Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

OINARRIZKO INFORMATIKA

No description
by

Igor Andres Olaizola

on 4 April 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of OINARRIZKO INFORMATIKA

OINARRIZKO INFORMATIKA
DBH 4

AURKIBIDEA
1.- SARRERA.
2.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA.
3.- SARRERAKO GAILUAK.
4.- IRTEERAKO GAILUAK.
5.- SARRERA/IRTEERAKO GAILUAK.
6.- BILTEGIRAGAILUAK.
7.- BESTELAKO GAILUAK.

SARRERA
Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, eta honela defini daiteke:
HARDWAREA ETA SOFTWAREA
HARDWAREA: ordenagailuen zati fisikoa da, hau da, tresneria (teklatua, sagua, pantaila, unitate zentrala eta barruan dauden osagai guztiak: disko gogorra, diskete-unitatea,...), eta abar. Bestela esanda, ukitu daitekeen guztia
SARRERAKO GAILUAK
Sarrerako gailuak ordenagailuarekin komunikatzeko erabiltzen dira, erabiltzailearen aginduak transmititzen baitizkio ordenagailuari. Teklatua dugu sarrera-gailu nagusi, nahiz eta sagua (Windows agertu zenetik) ezinbestekoa den. Beste sarrera-gailu batzuk hauexek dira: joysticka, mikrofonoa, eskanerra, gailu optikoak, web kamera, aparatu digitalizatzailea,.
IRTEERAKO GAILUAK
Irteerako gailuak, erabiltzaileak emandako aginduen ondorioz, ordenagailuak ematen dituen emaitzak ikusteko erabiltzen dira. Garrantzitsuena monitorea edo pantaila da. Beste batzuk, inprimagailua, bozgorailuak, plotterra, ...
Zer da informatika?
Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia EDO ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia.
Zer da ordenagailua?
Informazio-kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa.
SOFTWAREA: ordenagailuen zati logikoa da, hau da, datuak eta programak (Word, Excel, Access, jolasak, ...). Bestela esanda, ukitu ez daitekeen guztia.
1.- TEKLATUA:
Sarrerako gailu hau tekla-multzo batez osatuta dago informazioa sartu ahal izateko ordenagailuan.
Teklatua eta unitate zentrala konektatzeko modu ezberdinak daude: klabija bidez, USB eta kable gabeko konexioa.
2.- SAGUA:
Sarrerako gailu honek erakusle bat mugiarazten du ordenagailuaren pantailan. Honela, pantailan dauden ikonoak aukeratu, programak martxan jarri,...
Sagua eta unitate zentrala konektatzeko modu ezberdinak daude: klabija, USB eta kable gabeko konexioa.
3.- MIKROFONOA:
Sarrerako gailu hau ahotsa grabatzeko eta soinu-fitxategi batean gordetzeko erabiltzen da.
Mikrofonoa eta unitate zentrala konektatzeko mikrofonoaren kablea konektore arroxean sartu behar da.
4.- ESKANERRA:
Sarrerako gailu hau irudiak, testua, argazkiak, ... digitalizatu eta ordenagailuan sartzeko erabiltzen da. Zenbait motatakoak izan daitezke: mahai gainekoa, eskuzkoa,...
Eskanerra eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Batzuetan inprimagailuak erabiltzen duen konektore bera erabiltzen da, baina, gaur egun USB konektorea da gehien erabiltzen dena
5.- WEB KAMERA:
Sarrerako gailu hau irudiak grabatzeko, bideokonferentziak egiteko eta Internet bidezko komunikazio baten solaskideek irudiak ikusteko erabiltzen da.
Web Kamera eta unitate zentrala konektatzeko gaur egun USB konektorea erabiltzen da
6.- GAILU OPTIKOAK:
Sarrerako gailu hauek ordenagailuan informazioa sartzeko aukera eskaintzen dute. Gailu batzuk pantailan zuzen-zuzenean idatzi, marraztu , ikonoak aukeratu, programak martxan jarri, ... egiteko aukera ematen digute. Produktuen barra-kodeak ere irakurri ditzakete.
Gailu optikoak eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Batzuetan txartel berezi bat sartu behar da unitate zentralaren barruan konektatu ahal izateko.
7.- GAILU DIGITALIZATZAILEAK:
Sarrerako gailu honekin irudiak sortu edo daukagun bat aldatu, planoak eta mapak egiteko, bezeroen sinadura jasotzeko, ... balio du.
Digitalizatzailea eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Batzuetan txartel berezi bat sartu behar da unitate zentralaren barruan konektatu ahal izateko, baina, normalena USB bidez konektatzea da.
1.- Monitorea:
Irteerako gailu honek, tekleatzen ari den informazioa, saguaz egiten diren ekintzak edo/eta informazioaren prozesaketa erakusten du.
Era errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (gorria, berdea eta urdina). Hiru kolore hauen nahasketaren bidez (intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore irudikatzea posible da. Horrela, pantailan ikus dezakegun edozer, oso puntu txikiez osatuta dago.
Monitorea eta unitate zentrala konektatzeko ertz urdinak dituen kablea erabiltzen da.
CRT LCD LED
2.- INPRIMAGAILUA:
Irteerako gailu hau ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko erabiltzen da.
Gaur egun bi inprimagailu-mota daude: tinta-txorrozkoa eta laserra. Tinta-txorrozko inprimagailuak motelagoak dira laserrak baino, baina askoz ere merkeagoak.
Inprimagailua eta unitate zentrala konektatzeko ataka paralelo kablea edo USB konektorea erabiltzen da.
3.- BOZGORAILUAK:
Irteerako gailu hau ordenagailuak sortutako soinua entzuteko erabiltzen da.
Bozgorailuak eta unitate zentrala konektatzeko bozgorailuen kablea konektore berdean sartu behar da.
Bozgorailua batzuk “elektrizitate asko” behar dute eta entxufe batekin konektatu behar dela. Beste batzuk, USB kabletik hartzen dute behar duten argi-indarra.
4.- PLOTTERRA:
Irteerako gailu hau eskalazko marrazkiak zehaztasun handiarekin inprimatzeko erabiltzen da. Arkitektoek, ingeniariek eta diseinatzaile grafikoek erabiltzen dute.
Ploterra eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Gehienetan inprimagailuak erabiltzen duen konektore bera erabiltzen da.
SARRERA-IRTEERAKO GAILUAK
Sarrera-irteerako gailuak datuak ordenagailura sartu edo/eta ateratzeko erabiltzen diren gailuak dira. Besteak beste, biltegiragailuak (beste atal batean ikusiko direnak), ukinpen-pantaila, modema eta routerra ditugu
1.- Ukipen pantaila:
Sarrera-irteerako gailu hauek edozein pantailaren antza dute. Hala ere, pantailaren edozein aukeretan seinala daiteke atza erabiliz (saguaren ordez). Gailu hauek, elkarte gastronomiko, kutxazain automatiko eta mugikorretan erabiltzen dira, batez ere.
2.- MODEMA ETA ROUTERRA:
Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da. Berari esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek informazioa truka dezakete beraien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu modemak.
Bi modem-mota daude: barrukoa (unitate zentralaren barruan instalatu behar da), eta kanpokoa (unitate zentralaren atzealdean, kanpoan, konektatzen da).
Modemaren antzekoa gailu bat routerra da. Ezberditasun nagusia, routerraren bidez ordenagailu bat baino gehiago konektatu daitekeela da.
Modem edo router baten ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da. Aipatutako abiadura neurtzeko bps (bits segunduko) erabiltzen da.
3.- BILTEGIRAGAILUAK:
Biltegiragailuak informazioa gordetzeko erabiltzen dira (programak eta datuak). Disko gogorra, disketea eta CD-ROMa ditugu ezagunenak. Baina egon badaude beste batzuk, esaterako, disko optikoa, DVDa, memoria eramangarria,...
1.- DISKO GOGORRA:
Disko gogorra azpidisko edo plater batzuez (bata bestearen gainean) osatuta dago, karkasa baten barruan. Karkasa hori airearekiko eta hautsarekiko iragazgaitza da.
Plater bakoitzak 2 alde dauzka. Alde bakoitzean irakur-idazketarako buru bat dago, beso batean jarrita.
Informazioa gordetzeko (programak eta datuak), plateren azalean hainbat pista daude zentrokideak direnak. Pista hauetan gordetzen da informazioa.
Edozein karaktere (letra, zenbaki edo sinbolo) grabatzeko, 8 dipoloez edo BITez osatutako multzoak erabiltzen dira.
A -> 01000001 a-> 01000010 0 -> 00110000 1 -> 00110001 + -> 00101011 % -> 00100101
8 BITez osatutako multzo bakoitzari BYTE izena ematen zaio.
8 BIT erabiltzearen arrazoia: 8 BIT erabiliz 256 konbinazio lor daitezke eta konbinazio horiek nahikoak dira edozein hizkuntzatan erabiltzen diren sinbolo guztiak irudikatzeko.
GIGABYTE (GB) 1 gutxi gorabehera 1.000 MB (MEGABYTE) da
MEGABYTE (MB) 1 gutxi gorabehera 1.000 KB (KILOBYTE) da
KILOBYTE (KB) 1 gutxi gorabehera 1.000 BYTE da
Beraz, (GB 1) = (1.000 MB) = (1.000.000 KB) = (1.000.000.000 BYTE).
2.- DISKETEA:
Disquetea plastikozko osagai batez eginda dago, geruza magnetikoaz gaineztatuta. Diskoa kolpetik, hautsatik, eta abarretik babesteko plastiko gogorrez egindako kaxa batean dago sartuta.
Edukiera gutxikoak dira (1,44 MB bakarrik, hau da, 1.440 KB, hau da, 1.440.000 BYTE). Beraz, gutxi gorabehera, 80 GB-ko disko gogor batean 56.000 diskete sartzen dira.
3.- CD/DVD:
CD/DVD-ROMa aluminiozko disko islatzailea da, plastiko gardenezko bi geruzek babestuta. Aluminiozko zatian gordetzen da informazioa.
Grabazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da (pitzadura dagoenean 0a daukagu eta pitzadura ez dagoenean 1a). Laser-igorgailu batek izpi bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era batean pitzadurarik ez dagoenean; horrela detektatzen dira 0ak eta 1ak.
Edukierari dagokionez, CD-ROMean 650 MB sartzen dira (900 MB-koak dauden arren), hau da, 650.000 KB, hau da, 650.000.000 BYTE. Beraz, gutxi gorabehera, CD-ROM batean 450 diskete sartzen dira. DVD-ROMean 4,7 GB sartzen dira (4.700 MB), hau da, DVD-ROM batean 7 CD-ROM sartzen dira edo 3.200 diskete.
MOTAK: CD-R (CD grabagarria behin bakarrik) eta CD-RW (CD grabagarria behin baino gehiagotan). Gauza bera gertatzen da DVDekin, hau da, DVD-R eta DVD-RW daude. Gainera, DVD kasuan, geruza bikoitzeko DVDak daude (8,5 GB-koak), eta alde bikoitzeko eta geruza bikoitzeko DVDak (17 GB-koak).
4.- MEMORIA ERAMANGARRIA:
Memoria eramangarria (USB memoria, flash memoria eta pendrive izenak ere erabiltzen dira) datuak ordenagailu batetik bestera garraiatzeko egokia den gailua da.
Datuak gordetzeaz gainera memoria eramangarri batzuek MP3 edo WMA formatuko musika gordetzeko eta entzuteko aukera dute.
BESTELAKO GAILUAK
1.- UNITATE ZENTRALA:
Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, honek emaitzak sortu eta irteerako gailuetara bidaltzen du.
Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, elikatze-iturria, oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM memoria, zabalkuntza-txartelak, diskete-unitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu.
2.- ELIKATZE-ITURRIA:
Elikatze-iturria ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da. Horrela, ordenagailuari heltzen zaizkion 220 V tentsio txikiago bihurtzen dira (12 V, 5 V, 2 V, eta abar), horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.
Irudian ikus dezakegu elikatze-iturriak haizagailu bat daukala (unitate zentralean sortzen den beroa ateratzeko), entxufe bat (paretean konektatzeko), batzuetan, beste entxufe bat monitorea konektatzeko eta kable-multzo eta konektora batzuk korronte elektrikoa emateko disko gogorrari, diskete-unitateari, CD/DVD unitateari, oinarrizko plakari, ...
3.- OINARRIZKO PLAKA:
Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Oinarrizko plakaren betebeharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da, haien artean informazioa trukatu ahal izateko.
4.- PROZESADOREA:
Prozesadorea (edo mikroprozesadorea) ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak.
Ordenagialuko osagaien artean bilakaera handiena eduki duena prozesadorea izan da. Ikus dezagun izandako bilakaera:
5.- RAM MEMORIA:
Programak eta datuak ordenagailuko disko gogorrean daude gordeta. Programa bat abiarazten dugunean, programa hori RAM memorian kopiatzen da programa horrek erabiltzen dituen datuekin batera. Prozesadorea RAM memoriatik programan zehaztutako aginduak irakurtzen eta beharrezko eragiketak egiten joango da.
Programak eta datuak RAM memoriatik irakurtzen ditu prozesadoreak eta ez zuzenean disko gogorretik; izan ere, disko gogorra askoz ere motelagoa da RAM memoria baino.
RAM memoriaren arazo nagusia oso garestia dela da eta horregatik edukiera gutxikoa da: 128 MB, 256 MB, 512 MB, 1 GB,...
RAM memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua itzaltzen dugunean memorian dagoena ezabatu egiten da.
6.- TXARTEL GRAFIKOA:
Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.
Txartel grafikoa oso garrantzitsua da Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik. Irudi grafikoak bistaratzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak txartel grafiko baten laguntza behar du. Gainera, berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta horrela RAM memoria ez erabiltzeko.
Txartel grafikoa oinarrizko plakaren AGP erretenean (marroia) konektatzen da, nahiz eta gaur egun PCI-E izeneko erretena ere erabiltzen den.
Txartel grafiko batzuek telebista-antena konektatzeko aukera daukate. Horrela, telebista- eta irrati-kateak ordenagailuan ikus/entzun ditzakegu.
7.- SOINU TXARTELA:
Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.
Soinu-txartela garrantzitsua da, batez ere, bidojokoetan. Izan ere, soinua sortzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak soinu-txartel baten laguntza behar du.
Soinu txartela eta oinarrizko plaka konektatzeko PCI erretena erabiltzen da.
8.- DISKETE, CD/DVD ETA DISKO GOGORRA:
Unitate hauetako bat oinarrizko plakarekin konektatzeko pausoak:
Karkasako leku huts batean sartu eta torlojuak erabiliz lotu.
Datuak bidaiatzeko erabiltzen den PATA edo SATA (gaur egun) kablea erabiliz oinarrizko plaka eta unitate elkartu.
Elikatze-iturritik irtetzen den kable bat konektatu unitateari.
Full transcript