Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

LABORATEGI TEKNIKEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

Prezi honek, Laborategi tekniken goi mailako heziketa zikloaren informazioa gordetzen du.
by

Ane Arroyo

on 21 January 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of LABORATEGI TEKNIKEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

ZIKLOAREN DESKRIBAPEN OROKORRA:
Izendapena:
Goi-mailako teknikaria laborategiko diagnostiko klinikoan
Nibela:
Goi mailako lanbide heziketa zikloa
Iraupena:
2000 ordu
Arloa:
Kimika, osasun arloa
Titulua:
Goi-mailako teknikaria laborategiko diagnostiko klinikoan

ANALISIKO ETA KALITATE KONTROLEKO LABORATEGIA
Zikloaren deskribapena:
Laborategiaren jarduera antolatzea eta gainbegiratzea, entsegu-teknikak eta analisi fisiko, kimiko edo mikrobiologikoak garatu eta aplikatzea lehengai, produktu kimiko edo elikagaien gain, ikerketarako, analisirako edo kalitate-kontrolerako, laborategian segurtasun- eta ingurugiro-teknika egokien arauetan oinarrituz jardunez.
Profil profesionala
Teknikari honek bere jarduera profesionala osasungintza arloan gauzatuko du, gizakien lagin biologikoen analisiak egiten.
Lan munduko okupazio nagusiak:
• Laborategiko teknikaria diagnostiko klinikoan.
• Laborategiko analista (kimikoa, mikrobiologikoa, instrumentala)
• Laborategi teknikaria toxikologian.
• Industrien kalitate-kontroleko teknikaria.
• Ikerketa, prestakuntza eta garapenerako zentroen analista.
• Uren analista mikrobiologikoa.
• Odol bakuetan.
• Ordezkari komertziala produktu ospitale eta farmazeutikoetan.

Zikloa egingo duen pertsonari buruz
LABORATEGI TEKNIKEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA
Lanpostu hauek ospitale handietan, arreta berezia eskaintzen duten zentroetan, ikerketa zentroetan, ospitale pribatuetako laborategietan eta abarretan egon daitezke.
Lantokiak
Gaitasun egokiak
Abstrakziorako gaitasuna, xehetasunei arreta jartzeko eta kontzentraziorako gaitasuna, trebetasuna eta trebezia ikuste-manuala, arrazonamendu logikorako gaitasuna eta analisia. Pertsona metodologikoa eta pazientziaduna izatea.
Interesak
Orokorrean osasungintza arlorako interesa izatea eta zehazki, analisien edo laginen bilketaren proba klinikoen burutzerako interesa izatea.
Pertsonalitatea
Pertsona sistematikoa, arretatsua eta arduratsua, txukuna eta behatzailea. Jendearekin erlazionatzeko gaitasuna. Emozioen kontrola eta haien egonkortasuna, jarrera errealista eta saiatua izatea.
Zikloaren ikasgaiak
Lehenengo kurtsoko jarduerak:
Kurtsoa bi urtetakoa da, eta ikasgai hauek jarduten dira
(*) Ikasgaian ematen diren gaien informazioa eskuragarri
• Lan eremuko antolaketa eta kudeaketa, laborategiko diagnostiko kliniko kontsulta batean.
• Gizakiaren lagin biologikoen bilketa, prestaketa eta kontserbazioa.
• Analisi hematologiko eta zitologikoen oinarriak eta teknikak.
• Formazio eta orientazio laborala.

Bigarren kurtsoko jarduerak:
• Analisi biokimikoen oinarriak eta teknikak.
• Analisi mikrobiologikoen oinarriak eta teknikak.
• Lantokietan formazioa: 380 ordu.

Non egin gradua?
Ikastetxe pribatuak
KIMIKA ETA ELEKTRONIKAko BHIP
Helbidea:
DOCTOR AREILZA 32, 48010 BILBO
E-mail:
gomez.elena@indautxujesuitak.org
Web orria:
http://www.jesuitasindautxu.com
Ereduak:
A
Plazak:
aurreko kurtsoetan plazak egon dira bai ekainean bai irailean
Matrikula:
85€
Hileko kuota:
115€, 10 hilabete

Totalean:
1.235€/urteko
Prezioa
ZABALBURU BHIP
EGIBIDE BHIP
Ikastetxe publikoak
ELORRIETA-ERREKA MARI GLHBI

Helbidea:
AGIRRE LEHENDAKARIAREN ETORBIDEA 184, 48015 BILBO
E-maila:
secretaria@elorrieta.com
Web orria:
http://www.elorrieta.hezkuntza.net/web/guest
Ereduak:
A
Plazak:
25 plaza eskaintzen dira, baina errepikatzaileek lehentasuna daukate plaza izateko.
Prezioa:
Dohainik

TXURDINAGA-ARTABE BHI
Helbidea:
ARTALANDIO KALEA 1, 48004 BILBO
E-maila:
idazkaria@fptxurdinaga.com
Web orria:
http://www.txurdinaga-artabe.com/
Ereduak:
A, D
Plazak:
25 plaza, A eta D ereduen artean banaturik
Prezioa:
Dohainik

35 min oinez eta metroa hartuz (Indautxu-Santutxu)

Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
Metroaren kostua
Metroaren kostua eguneko: 1,64€/joan etorria
Metroaren kostua 10 hileko: 328€*
Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
4,7 km, 27 min oinez eta metroa hartuz
(Indautxu-San Inazio)
Metroaren kostua
Metroaren kostua eguneko: 1,64€/joan etorria
Metroaren kostua 10 hileko: 328€*


*Gutxi gora beherako prezioa (jai egunak kontuan hartu gabe)

*Gutxi gora beherako prezioa (jai egunak kontuan hartu gabe)

Helbidea:
ITXAROPEN KALEA 12, 48005 BILBO
E-maila:
-
Web orria:
http://www.zabalburu.hezkuntza.net
Ereduak:
A
Plazak:
25 plaza
Matrikula:
-
Hileko kuota:
70€, 10 hilabete

Totalean:
700€/urteko

Prezioa
Helbidea:
JESUS OBRERO, FRANTZIA KALEA 32, 01002 VITORIA-GASTEIZ
E-maila:
info@egibide.org
Web orria:
http://www.egibide.org/5/es/9/mapa-escolar.html
Ereduak:
A
Plazak:
21 plaza
Prezioa
350€/urteko
Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
1,2 km, 14 min oinez
Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
2,8 km, 34 min oinez
Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
63 km, 41 min kotxez edo 3 ordu autobusez
IEFPS DON BOSCO GLHBI
Helbidea:
CARRETERA SAN MARCOS, 20100 ERRENTERIA, GIPUZKOA
E-maila:
-
Web orria:
http://www.donbosco.hezkuntza.net/web/guest/inicio1
Ereduak:
A, D
Plazak:
euskarazko 20/22 plaza eta gaztelaniazko beste 20/22 plaza
Prezioa:
Dohainik

Oharrak:
Zientzietako batxilergoa egin dutenek lehentasuna dute graduan sartzeko.
Maiatzaren erdialdean ate irekietako jardunaldia egongo da zikloen informazioa hartzeko.

Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
104 km, 1 ordu kotxez edo 2 ordu autobusez
IEFPS SAN JORGE GLHBI
Helbidea:
PAJARES KALEA 34, 48980 SANTURTZI
E-maila:
sanjorge@san-jorge.org
Web orria:
http://www.sanjorge.hezkuntza.net/web/guest
Ereduak:
A, D
Plazak:
25 plaza, baina errepikatzaileek lehentasuna daukate plaza izateko.
Prezioa:
Dohainik

Zenbat denbora beharko dut ikastetxera joateko?
50 min oinez eta metroa (Indautxu-Santurtzi) edo trena (Ametzola-Santurtzi) hartuz
Metroaren kostua
Metroaren kostua eguneko: 1,98€/joan etorria
Metroaren kostua 10 hileko: 396€*

Trenaren kostua
Trenaren kostua eguneko: 2,82€/joan etorria
Trenaren kostua 10 hileko: 342€*

*Gutxi gora beherako prezioa (jai egunak kontuan hartu gabe)
Matrikula eskaera
Aurre-matrikula maiatzeko azkeneko astean edo ekaineko lehenengo hamabostaldian izan ohi da, eta behin betiko matrikula uztailean.



Normalean, zikloaren eskaera ez da oso handia izaten eta, beraz, ez da egoten arazorik zikloan sartzeko. Salbuespen bakarra: Zabalburuko ikastetxea, non ikasleak normalean batez besteko nota 7 bat ingurukoa izaten duten.

Matrikula egiteko epea
Sarbidea (ZUZENA)
Ziklo honetara probarik egin gabe sartzeko, hurrengo tituluetako bat izan beharra dago:
• Batxilergoko titulua
• Goi mailako teknikoa, teknikari espezialista edo baliokide akademikoa
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko 2. maila
• UBI edo Unibertsitate aurrekoa gainditua izatea
• Unibertsitate titulua edo baliabide akademikoa
BALIOZKOTZEAK
Titulazio honek baliozkotzen dituen modulu profesionalak:

• Goi-mailako t. erizaintzako zaintza osagarrietan
• Goi-mailako t. farmazian
• Goi-mailako t. anatomia patologiko eta zitologiakoan
• Goi-mailako t. diagnostikorako irudian
• Goi-mailako t. erradioterapian
• Goi-mailako t. dietetikan
• Goi-mailako t. higiene bukodentalean
• Goi-mailako t. kontrol eta analisian
• Goi-mailako t. laborategian

Titulazio honek unibertsitateko ikasketa hauetan sartzea ahalbidetzen du:

Laborategiko diagnostiko klinikoan goi-mailako teknikariaren tituluarekin Selektibitatea egin barik hurrengo unibertsitateko graduetan sartzeko aukera ematen du:
• Irakasleko Gradua (espezialitate guztietan) (EHU)
• Gizarte Hezkuntzako Gradua (EHU)
• Erizaintzako Gradua (EHU)
• Fisioterapiako Gradua (EHU)
• Pedagogiako Gradua (EHU)
• Podologiako Gradua
• Terapia Okupazionaleko Gradua
• Gizarte Langintzako Gradua (EHU)
• Biologiako Gradua (EHU)
• Bioteknologiako Gradua (EHU)
• Farmaziako Gradua (EHU)
• Medikuntzako Gradua (EHU)

Heziketa osagarria:

Egokia izango lirateke farmaziarekin lotutako ikasketak egitea, izan ere, lagin organikoen ikerketa medikamentuekin edo laborategiko produktuekin gauzatzen baitira.

ZIKLOARI BURUZKO IRITZIAK:
Zailtasuna.
Erdi-mailakoa. Heziketa profesionaleko edozein goi mailako zikloa ez da esfortzurik gabe lortzen. Analisi eta kontroleko zikloa erdi-mailako zailtasuna duen arren, gainditzeko modukoa da batxilergoko zientzietako ikasgaiak egin dituen edozein ikaslerentzat. Sarbide probetatik etorri diren pertsonentzat, aitzitik, nahiko zailtasunak izaten ditu.

Laneko karga.
Kurtsoan zehar bakarrik 3 edo 4 lan agintzen dira aspektu zehatz batzuei buruz, ezagutza jakin batzuk sendotzearen helburuarekin.
Eginkizunen gehiengoa laborategietan egiten dira, bikoteka lan egiten.

Praktikak.
Heziketa profesionala praktikazko irakaskuntza da. Laborategian gauzatutako lanak funtsezkoak dira, bai klasean emandako eduki teorikoak ulertzeko bai etorkizuneko analistari forma emango dion trebetasuna lortzeko.

Analisi kimiko eta tresneriako moduluan, praktikak ordutegiaren %70 okupatzen
dute.

Klasean egiten diren ariketak, batez ere, formulazio organiko eta inorganiko eta kimika analitikoko eragiketak, erreakzioen estekiometria, disoluzioen prestakuntza, eta abar dira. Helburua kalkulu logiko eta matematikoa garatzea da, lanbidearen berezko kontuetara aplikatuta.

Analisi eta kalitate kontroleko laborategiko irakasle baten iritzia,
IES Maimonides BHI, Cordoba.
Uste duzu goi mailako zikloa mundu laboralerako ondo prestatu zaituela?
Bai, ziklo honetan hainbat ezagutza teoriko emateaz aparte, laborategi askotan edota kalitatezko kontroletan egoteko prestatzen zaitu, izan ere, orduen gehiengoa laborategiko praktikak baitira.

Zer uste duzu gehien baloratzen dela goi mailako teknikari batean?
Presentzia, txukuntasuna eta lan gogorra, lan guztietan bezala. Printzipioz, beti eskatzen dute esperientzia laborala, baina gogoz ikusten bazaituzte, horrek ere lagundu egiten du.

Analisi eta kalitate kontroleko laborategiko gradua ikasi zuen ikasle baten iritzia,
IES La Romànica BHI, Bartzelona.
Zikloa egin duen pertsona bati elkarrizketa
Zer egiten du diagnostiko klinikoko
teknikari batek?:
Full transcript