Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK.

iturri naturaletatik datozte eta ez dira agortzen, energia asko dituztelako: -Eolikoa. -Geotermikoa. -hidroelektrikoa. -itas energia -biomasa. -biokombustiblea. -eguzki energia.
by

anita Bullón

on 4 March 2013

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of ENERGIA BERRIZTAGARRIAK.

iturri naturaletatik datozte eta ez dira agortzen, energia asko dituztelako:

-Eolikoa.
-Geotermikoa.
-hidroelektrikoa.
-itas energia
-biomasa.
-biokombustiblea.
-eguzki energia. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 1-ENERGIA EOLIKOA. ZER DA? Energia eolikoa: haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz. 2. ENERGIA GEOTERMIKOA, ZER DA? lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da,bero hori gainazalera ateratzen da eta ura berotzeko, energia elektrikoa sortzeko eta abarrerako erabil daiteke. Energia iturri hori batez ere erabil daiteke sumendi eremuetan. Abantailak: ENERGIA HIDRAULIKOA ZER DA? Energia hidraulikoa uraren mugimenduaren energia eskuratzean datza. Argindarraren erabilera zabaldu aurretik, energia hidraulikoa sarri erabiltzen zen ureztatzeko eta errotak, burdinolak eta oihal fabrikak ibilarazteko. ITSAS ENERGIA ZER DA? BIOMASA ZER DA? Bioerregaia zer da? NOLA ERABILTZEN DA? Haize-sorgailuek edo haize-errotek: Haizearen energia erabiliz, sorgailu elektriko baten ardatza birarazten dute palak birarazita. Haize-sorgailuak norberaren erabilerarako izan daitezke, edo sare elektriko orokorrera konektatuta egon daitezke. Eta gainera urte hauetan asko aurreratuta dago energia berriztagarrien % 33 energia eolikotik dator. ABANTAILAK: -ez du erregai fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz, gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. -Energia eolikoa guztiz berriztagarria da, eta, ondorioz, agortezina. -Energia-iturri merkea da eta beste energia-iturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak kontutan hartzen baditugu. DESABANTAILAK. -sorgailu eolikoek handiak izan behar dute, hortaz, eragin handia dute paisaian. -Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira. -Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago. NOLA ERABILTZEN DA? Energia geotermikoa bi modutara erabil daiteke, beroaren jatorriaren funtzioan. Alde batetik, Lurraren barneko magmak sortutako beroa, lurzoru bolkanikoetan, ur termaletan edo geiserretan azaleratzen dena, zuzenean erabil daiteke (tenperatura altuko energia geotermikoa). Bestalde, lurzoruaren masa handiak metaturiko beroa ere aprobetxa daiteke, nahiz eta tenperatura baxuagoan egon ), etxeko ur beroa eta girotzea (berotzea eta hoztea) sortzeko edozein tokitan. Kasu horretan ez da beroa zuzenean erabiltzen, baizik eta zoruak eskaintzen duen bero-trukerako ahalmena (beroa xurgatzea eta ematea tenperatura konstantean mantenduz); elkartruke geotermikoa deritzona da. •Kanpoko energiaren menpekotasuna saihesteko iturria da. •Petrolioak eta ikatzak baino hondakin gutxiago sortzen du. •Aurrezteko modu onenetakoa da bai ekonomiko bai energetikoki. Ez du sortzen kanpo zaratarik •Baliabide geotermikoak ikatz, petrolio,eta gas natural baliabideak baino handiagoak dira. •Ez dauka prezioaren aldaketarik. •.
•Lur gutxiago behar da geotermiko eraikuntza egiteko. Desabantailak: •Azido sulfidrikoaren isurketak kopuru handiak ez dira sumatzen eta hilgarriak dira. Alboko uren kutsadura arsenio, amoniako bezalako elementuekin. •Kutsadura termikoa. •Pasaiaren hondatzea. •Ezin da garraiatu. NOLA ERABILTZEN DA? Errota batzuek aurretik zegoen ur-jauzi bat erabiltzen dute. Beste askok, aldiz, errota baino ehunka metro gorago, ibaiaren emariaren zati bat bideratu, eta ahalik eta garaiera gutxiena galduta errotaren parera eramaten dute. Eta, han, ur hori jatorrizko ibaia baino altuago dagoenez, energia potentziala izango du metatuta.

Zenbat eta garaiera-diferentzia handiagoa lortu uraren ibilbidean, handiagoa da jauzi horretan garatutako energia potentziala, eta, ondorioz, behealdean handiagoa da energia zinetikoa. Urak, goitik behera erortzean, beheko aldean dauden palari nahiz turbinari eragiten die eta birarazi egiten ditu.

Birarazten duen turbina hori errotaren ardatza izan daiteke, edo burdinola bateko mailuaren ardatza. Eta, turbina hori sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dagoenean, sorgailua elektrizitatea sortzeko erabiltzen da (zentral hidroelektrikoa). Abantailak Energia hidroelektrikoa garbia da, berriztagarria da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen. Behar denean sor daiteke elektrizitatea, eta oso aproposa eta bizkorra da energia-eskaera puntualei erantzuteko Elektrizitatea sortzeaz gain, ibaiaren ibilbidea erregulatzen dute, eta edateko uraren horniketa kontrolatzeko erabil daitezke. Urtaro euritsuetan ur-soberakinak pilatu, eta lehorteetarako ura izaten da. Uholdeak kontrola ditzakete, eta nekazaritzarako lurrak ureztatzeko erabil daitezke. Izan ere, gaur egun jaten dugun janarien herena ureztatutako lurretatik dator. DESABANTAILAK desabantailarik handienetako bat ondokoa dugu: ezin dela metatu. Hau da, energia elektrikoa, sortu ahala, kontsumitu egin behar da. Eta erabiltzen ez dena galdu egiten da. Energia hidraulikoa lortzeko bidean, askotan, naturak berak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen ditugu. Adibidez, gure herriko ibaian, ibaiaren emariaren zati bat alboko kanal batera desbidera dezakegu, eta ibai nagusiak altuera galdu duen aurreragoko puntu batera arte eraman. Han, kanaleko ura ibaiaren emari nagusira itzuliko da, eta elektrizitatea sortzeko erabiliko dugu. Kasu horretan ez dugu presarik eraiki beharrik izango, eta oso eragin txikia sortuko da ingurunean. zentral hidroelektriko txikiak ibaiaren emariaren menpe daude. Halakoetan, euri-sasoietan eta ibaiek ura dakartenean baino ez dugu lortuko elektrizitatea sortzea. Itsas-energia itsasoko olatu eta itsasaldietatik lor daitekeen energia berriztagarria da. Kontutan hartu behar da urak Lurraren %70 inguru estaltzen duela.Uraren mugimendu konstantea,energia zinetikoa sortzen dU. HIRU MOTA DAUDE. NOLA ERABILTZEN DIRA? -Marea-energia Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da urtegi bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako uhateak irekitzen dira, ura urtegian sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas-maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz. -Olatu-energia. -Energia maremotermikoa. Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsas-ertzera bidaltzen da. Energia maremotermikoa ur-azalaren eta ur-sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da.Metodo hori erabiltzen da makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko,elektrizitate moduan. erregai modura edo ekoizpen industrialerako erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa. abantailak Ez dute baere kutxatzen. Edozein klimetara eta edozein lurralde edo klimara egoki daitezke Ohiko korrontea iristen ez den tokietan jar litezke.
Desabantailak
Kostu ekonomiko handia du.
Itxasoko ikuspegi eta ingurumen- impaktua.
Marea energiaren kasuen inguruko ekosisteman eragiten du.
Bioerregaiak material organiko berriztagarri eta ez fosiletatik eratutako erregai solido, likido edo gasak dira, gehienbat, landare jatorrikoak. Bioerregai erabilienak bi dira:

Bioetanola (edo bioalkohola), azukredun produktuen (azukre kanabera eta erremolatxa) hartziduratik lorturiko alkohola da. Bere sorkuntzarako ezezagunagoak diren zenbait lehengai erabili daitezke ere, euren artean pataka eta sorgo goxoa. Bioetanola ibilgailuetarako gasolinaren ordezko moduan erabiltzen da aipatu dugun moduan, bai bera bakarrik edota bien arteko nahasketa bat eginez. Biodiesela, baita ere biogasolioa edo diester bezala deitua, soja, koltza eta ekiloreetako olio begetaletatik lortzen diren multzoa osatzen dute. Biodieselak, olio begetalak metanolarekin erreakzionatzerakoan sorturiko metilesterrak dira, transertefikazio erreakzioaren bidez, glizerina sortzen duelarik produktu sekundario moduan. Olio begetal hauen metilesterrak gasolioaren antzeko propietate fisiko-kimikoak ditu, eta honekin edozein proportziotan nahastu daitekeelarik eta era honetan diesel erregaia behar duten ibilgailuen motoretan inongo aldaketa egin barik erabili daiteke. Abantailak
Ibilgailuen isurketa nabarienak era garrantzitsu batean murriztea. Euren artean karbono monoxidoarena eta hidrokarburo lurrunkorrenak gasolinazko motorren kasuan eta partikulak dieselekoen kasuetan. Bioerregaien produkzioa lurrazalaren erabileraren alternatiba bat da, merkatu arrazoiengatik erabilerarik gabe eta nekazariengandik utzita gelditzen ari diren landa lurraldetan gerta daitezkeen erosio eta basamortutze fenomeno hauek ekiditeko. Kohesio ekonomiko eta soziala bultzatzen du.
Motor, erregailu eta turbinetarako gasolio industrialak ordezka ditzake.
EGUZKI ENERGIA ZER DA? Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.

NOLA ERABILTZEN DA? Esan bezala, eguzki-teknologiak pasibo edo aktibo bezala sailkatzen dira, energia nola jaso, bihurtu eta banatzen duten arabera. Teknika aktiboek beste tresna batzuen beharra dute eguzki-argia erabilgarria den zerbaitetan bihurtzeko. Teknika pasiboek aldiz, materialen ezaugarriak, orientazioak, aire zirkulazioa errazten duten guneen diseinua kontuan hartzen dituzte, beste iturri baten beharrik gabe. Ondoren teknika ezberdinen laburpenak azalduko ditugu.

gustatu izana espero dut.
Full transcript