Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

PSIKOPEDAGOGIA

No description
by

s s

on 4 October 2012

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of PSIKOPEDAGOGIA

PSIKOPEDAGOGIA
K.A.P KOMUNITATEA ONDORIOAK Ezaugarri bereziak
dituen ume batentzako
erantzun inklusiboa:
A.D.R-ren kasua. IKASLEA: SAIOA PLA GARRIDO

TUTOREA: ALEXANDER BARANDIARAN 2012 ko Iraila FAMILIA ESKOLA TESTUINGURUA METODOLOGIA KASUAREN AURKEZPENA IKASTETXEAREN ANTOLAKETA EGUN Informazio bildu.

Informazioaren analisia.

Dokumentazioa arakatu.

Informazio guztia elkarlotuz, proposamenaren diseinua. Gasteizen, 2009ko Urtarrilaren 20an jaio A.D.R. Behin behineko diagnostikoa:
GARAPEN NAHASTE OROKORRA ETA ESPEKTRO AUTISTA Zailtasun nagusiak komunikazio garapenean eta adierazpen arloan kokatzen dira Ezaugarriak Testuingurua Escolapias monjen gestiopean, erlijio kristaua oinarri.

Ikastetxe txikia.

Familiekin elkarlana.

Aholkularitza, logopeda, eta fisioterapia zerbitzuak.

Psikomotrizitatea eta tailer ezberdinak.

Gelak txokoetan banatuta dituzte. Eskaintza ARAZOAK elkartea Lehenengo kontaktua.
konfiantzazko giro eta harremana ezartzeko baliagarria.

Itaunketan jauzi gabe, informazioa eskuratzeko une egokia.

Egokiena, Sainz-ek (96) proposatutakoa. Lehen elkarrizketa Auzo bizia eskaini.
Pertsona ezberdin askorekin harremanak ezartzea ahalbidetzen du.
Egoera anitzak ikusi eta bizitzeko aukera.
Eredu ezberdinetaz ikasteko aukera.
Testuinguru ezberdin batean, berdinen arteko harremanak ezartzeko aukera.
Gurasoei esperientziak elkartrukatzeko aukera eman.

Parkea
Elkargune aretoa
Ludoteka
Igerilekua ONURAK Gasteizko erdi mailako familia.

A.D.R-ren berezitasunak ezagutzen eta onartze bidean aurkitzen dira.

Harreman onak dituzte.

Kideen arteko lankidetza. Mila esker Galderarik ????? Programazioa Eskola antolaketa I.C.P. Laguntzak Irakasleak Komunikazio prozesuak Komunikazio nahaste edo desoreka, eta Garapen Nahaste Orokorra duten pertsonen babes elkartea da.

Aholkularitza espezifikoa.
Banakako terapiak.
Euskarri eta familientzako laguntzak
Arreta psikologiko eta soziala.
Aisialdi eta astialdia.
Lanbide zentro berezia. PROPOSAMENAREN EBALUAZIOA Stainback S. eta Stainback W.–ek dioten moduan, gure esku dago, aldaketarako urrats txikiak eman eta hezkuntza eskubideak bermatzeko bitartekariak jartzea . Curriculum egokitzapen ez oso esanguratsuak gelan Oinarri pedagogikoa Gaitasun orokorrak eta
oinarrizkoak Helburuak Edukiak Metodologia Balioak Komunikazioa, ahozkotasuna eta adierazpena lantzeko estrategiak Gelako programazioaren ebaluazioa A.D.R -ren ebaluaketa GAITASUN OROKORRAK:

1. Arduraz bizitzen ikastea.
2. Ikasten eta pentsatzen ikastea.
3. Komunikatzen ikastea.
4. Elkarrekin bizitzen ikastea.
5. Pertsona gisa garatzen ikastea.
6. Egiten eta ekiten ikastea. HAUR HEZKUNTZAKO OINARRIZKO GAITASUNAK:

1.Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
2.Hizkuntza komunikatzeko gaitasuna.
3.Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
4.Ikasten ikasteko gaitasuna.
5.Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
6.Matematikarako gaitasuna.
7.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
8. Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasuna . AUZOKO PARKE
ETA
UDAL INSTALAKUNTZAK OSAKIDETZA Ume maitagarria da.
Ume alaia eta dinamikoa.
Testuingurua interesatzen zaio eta honetan bere jarrerak eta ekintzak ondorioak dituela badaki.
Komunikazio eta adierazpenean kokatzen da bere ahulgunea.

Mundua hauetmateko batez ere ukimena eta ikusmena erabiltzen du. Komunikazioa oinarrizko hitz funtzional eta soinu bitartez zein gorputzarekin burutzen du.

Emozioen adierazpenean aurrerapauso handiak eman ditu.

Poza eta tristura geroz eta modu adierazgarriagoan antzematen zaio. Aurpegian islatzen zaio. Negar malkoak eta irribarrea adierazpenean presente daude. Kasketak izaten hasi da.
Kideekiko enpatia izatea asko kostatzen zaio.
Jolas aurre-sinbolikoetatik, jolas sinbolikoetarako jauzia burutzen ari du.
Batzuetan hainbat objektuekin “obsesionatzera” heltzen da.
Alderdi kognitiboan, ez da ikusten atzerapen nabarmenik. Onurak Gurasoak antzeko egoeretan diren beste zenbait familiarekin kontaktuan jartzea.

Bai, A.D.R.k zein gurasoek behar duten laguntza jasotzea. E-mintza Ahozko komunikazioa indartu.

Eta aplikazioak errepikapenen bitartez hizkuntza garatzeko aukera paregabea ematen dio.

Uneoro komunikatzeko tresna eta bitartekariak izanik, autoestimua eta konfiantza indartu eta jarrera “ezegokiak” ekidituko ditugu.

Tresna honen bitartez beharrak uneoro komunikatzeko aukera izango du. laguntza psikologikoa
eta
aholkularitza Hasiera batean, senideekiko laguntza psikologikoa eta umearekiko hazkuntzan aholkularitza saioetan haien sentimendu eta egungo egoeraz aritu.

Bide lagun izan.

Konfiantzazko klima sortu eta elkar ezagutzea gauzatzeko egoeraz hitz egiten hasi.
Honetarako euskarri egokiak:
- "Un niño con autismo en la familia" (2007) gida.
- Gomendio dekalogoa, Catherine Maurice (96) Helburu funtsezkoena, elkarlanerako laguntza litzateke (Trebol 2004). Honetarako: Garciak (1992);
-Errealitatea onartzen laguntzea, daukaten egoeraren aurrean errealistak izan daitezen.
- Haurrak izan ditzakeen beldurren eta erlazio-arazoen inguruko lanketa burutzea.
- Haien burua erruduntzat hartzeari uztea. Saioak aholkularitza zerbitzutik gestionatuta; hilabetean behin, ordubeteko iraupenaz Eskola inklusiboa lortzeko, lehentasun orokorrak:

1. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzea.

2. Eskola esparru arruntetik jardutea.

3. Irakasle guztiak, gainerako langileak eta familiak inplikatzea.

4. Haurren eta esku hartzearen beharrak garaiz balioestea.

5. Ikasteko aukera errealak ematea gizartetik baztertuak izateko arrisku handiena duten kolektiboei. “Index for inclusion” Ainscow eta Booth idatzitako hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida.

Rafa Mendiak (2004). Praktika Inklusibora Hurbiltzen joateko; “Herramientas para aproximarse a la práctica inclusiva en la escuela”. tresna. Aldaketa burutu beharko dute hiru esparru nagusitan:

-Ikastetxearen Curriculum Proiektuan argi eta garbi finkatu behar dute.

-Ikasgelaren Programazioan zehaztu

-Curriculum-egokitzapen indibidualak egin beharko dituzte, aurrean adierazitako neurriak motz geratzen direnean, Hausnarketa sakona burutzea planteatzen dut:

Ikastetxearen eta ingurunearen azterketa.

Ikastetxearen identitatearen printzipioak.

Ikastetxeak lortu nahi dituen oinarrizko helburuak.

Pedagogia-lerroa.

Antolamendu- eta funtzionamendu-eredua, proposatutako printzipio eta helburuekin bat datorrena. Lopez Meleroren iritziz (1997) aniztasunaren trataeran egiten diren esku-hartzei dagokionez adierazitako oinarrizko klabeak:

1.Curriculum ulergarria, bakarra eta anitza.

2.Irakaslegoaren birprofesionalizatzea

3.Interakzioa eta hetereogenitatea antolaketa egitura berri legez.

4.Profesionalen arteko lankidetza solidario eta kooperatiboa.

5.Familiaren eta komunitatearen parte hartze aktiboa.
Komunikatzeko aukerak behar ditu.

Komunikazio eta hizkuntz trebetasunak aintzat hartu behar ditugu.


Komunikazioa sor dadin, dioguna ulertarazteko bide guztiak erabili behar ditugu: aurpegierak, keinuak, gorpuzkerak, objektuak seinalatu, grafikoak egin...


Ikusizko irudiak erabili. Apoio Curricularra.

Talde kolaboratiboen dinamika. H.H.an.

Profesionalen elkarkidetza. Laguntzazko pertsonaren zeregin zehatzak (Sainz, 1996)

Elkarreragina bultzatu.

Dinamizatzea eta bitartekari lanak egitea,

Autonomia garatzen lagundu.

Behatzea, aztertzea eta ebaluatzea.

Laguntza zehatzak eman: fisikoak, kognitibo eta afektiboak ere.

Taldekatze txikiak gestionatu. Gelako kide guztientzat diseinaturiko, esku-hartze logopedikoaren gida bat sortzeko beharra. Acostak 2003an adierazitakoaren arabera, ikastetxeko logopedaren funtzio berriak honakoak izan beharko dira:

- Hizkuntza zailtasunak eta komunikazio arloko zailtasunen antzematea koordinatzea.

- Ebaluazioa modu naturalago batean burutzeko bitartekariak ezartzea. Ebaluazio dinamikoagoa martxan jarriz; hizkuntza laginak eta froga espezifikoak, behaketa ebaluaketekin konbinatuz.

- Irakasleekin lankidetzan jardutea. Hau da, gela barruan laguntzak eskaini, informazioa helarazi eta helburuen araberako lan banaketa sustatu.

- Familiekin lankidetzan jardutea. Ikastetxea eskola inklusiboa bihurtze bidean aldaketa prozesuan parte hartze aktiboa izan.

I.C.P eraberritzean inplikazioa.

Hezkuntza proposamena ezagutzeko, 30 min.ko aurkezpena egingo zaie.

Formakuntza saioak eskola inklusibo oinarrizko irizpideak ezagutze bidean burutu. Printzipioz, gelako programazioan eta antolakuntzan ume guztientzat egokiak izango diren egokitzapenak burutuko dira soilik.


Berariazko neurri arruntak.

Antolaketa eta metodologia mailan
Komunikazio eta adierazpenean indartze naurri batzuk. Beraz, berariazko neurri arruntak burutuko dira.

Antolaketa eta metodologia mailan eta komunikazio eta adierazpenean indar eginez, indartze neurri batzuk ezarriko dira. Jende asko biltzen den espazioetan urduri jarri eta jarrera "ezegokiak" agertzeko joera duenez, patio garaian tutoreak bere ekintzak gertutik kontrolatzea gomendatzen dut. Ikuspegi eraikitzailea eta inklusiboaren gurasoak izandakoak Piaget-ek adierazitako garapen teoriak eta ikuspegi eraikitzailea,

Ausubel eta bere ikaskuntza esanguratsua,

Bruner-ek adierazitako andamiaje eta formatoen teoria,

Winnicott,

Wallon,

Bowlby atxikimendu teoria. Baita, Gardner eta adimen anitzak,

Aucouturierren psikomotrizitatea,

Rogers-en psikologia humanista.

Maria montessorik egindako ekarpen batzuk ere, metodologia aktiboak, material didaktikoak eta helduaren jarrera.

Loriz Malaguzzik egindako proiektuen ekarpena.

Eta Teberoskyren idazketaren ikaskuntzan ematen diren etapak eta garapen mailaren araberako ikaskuntza. Ezin ahaztu, Ainscow, berak zabaldu baitzituen eskola inklusiboaren ikuspegi eta oinarriak. Eta, Vigotsky, Garapen Hurbileko Zonalde teroriaz. Haur hezkuntzaren xede nagusia, familiekin lankidetza estuan, haurren garapen fisikoan, afektiboan, sozial eta intelektual orekatua lortzen laguntzea da. Helburu orokorrak arloka 12/2009 dekretuan ezartzen dira. Helburuak arloka zehaztu eta sailkatzen dira:

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
INGURUNEAREN EZAGUERA
HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA Haur hezkuntzako hezkuntza-edukiak hiru esperientzi eremuetan, azpi- blokeetan antolatzen dira. NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
1.Blokea: Gorputza eta norberaren irudia
2. Blokea: Jolasa eta mugimendua
3. Blokea: Jarduera eta egunerokotasuna
4. Blokea: Norberaren zaintza eta osasuna

INGURUNEAREN EZAGUERA
1. Blokea: Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria
2.Blokea: Natura ezagutzen hastea
3. Blokea: Kultura eta bizitza gizartean

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
1. Blokea: Hitzezko hizkuntza. entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea.
2.Blokea: Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
3.Blokea: Arte hizkuntza. Kirschenbaum-ek (1982) adierazi zuen bezala:

balioak norbanakoaren ezagutzaren eta bizipenen bitartez, garrantzia duenaren kontzientzia hartzean gertatzen da, balioak bereak eginez.

Hortaz, prozesuaren bost dimentsioak zainduko ditugu eguneroko egoeretan;

pentsaera,
sentimendua,
aukera,
komunikazioa
eta ekintzak. Familiekiko harremana Egokitzapen garaia Oinarri pedagogikoak Materialak eta errekurtso didaktikoak Espazioaren antolaketa Denboraren antolaketa Lan proiektuak Arte kolaboratibo Natura txokoa Psikomotrizitatea Behaketa sistematikoa izango da balorazioa egiteko tresnarik eraginkorrena. Gelako tutorea, laguntza irakaslea, familia, logopeda eta aholkularia izango dira behaketan parte hartuko duten eragileak.

Datu bilketan irizpide batasuna egon dadin, tresna bera erabiliko da. Komunikazioa eta autismoa ebaluatzeko bi eskala hauek erabiltzea proposatzen dut:

- Haurtzaroko komunikazioa eta gizarte-gaitasunak behatzeko eskala.
- Haur-autismoa ebaluatzeko galde-sorta. CARS. Gaitasunetan oinarritutako ebaluazio hezitzailea burutzea proposatzen dut. Ebaluazioa, beraz, orokorra, jarraitua eta prestakuntzaz¬koa izango da. Ebaluaketa hau formatiboa ere izango da hezkuntza prozesuaren orientabide eta erregulatzailea delako.

Denbora osoan informazioa jasotzeak, prozesua hobetzeko aukera ematen duelako. EBALUAZAIO-IRIZPIDEAK, 12/2009 dekretuaren araberakoak. Edukiak 12/2009 dekretuan ezartzen dira. Programazioa eremu ezberdinetan baloratua izango da;
-ikasleak,
-irakasleak
-proposamenak

Hiru urratsetan:
-hasieran.
-prozesuan zehar.
-amaieran. Hizkuntzarekiko esku hartzeen inguruan.

Tutoreak jarraitu beharreko ildoa honakoa litzateke:

Sozialki esanguratsuak diren testuinguruak erabili.

Esku hartzeak eskolatzearen une guztietan gertatzen direla kontutan izan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan hizkuntzarekiko helburuak txertatu.

Acosta (2003) Irakasleak, ondorengoa garatzeko jarduerak burutu beharko ditu:
* Gorputz-eskema sentitu eta menperatzea
* Entzun- bereizketa zuzena
* Ikus- bereizketa ona
* Motrizitate fina egokia
* Koordinazio dinamikoa eta oreka ona
* Leku eta denbora-antolaketa
* Begiak eta eskuak koordinatzea
* Aho-aurpegi- motrizitatea (Muskulu fonatorioen estimulazioa eta mugimenduen koordinaketa artikulaziorako) Lanean hasteko material oinarrizko bat izan dezaten aho-hizkuntza suspertzeko proposamen berezi batzuk diseinatu ditut. (XIX. eranskina) Ebaluazio tresna egokienak hezkuntza proposamen honetan:

- ohar koaderno
- anekdotarioak,
- kontrol zerrendak
- argazki eta bideo grabaketak
- elkarrizketak
- eta profesional ezberdinen informe eta beraien analisiak ere. Proposamenaren jarraipena izateko eta prozesua jarraitzeko, globaltasunez aztertu ahal izateko lehendabizi esparruka eta ostean osotasunez burutzea proposatzen dut Lehendabizi esparruka eta ondoren globaltasunez aztertu.

Ebaluazioa arloka eta hiru urratsetan burutzea planteatzen dut. KOMUNITATEA: senideei elkarrizketa informalak.

FAMILIA: Informe eta elkarrizketa informalak, eta profesionalen arteko topaketak.

ESKOLA: Ikastetxe antolaketa mailan eta gelako programazio eta proposamen zuzenetan.

Tresnak, bileren aktak, profesionalen ohar koaderno eta anekdotarioak, kontrol zerrendak eta eskolako egunerokotasuneko ekintzen argazki eta bideo grabaketak izango dira. Hasierako egoera zehazteko eta aurreikusitako planifikazioa egokitzeko.

Esku hartze proposamenak behin praktikan jartzen hasia, proposamen fasera igarota, ebaluazio prozesuala proposatzen dut. Honetan, prozesua bitartean, aurretik aipatu dudan bezala, etengabeko ebaluazioa burutzeko ezinbestekoa izanik, jarritako helburuetatik zerbait ez bada egokitzen, hobetzeko aukera izateko.

Amaieran, jarraitu den prozesuaren baliagarritasuna ziurtatu eta egokia izan den jakiteko, eta ondorengo proposamenetan kontutan izateko. Aniztasuna, gure gizartean, eta gure eskoletan zerbait aberasgarri eta positibo moduan hartu beharko genuke, eta ez konpondu beharreko zerbait bezala.

Pertsonen arteko ezberdintasunak bere ezaugarrietako batzuk besterik ez dira. Ume guztien hezkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, gizarte eta eskola inklusibo baten bidean urratsak eman behar ditugu aniztasunean eta pertsona guztien onespenean. Egun dugun marko legala,

ezberdintasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak konpentsatuko dituen berdintasuna, inklusioa eta diskriminazio eza kontzeptuak aipatu

eta aniztasunaren trataera, oinarrizko hezkuntza irizpidea gisa adierazi arren,

tamalez, ez da nahikoa eskoletako hezkuntza praktikan hau bermatzeko. Prozesu honetan, psikopedagogoak zer esan handia dugu.

Ikuspegi globala eta elkarreraginak gestionatzeko gaitasunak izanik,

- Prozesua bultzatu,

- Transformazioa ahalbidetu

- Eredu berriak eraikitzen lagundu

- Hobekuntza proposamenak diseinatu, bidean sortu daitezkeen zailtasun eta eragozpenak gainditzeko. Bide xamurra ez den arren, inklusioa garatu ahal izateko, ezinbestekoa da profesional bakoitzak bere ekarpena egitea.

Esparru ezberdinetako profesionalak bakoitzak dagokion eremutik elkarlanean lan eginik aldaketa prozesua sustatu eta garapena ahalbidetuko dugu.

Modu kooperatiboan lan eginik, eta bakoitzaren esku ditugun metodologia aproposak erabiliz eta bitartekari eraginkorrak ezarriz.........

hezkuntza proposamen integrala burutzea posible da. Helburua ez da soilik ezberdintasuna modu positiboan ulertzea.

Beste pauso bat ematea beharrezkoa da: edozein pertsonekiko balio positiboak garatzea, alegia. Eguneroko egoerak oinarritzat hartuta, elkarreraginezko jokoak erabili.


Imitazioa eta jolasa eta baita jolas sinbolikoak ere, lantzeko jarduerak erabili.


Arreta lantzeko jarduerak burutu behar ditugu.

Sainz, 96 Garapen integrala bermatzeko: estua eta zintzoa.

Etengabeko komunikazioa.
Urtean bi topaketa gutxienz.

Parte hartze aktiboa sustatu.
Proiektu txikiak:
Pasiloan familien txokoa.
Gelako ipuin ibiltaria.
Familiak eskolan jardunaldiak.
Familien topaketak. Bowbly-ren Atxikimendu teoria errespetatu.
Eskolaratzea, modu progresibo eta giro lasaian eman dadin -egokitze aldia- burutuko da.

Iraila bitartean aurreikusten den arren, kasuan kasu, familien errealitate, zailtasun eta beharrei malgutasunez.

Estrategia posibleak:
Atxikimenduzko pertsonak gela barruan hasieran.
Atxikimenduzko objektuak errespetatuz gelan.
Gelako objektu erakargarriak etxera eramateko aukera.
Arrain, landare eta txorien ardura.
Agurrak egiteko leihoaren erabilpena.
Pilota bigunen jaurtiketa proposatu,
Gustuko materialak bistan. ( kotxe eta eraikuntzak)
... Ikuspegi globala
Umearekiko errespetua
Ikuspegi eraikitzailea
Ikaskuntza esanguratsua
Ekintza eskemen trasformazioa
Afektibitatea
Jolasa, manipulazioa, esperimentazioa
Materialen aurkeraketa sistematikoa
Inguruarekiko elkarreragina eta errespetua
taldekatze malguak
Bizikidetza
Abestien erabilpena ... Baliabide materialen aukeraketa sistematikoa.

Bost zentzumenekin mundua hautemateko materialak.
sinpletasuna. Kreatibitatea sustatzen dutenak.

Gelako apainketa, sinple eta ez oso kontzentratua.
Antolaketa zehatza. Gauza bakoitza bere tokia du, beti berdina.

Kutxa magikoa eta inpuin sentsorialak.

Naturarekiko errespetutik abiatu.

Informazio eta Komunikatzeko Teknologien hastapena. Gelako espazioa txokoetan banatuta.

Txoko bakoitza gaitasun batzuk lantzeko aproposa izango da.
Etxea, eraikuntza, liburutegia, asamblada, esperimentazioa, mahaia, atseden txokoa eta txoko ibiltaria.

Argitasunez buru antolamendua izan dezan, sailkapena beti berbera eta argazkien bitartez, material saski eta kutxak etiketatuak izango dira. Horrela, distrazioa ekidin.

Tailerrak: proposamen bereziak egiteko eskolako beste espazioak.
Esperimentazioa eta manipulazioa material berezituaz jarduteko aukera.
Psiko, arte gela, esperimentazio gela, patioa, baratza... Ekintzetan oinarritutako denboralizazioa. Errutinak.

MAlgua, erritmoak errespetatuz.

TEACH programetan oinarrituta, irudi bidezko egunerokoa. Sekuentziazioa irudietan. Eguna egituratu eta burua antolatzeko. Kooperazio proiektuak eta A.O.I:
Lankidetzaz, ikasleen errealitatea eta motibazioa dira ardatzak, eta taldean adostutako erabakien bitartez gauzatzen dira.

Helburu bikoitza; ikaskuntza eta sozializazioa. komunikazio gaitasunak sustatu.

Ikuspegi globalaz, arlo ezberdinak elkarlotuz, Ikaste esanguratsu ak ahalbidetu egiten dira ekite aktiboa bitartez. Autonomia garatu. Lan kronologia, A.O.I:

1. Arazoaren testuingurua aztertu.
2. Ideien txaparrada burutu.
3. Ezagutzen zerrenda burutu.
4. Ezagutzen ez denaren inguruko zerrenda burutu.
5. Arazoa ebazteko behar dugunaren inguruko zerrenda.
6. Arazoa definitu.
7. Informazioa eskuratu.
8. Ondorio eta emaitzen aurkezpena. Garapen integrala ahalbidetzeko, Aucouturier-en hezkuntzako psikomotrizitate praktikan oinarritutako psiko saioak burutzea planteatzen dut.

Psikomotrizitatea globaltasunean oinarritzen da,

Hazkuntza dimentsio guztiak kontutan hartzen ditu:
- sentso-motorea,
- afektiboa
- eta kognitiboa.

Abiapuntua gorputza izanik haurrari bere nortasuna hedatzen laguntzeko bidea aproposa da. Jolas espontaneoaren bitartez, umea egitearen plazerretik pentsatzearen plazerrera bidea egiten du. (Aucouturier)


Zailtasunetan aurkitzen diren haurrekin helburu nagusia harreman dinamikak sortzea eta hauek oinarri jolasaren bitartez, eraikitze eta konpentzatze egoerak plazerrez biziz aurrera pausuak ematea da. (Beñaran) Proiektu kolaboratiboak arte eremua ere.

Abad; esperientzia performatiboak deritzo. ("El Juego Simbòlico")

Artea, komunikatzeko bitartekaria.
Harremanak ezartzeko baliagarri.

Teknika ezberdinez baliatuz, gorputza osoarekin sortutako transformazioa erraztu, manipulazioa eragin, elkartrukatzea sustatu eta taldean errepresentatutako sorkuntzak ahalbidetzea proposatzen dut.

Objektu eta subjektuen arteko harreman esanguratsuak sortzeko aukera eskaini. Psiko saioen dinamika.
Objektuak beraz, bitartekari bihurtzen dira eta egoera ezberdinak sortzean, jolas gonbidapen ezberdinak agertzen dira eta umeen artean jolas proiektuak sortzen dira. (Abad)

Hasteko:
- bola-dantza proposamena.

- gogoko materialen bitartez instalazio estetikoa sortu,
adibidez; obretako koloretako tamaina ezberdinetako tutu beltzak, satinezko zinta koloretsuak, metalezko flanerak eta zetazko paperezko konfeti erraldoiak erabiliz. Haur Hezkuntzako helburu eta edukiekin bat eginik, kaleko espazioa eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz, natura txokoa sortzea proposatzen dut.

Elkarkidetza eta norberaren autonomia garatzeko aukera.
Harremanak ezartzeko egoera bitartekaria izan daiteke.

Lorategi eta baratza bat sortu.

Landare egokienak,
- Usaintsuak: menta, izpiliku eta erromero. Udaberrian bost zentzumenekin ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera ematen digutelako.
- Loreak eskaintzen dizkiguten landareak.
- Ortuan uzta jasotzea eskaintzen digutenak. (tomate edo azenarioa.)
Talde heterogeneoak.

sozializazioa eta elkarlana jorratuz, berdinen arteko ikaskuntza sustatzen dgu.

Irakaslearen rola: bide lagun.
Familien rola: bide lagun.

Prozesua du garrantzia.

Zailtasunak soilik lan dinamika hartzeko.
-Heldua eta umearen arteko harreman eta ekintzak sustatu.

-Kideen behaketa eta imitazioa suspertu.

-Erantzun ireki eta ez bat-batekoak bultzatu eta indartu.

-Komunikazio saiakerak aintzat hartu eta balioztatu.

-Gelako testuinguruan eta orokorrean ikastetxean beste kide batzuekiko elkarrekintza landu.

-Familia eta eskola arteko elkarlan harremana sustatu eta bultzatu. Manuel Vazquez Uceda.

Aniztasunari erantzuteko, antolakuntza arloan erabili daitezkeen estrategiak:

Helburuak lehenetsi.

Ikasleen kokalekua kontrolatu.

Taldekako lanak burutu.

Dibertsifikatze metodologikoa.

Irakasleen arteko lankidetza.
Full transcript