Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Nahaste psikologikoak

No description
by

on 6 May 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Nahaste psikologikoak

Nahaste psikologikoak
2-JOKABIDE ANORMALA AZALTZEKO HAINBAT IRIZPIDE:
Jokabide anormala betidanik egon izan da. Hauen aurrean pertsnak izaten dituzten erreakzioak berdintsuak izaten dira:
-beldurra
-jakinmina
-mespretxua
-errukia
Beti egin izan da jokabide horiek azaltzeko ahalegina, eta haien araberako tratamendua jarri zaie.
Jokabide anormala 4 irizpideren arabera azaldu ohi da:

3-ARAZO PSIKOLOGIKOEN SAILKAPENA
1950eko hamarkadan APAk bere sailkapen irizpideak argitaratu zituen "buruko arazo diagnostikoa eta estatistika" liburuan. Gaur egun 1994an argitaratutako DSM-IV liburua dago indarrean. 16 mailatan banatuta, "buruko nahasteei" dagozkien 200 arazo psikologiko sailkatzen eta deskribatzen dira.
Maider Lazcano
Ane Elizetxea eta
Maria Saavedra
Jokabide anormala
Anormal terminoa normatik urruntzen denari aplikatzen zaio. Jokabideak testuinguru edo egoeren arabera jotzen ditugu arrarotzat.
Atropologoek frogatu dute normaltasunaren kontzeptua bizi garen kulturak dituen balio eta tradizioen menpe dagoela.
Pentsa dezakegu anormaltasuna definitzeko irizpidea gure kulturan normala dez irizpidetik urruntzea dela. Hori ezin da irizpide bakarra izan; badira pertsonak gizartearen inguruko ohitura eta normak baldintzarik gabe onartzen dituztenak, baina ez direnak lasai bizi, fobiak eta obsesioak dituztelako edo urduri edo inhibiturik bizi direlako. Kanpoko jokabidea normala izan arren bizi dituzten barne-esperientziak anormalak direla esan dezakegu, sufritzen ari direlako.
Egonezin subjektiboa:
Anormaltasunaren ezaugarri garrantzitsua dela dirudi eta hau zehazterakoan kontuan hartu beharko litzateke. Pertsona batzuek ez dute egonezinik sentitzen, nahiz eta gizarteak anormaltzat jotzen dituen ekintzak burutu.


Bizitzako betebeharrei eta eskakizunei aurre egiteko gaitasun falta ere kontuan hartu behar da jokabide anormala azaltzerakoan, nolabaiteko hutsune psikologikoa adierazten baitu. Baina irizpide horrek ere ezin du bakarra izan, pertsona batzuk hainbat egoeratan ondo moldatzen diren arren, eurekin harremanetan jartzean, nahaste psikologikoak dituztela uste izaten baitugu.
Hori dela eta, zuzentzat jo genezake psikiatrek esandakoa: "Psikologian eta psikopatologian, oraindik ere, anormaltasuna zer den zehaztu gabe egotea eskandalu hutsa da".
Jokabide anormal gehienak zehazteko irizpideak:
Kulturari dagokionez desegokiak izatea
Egonezin subjektiboa sentitzea
Hutsune psikologiko erakustea, eta bizitzako eskakizun eta tentsioei aurre egiteko urritasun nabarmena izatea.
Irizpide psikologikoaren arabera, osasuntsu daudenek ere kontrako irrikak dituzte.
Baina orokorrean, bizimodu atsegina daramate lagunekin eta familiakoekin harreman egonkorrak dituzte, lanean ondo aritzen dira eta erlaxatu eta dibertitzeko gai izaten dira.
Laburbilduz, normaltasuna eta anormaltasunaren aldean ez dago bereizketa nabarmenik, urritasun psikologikoaren egonezin subjektiboaren eta kulturara ezin moldatzearen maila desberdinak baizik.
Portaera anormalaren muturrean, gizabanakoak nahaste larria izaten du eta egonezin subjektibo handia sentitzen du; bere kulturara moldatu ezinak besteengana beldur handia eragiten dio eta jendea aldendu egiten zaio. Baina pertsona gehienak banaketa horren erdian daude.
2.1- IRIZPIDE MORALA:
Jokabide anormalei eman zaien azalpenik zaharrena naturaz gaindiko zerbaitek eragindakoak direla esatea izan da.
Batzuetan pertsona anormalek ahalmen bereziak zituzten (aztiak), baina gehienetan barruan deabrua zutela eta kalte handik ekar zitzaketela uste zen.
2.2- IRIZPIDE MEDIKUA:
XVI. mendean gaixotasun gisa hartzen hasi ziren nahaste psikologikoak eta gaixoentzako lehen ospitaleak eraikitzen hasi ziren. Higienerik gabeko tokiak ziren eta zoroak gordetzeko biltegi bihurtu ziren. (Katez lotuta, kaioletan etab.)
XIX. mendean zientzialariak buruko nahasteen jatorriak azaltzeko interesa agertu zuten, arazo biologikoak, kimikoak edo heredatuak ote ziren jakin nahi zuten.
Gaixoak deskribatu eta sailkatzeko lehen lanak egiten hasi ziren.
Kraepelinek gaur egun erabiltzen den buruko nahasteak mailakatzeko sistema sortu zuen. Gaixotasun bakoitzaren eboluzioa deskribatzeko asmoz, sintomak identifikatzen saiatu eta tratamendu bereziak ezarri zituen.

Ondorio nagusia: jokabide anormalak gaixotasun baten ondorio dira, eta beraz, gaixo horiek gainerako gaixoak bezala tratatu daitezke eta sendabidea dute.

2.3- IRIZPIDE PSIKOLOGIKOA:
Ideia nagusia: prozesu mentalek eragina dute portaera nahasteetan. Charcot-ek histeriaren sintomak aztertu zituen. Gaizotasunaren jatorria nerbio-sistemaren akatsen batean zegoela uste zuen. Baina behaketa klinikoen bidez, sintoma askok inolako jatorri organikorik ez zutela eta gatazka emozional sakonak zirela aurkitu zuen. Buruko arazoak kompontzeko hipnosiaz baliatzen zenez eragin handia izan zuen bere garaiko psikologoengan, histeriaren sintomak desagerrarazten baitzituen.
Buruko arazoak psikoterapiarekin kompondu daitezke.
2.2- IRIZPIDE SOZIALA:
Honen arabera, buruko arazoen zergaitia gizartean datza, gizakion portaera inguruko esperientzien baldintzapean baitago.
Ezin da ukatu giroak eragina duela jokabide anormaletan. Kultura desberdinek tentsio desberdinak eragiten dituzte eta arazoei aurre egiteko modu desberdinak ere bai.
jokabide anormalak gizarte-ereduaren neurriak erabiliz konpondu behar dira.

2.5- IRIZPIDE BIOPSIKOSOZIALA:
Gehienen ustez, jokabideak 3 faktoreren araberakoak dira:
-Biologikoa
-Psikologikoa
-Soziala

Gehiago balio du jokabide anormalak deskribatzeko jokabideok azaltzeko baino, eta tratamenduek 3 g¡faktoreak eduki beharko lituzkete kontuan.

Sailkapenak eginez komunikazioa errazten da, baina eragozpenak ere badira: pertsona batek buruko nahastea duela esatean pertsona hori sozialki markatuta egotea dakar, eta arazo batzuen diagnostiko eta tratamenduak ez dira beti fidagarriak izaten.
Diagnostikoak subjektiboak dira, gizarte araberakoak baitira.
Buruko nahasteak:
3.1-Antsietateak eragindako nahasteak:
zenbait egoeren aurrean urduritasuna sentitu dezakegu. hori oso arrunta eta ohikoa da. Hala ere hain mehatxagarriak ez diren egoera horien aurrean zein beste egoera batzuen aurrean, pertsona batzuek tentsio jasanezina sorrarazten dien egonezin bizia eta irunkorra sentitzen dute, antsietateak eragindako nahasteak pairatzen dituzte.
Inongo arrazoirik gabe arriskutsutzat jotzen diren egoerek sortatrazten dituzten tentsioak eta eragin dituzten aldentze-jokabideek, antsietate patologikoa definitzen dute. Agerpen fisiologikoak agertzen dira. Sintomak egoerarekin proportzionalak direnean ez dira patologiatzat hartzen.
Hiru kategoria daude:
-Fobia nahasteak: fobia espezifikoak.
-Antsietate egoerak: nahaste obsesibo konpultsiboa eta antsietate orokorra.
-Traumaren osteko estresa.
3.1.1-Fobia nahasteak
Beldur zentzugabeari deitzen zaio. Beldur hori ezin izaten da zentzuz azaldu eta hari ihes egiteko beharra sentitzen da.
200 edo 300 fobia mota deskribatu izan dira eta jende askok sufritzen ditu. Geihenak espezifikoak dira.
Agorafobia
Toki publikoetan egoteari beldurra izatea da. Agorafobiko batzuek izualdi-atakeak sufrtitzen dituzte. Estutasunari aurre egiteko, beren ingurua murriztuz joaten dira eta, tratamendurik gabe, etxean sartuta gelditzen dira eta ez dira inoiz kalera ateratzen.
Fobia soziala
Jendearen aurrean aritzeari beldurra izatea da. Barregarri geratuko direla uste dute eta ez dute nahi jendea dagoen lekuan egon.
Fobia soziala eta agorafobia desberdinak dira, eta desberdink dira fobia horiek jasatzen dituztenek sahiesten dituzten ekintzak, arazoaren aurrean ematen dituzten erantzun fisiologikoak eta izaten dituzten pentsamenduak.
3.1.2-Nahaste obsesibo konpultsiboa
Obsesioak idea iraunkorrak dira, berarentzat ere zedntzugabeak diren pentsamenduak, baina nahigabe bere kontzientzia etengabe erasotzen dutenak. Konpultsioak ere badituzte, hauek nahitaezko jokabide errepikakorrak eta irrazionalak dira.

bortxakeriaren ingurukoak, kutsadura eta zalantza dira.
Konpultsio ohikoenak
-zenbatu beharra
-eskuak garbitu beharra
-gauzak ukitu beharra
Obsesio ezagunenak:
Nahaste obsesibo konpultsiboak
Hauek jasaten dituzten pertsona helduak konturatu egiten dira burutzen dituzten ekintzek eta dauzkaten pentsamenduek ez dutela inongo zentzurik eta aurre egiten saiatzen dira. Horrek antsietate handiagoa sorrarazten die.
Obsesio horiek patologikoak dira eta ez dute zerikusirik hizkera arruntan ematen diogun zentzuarekin.
3.1.3-Antsietate orokorra
Antsietate orokorra sufritzen duten pertsonak urduri sentitzen dira eta ez dakite zergatik. Normalean arazo honek ez du asko irauten eta hainbat sintoma dittu: izerdia, beldurra, egonezina...
3.1.4-Traumaren osteko estresa
Egoera traumatikoa bizi ondoren gertatzen da. Jasandako trauma etengabe ekartzen da gogora eta ezin izaten da burutik kendu; edo ez da egoera horretaz ezer jakin nahi, eta gogoraraziz gero, oso urduri eta haserre jartzen da.
Sibtoma horiek egoera traumatikoa gertatu eta urteetara agertzen dira, eta horiexek dira, hain zuzen ere, nahaste hauen artean pronostiko txarrena dutenak.
Full transcript