Normalean, energia geotermikoa ur bero gisa eskuratuko dugu. Munduko lekurik gehienetan ur hori ez da oso beroa izaten (50 ºC azpitik), eta eraikinak berotzeko erabiltzen da. Hain zuzen ere, tenperatura hori oso egokia da etxebizitzetako berokuntza-sistemak elikatzeko.

Gune bolkanikoak oso biziak diren guneetan, aldiz, askoz ur beroagoa eskuratzen da lur azpitik. Eta tenperatura altuko ur bero hori erabil daiteke zentral elektrikoetako turbinak mugiarazi eta energia elektrikoa sortzeko.
Alots eta Iker
Elektrizitate geotermikoa oso baliabide garrantzitsua da gune bolkaniko aktiboak dituzten lurraldeetan. Euskal Herrian, zoritxarrez, ez daukagu energia geotermikoaren bidez elektrizitatea errentagarritasunez eskuratzeko aukerarik.
Abantailak
· Kanpoko energiaren menpekotasuna saihesteko iturria da.
· Petrolioak eta ikatzak baino hondakin gutxiago sortzen du.
· Aurrezteko modu onenetakoa da bai ekonomiko bai energetikoki.
· Ez du sortzen kanpo zaratarik.
· Baliabide geotermikoak ikatz, petrolio,eta gas natural baliabideak baino handiagoak dira.
· Ez dauka prezioaren aldaketarik.
· Lur gutxiago behar da geotermiko eraikuntza egiteko.
· Isurketa gutxiago eragiten du
Desabantailak
· Azido sulfidrikoaren isurketak kopuru handiak ez dira sumatzen eta hilgarriak dira.
· Alboko uren kutsadura arsenio, amoniako bezalako elementuekin.
· Kutsadura termikoa.
· Pasaiaren hondatzea.
· Ezin da garraiatu.
· Leku batzuetan bakarrik erabili daiteke.
Energia geotermikoa ez da zehazki berriztagarria. Izan ere, lur azpiko poltsetan metatutako ur beroa erabiltzen dugun heinean, lurrazpiko uraren tenperatura jaisten joaten da. Hala ere, lurrak duen berotasuna kontutan hartuta, eta ura eta lurruna atzera lur azpira itzultzen direla kontutan hartuta, ia berriztagarritzat jo dezakegu.
Energia geotermikoa tenperaturaren arabera sailkatzen da:

Tenperatura altukoa (150-400ºC) – Erabilera: Ohiko planta elektrikoak.
Tenperatura ertaina (70-150ºC) – Erabilera: Ziklo bitarra duten planta elektrikoak
Tenperatura baxua (50-70ºC) – Ur termaletatik, sumendi eremuetatik eta sakoneko biltegi sedimentarioetatik lortzen da. Erabilpena: Bainuetxeak, Akuikultura, Barrutietako beroa.
Tenperatura oso baxua (20-50ºC) – Lurpetik ateratzen da (urarekin edo urik gabe) eta lur-azpiko uretatik. Erabilpena: Klimatizazioa.
Energia geotermikoa berriztagarria al da?
Full transcript