Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

ANTISORGAILUAK

No description
by

andrea moreno

on 19 May 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of ANTISORGAILUAK

ANTISORGAILUAK
ANTISORGAILUAK

Kontrazepzio metodoak, metodo antisorgailuak edo, besterik gabe, antisorgailuak sexu harremanetan ernalkuntzaeta haurdunaldia ekiditeko tresnak eta metodoak dira.

Metodo kimikoa
Esponja sintetiko bat da, baginan sartu ondoren espermizida askatzen duena. 5 cmko diametroa du gutxi gorabehera. Baginara modu egokian sartu ondoren, 24 ordutarako antisorgailu moduan funtzionatzen du, espermatozoideak akabatuz. Esponjak hesi moduan ere funtzionatzen du. Koitoa burutu ondoren, 6 orduz eduki behar da baginan, espermatozoideak guztiz ezabatzeko, baina 30 ordu baino lehen erretiratu egin behar da. Beraz, ez da metodo antisorgailu fidagarria, kondoiaren aldean batez ere. Gainera, ez ditu sexu-transmisiozko gaixotasunak ekiditen.
Metodo naturala
Metodo artifizialen aldean gorputzean objektu eta substantzia arrotzak ez sartzea eta prozesu biologikoak ez aldaraztea aipatzen dira metodo hauen abantailen artean. Metodo merkeak dira, gainera.
Zakila baginara sartzen ez den harremanetan, oso txikia da ernalkuntza gertatzeko probabilitatea, eta isurtzea aluaren inguruan egiten denean bakarrik gerta daiteke. Sarpenik gabeko sexu-harreman hauetan cunnilingus, felazioa eta koito anala biltzen dira.
Coitus Interruptus
Coitus interruptus egiten dela esaten da sexu harremanean zehar zakila isurtzea gertatu baino lehenago baginatik ateratzen denean. Fidagarritasun eskaseko metodoa da, eta ez ditu ekiditen sexu transmisiozko gaixotasunak.
Metodo hormonalak
Pilula antisorgailua emakumeek erabiltzen duten aho bidezko antisorgailu bat da. Emakumearen hormona zikloan du eragina, eta haurdunaldia ekiditen du. Eraginkortasun handiko antisorgailua da pilula, eta gaur egun iraganean baino bigarren mailako ondorio gutxiago ditu. Ez du ordea sexu bidezko gaixotasunengandik babesten. Bi sustantziek osaturiko medikamendua da: estrogenoak eta progesterona, eta emakumezkoen hormoneno antzerako sintetikoak dira.
Diu
DIUa emakumearentzako antisorgailu iraunkor bat da. Emakumearen uteroan ginekologoak jarri beharreko gailu bat da, jarri ondoren sustantzia kimikoak askatzen dituena urteetan zehar, ernalkuntza ekidinez. Ez ditu sexu transmisiozko gaixotasunak ekiditen.
Preserbatibo Femeninoa
Diafragma
Latexez estalia dagoen uztai bat da, baginaren buruan sartzen dena, eta espermatozoideak umetokira sartzea eragozten du. Espermizida batekin batera erabili ohi da. Koitoa baino lehen sartu behar da baginara, espermizidarekin bustita. Ginekologo baten ardurapean eskuratu eta erabili behar da, besteak beste emakumearen baginara tamainaz egokitzen den diafragma behar baita. Koitoa ondoren, 6 orduz eduki behar da baginan, espermatozoide guztiak hil arte, eta ondoren atera eta garbitu egin behar da, berriro erabili ahal izateko.
KONDOIA
Kondoia edo preserbatibo maskulinoa zakilean jartzen den latex edo plastikozko zorro bat da, puntan isurirako lekua uzten duena. Zakila kondoi barruan sartuz, espermatozoideak emakumearen baginan sartzea eragozten da, eta, horrela, obulua ezin da ernaldu. Haurdunaldia ekiditeaz gainera, sexu harremanen bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak ere oztopatzen ditu. Antisorgailu gisa, %98ko eraginkortasun tasa du (hau da, erabiltzen den kasu guztietatik %2etan bakarrik egiten du huts), beti ere modu egokian erabiltzen bada.


Poliuretanozko zorro bat da, kondoia baino zabalagoa, eta baginan sartzen da. Bi uztai txiki ditu muturretan, alde batetik itxia eta bestetik irekia. Alde itxitik sartzen da baginara sexu harremanaizan aurretik. Baginan sexu-harremana izan baino 8 ordu lehenago ere sar daiteke.

Baginako esponja
Pilula
Abstinentzia
Sexu-harremanak ez burutzea erabakitzen denean gertatzen da sexu-abstinentzia. Abstinentzia egoeretan ezinezkoa da haurdun geratzea. Dena den, metodo antisorgailu gisa, zaila da kontrolatzen, sexurako gogoa edozein unetan sortu eta abstinentzia-erabakiari kasurik ez egitea gerta daitekeelako. Horregatik, abstinentzia erabakitzen denean ere, komeni da kondoia edo beste antisorgailu bat prest izatea.
Sarpenik gabeko harremanak
metodo antisurgailuen eraginkortasuna
Metodo antisorgailuen eraginkortasuna, ehuneko gisa adierazia, Pearlen indizea erabiliz kalkulatzen da eta antisorgailu bakoitza urtebete oso batean zehar erabiliz gero, haurdun suertatzeko aukerak adierazten ditu. Adibidez, kondoiaren eraginkortasun tasa %98 dela zenbatetsi da, modu egokian erabilita; beraz, urtebetean koito baginaleko sexu-harremanak izanez gero, haurdun suertatzeko aukerak %100-%98=%2 dira. Bestela esanda, kondoia urtebete oso batean zehar erabiltzen duten 100 emakumeetatik batez beste 2 haurdun geratuko lirateke.
Full transcript