Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Plastikoak. (definizioa eta eraketa, propietateak eta portae

No description
by

Alots Lizarraga

on 15 January 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Plastikoak. (definizioa eta eraketa, propietateak eta portae

Plastikoak material organiko polimerikoak dira. Karbono, oxigeno eta hidrogenozko (eta neurri txikiagoan fluor, kloro, nitrogeno edo siliziozko) molekula erraldoiez osaturik daude eta pisu molekular altua dute.

Plastiko izenez deitzen zaie baita ere lurrunketa puntu egonkorra duten eta tenperatura aldaketa jakin batzuetan, elastikotasuna eta flexibilitatea aurkezten duten substantzia aldakorrei.

PLASTIKOAK
HISTORIA
DEFINIZIOA
Lehen plastikoa 1960an egindako txapelketa batean sortu zen, bilar bolen fabrikatzaile batek 10.000$ eskeini zituen marfil naturalaren ordezko material bat sortzen zituenari. John Wesley Hyatt-ek zeluloide mota bat sortu zuen zelulosa disolbatuz alkanfor eta etanolezko disoluzio batean; berak ez zuen saria irabazi baina komertzio mundurako oso garrantzitsua izango zen materiala sortu zuen.
HISTORIA
1909an Leo Hendrik Baekeland-ek interes hadiko polimero bat sintetizatu zuen fenol eta formaldehido molekuletatik abiatuta. Bakeita izenez bataiatu zen eta erabat sintetikoa zen lehen historiakom plastikoa sortu zuen. XX. mendean zehar plastikoaren erabilera ugaritu egin zen eta beste material garrantzitsu batzuk ordezkatzera iritsi zen.
HISTORIA
1919-an gertaera garrantzitsu bat gertatu zen plastikoen munduan: Hermann Staudinger kimikari alemaniarrak frogatu zuen plastikoak molekula erraldoiez edo makromolekulez eratuak zeudela. Frogapen hau onartzeko hainbat esperimentu egin ziren eta plastikoei buruzko jakintza handitu zen.
PROPIETATEAK ETA EZAUGARRIAK
Plastikoak polimero izenez deituriko substantzia kimikoak dira, beroaren edo presioaren bidez alda daitekeen barne-egitura makromolekularra dute eta karbonoa da beraien elementu nagusia.
Polimero hauek polimerizazioa deituriko prozesu kimiko baten bitartez batutako monomeroen multzo handiak dira.
Plastikoek beste material askok lortu ezin ditzateken propietateak eskaini diezazkigukete, adibidez: kolorea, pisu gutxi, ukimen leuna eta biodegradazioarekiko erresistentzia.
PROPIETATEAK ETA EZAUGARRIAK
Izatez, plastikoa materialaren egoerari deritzo, ez materialari zuzenki: normalean plastiko izenez deituriko polimero sintetikoak errealitatean plastiko egoera lortu dezaketen material sintetikoak dira, hau gertatzen da materiala likatsu edo jariakor bihurtzen denean, eta esfortzu mekanikoei erresistentziarik ezartzen ez diotenean.
PROPIETATEAK ETA EZAUGARRIAK
Plastiko gehienen propietate eta ezaugarriak hauek dira:
Lan egiteko eta moldeatzeko errezak.
Produkzio kostu baxua dute.
Dentsitate baxua daukate.
Iragazkaitzak izan ohi dira.
Elektrizitatearekiko ez-eroale onak.
Soinuarekiko aislante nahiko onak.
Beroarekiko aislante onak, nahiz eta askok tenperatura altuak ez jasan.
Oxidazioarekiko erresistenteak, bai eta beste faktore kimiko batzuei.
Batzuk ez dira biodegradagarriak, ez eta errazak birziklatzeko, eta erre egiten dira, oso kutsakorrak izan arren.
Prozesu produktiboa
Produkzioaren lehenengo zatia polimeroen sorkuntzan datza industria kimikoan. Gaur egun plastikoak berrerabiltzea oso garrantzitsua da baita ere. Industrian sortutako plastikoen zati bat ale edo hazi moduan erabiltzen da zuzenean. Plastikoak prozesatzeko hainbat metodo erabiltzen dira:
Harien edo perfilen estrusioa, zeinek produktu luze eta jarraia sortzea ahalbidetzen du.
Moldeaketa ( injekzio, konpresio, errotazio, inflazio ... bidez ).
Termokonformaketa, material termoplastiko bat erabiltzen du aurretik sortua estrusio prozesuaren bidez. Prozesaketa modu honek bariante ezberdinak ditu: termomoldaketa hutsean, presiopean eta termomoldaketa mekanikoa.
PLASTIKOEN SAILKAPENA
MONOMERO BASEAREN ARABERA
BEROAREKIKO ERANTZUNAREN ARABERA
SINTESI ERREAKZIOAREN ARABERA
EGITURA MOLEKULARRAREN ARABERA
KAUTXOAK
Kautxoak beraien elastikotasun eta errebote kapazitatearengatik dira bereziak, beraien hasierako forma errekuperatzen dutelarik aplikatzen zaien indarra kentzean.
Neoprenoa
Polibutadienoa
Kautxoak molekula handiak dituzten materialak dira.
NATURALAK
Jatorri naturaleko pruduktuen (zelulosa, kaseina eta kautxoa) monomero deribatuak dituzten polimeroak dira
SINTETIKOAK
Gizakiak eginiko produktuetab dute oinarria, gehien bat petrolioaren deribatuak (polietileno boltsak).
TERMOPLASTIKOAK
Termoplastikoak ingurune tenperaturan deformagarriak diren plastikoak dira, likido bihurtzen dira berotzean eta gortu egiten dira nahikoa hoztutakoan. Gehienak pisu molekular handikoak dira bere propietate fisikoak aldatu egiten dira behin eta berriz funditzen eta moldeatzen badira.
Nagusiak:
Erretxin zelulosikoak
Polietilenoak eta honen deribatuak
Proteinen deribatuak
Kautxoaren deribatuak
TERMOEGONKORRAK
Plastiko termoegonkorrak berotze prozesua eta formazio-solidifikazioa pasatutakoan material zurrun bihurtzen diren materialak dira eta ez dira berriro urtzen.
Hauek adehido batetik lortzen dira.
Fenol polimeroak
Epoxi erretxinak
Erretxin melaminikoak
Bakelita
Aminoplastikoak
Poliestereak
GAINERAKOTZE POLIMEROAK
Monomeroen batura bateko irekidura edo hausturaz baliatzen dira beti kate bat sortzeko. Molekiulak luzegoak eta pisuagoak diren heinean argizari parafinikoa geroz eta gorragoa bihurtzen da.
KONDENTSAZIO POLIMEROAK
Monomeroek, gutxienez, bi erreaktibo multzo dauzkatenak dira, kateari luzapena emateko.
ETAPAKA SORTUTAKO POLIMEROAK
Polimero-katea hazten joaten da pixkanaka monomero libreak dauden bitartean, aldiro monomero bat gehituz.
Poliuretanoak
AMORFOAK
Amorfoak molekulek ordenik ez duten plastikoak dira, kateen artean ordenik ez egotean argia pasa litekeen tarteak sor daitezke, arrazoi hau dela eta polimero amorfoak transparenteak dira.
SEMIKRISTALINOAK
Polimero semikristalinoek orden mota bat duten eta ordenik gabeko multzoen nahasketak dira. Kasu honetan, orden antzeko bat egotean kateen arteko hutsarte gutxiago daude, beraz, argia ez da igarotzen baldin eta finak ez badira.
KRISTALIZAGARRIAK
Hozte-abiaduraren arabera, kristalizatze portzentaia handitu edo txikitu daiteken polimeroak dira.
COMODITIAK
Fabrikazio, demanda eta erabilgarritasun mundiala dutenak dira, prezio internazionala dute eta beraien fabrikaziorako eta prozesaketarako ez da teknologia handirik behar.
INGENIERITZAKOAK
Oso era berezian erabiltzen diren materialak dira, funtzio determinatu bat betetzeko eginak dira eta teknologia aurreratua behar da fabrikaziorako eta prozesaketarako, prezio altua daukate.
PLASTIKOEN KODIFIKAZIOA
Plastiko mota asko existitzen dira eta kasifikatzeko, kodifikazio sistema bat erabiltzen da. Produktuek birziklaketa sinbolo internazioala eramaten dute eta sinbolo honen bidez xede nagusia polimero mota bakoitzentifikatzea da bere birziklapen egokirako.

ERABILERA OHIKOENAK
Sektore industrialeko aplikazioa: motorren piezak, aparailu elektriko eta elektronikoak, karrozeriak, aislante elektrikoak, eta abar.
Eraikuntzan: inpermeabilizanteak, poliestirenozko apar aislanteak, eta abar.
Kontsumo industriak eta beste batzuk: estalkiak, jostailuak, maletak, kirol artikuluak, fibra textilak, altzariak, basura zorroak, eta abar.
BIRZIKLAPENA
Plastikozko hondakinak ezin dira naturara lehen zeuden egoeran itzuli, hau dela eta, birziklapen prozesu bat martxan da, plastikoak bildu, garbitu, material motaren arabera sailkatu eta berotzen dituena berriro ere erabili ahal izateko.
Era honetara, gizakiak kutsadura sahiesteko modu bat aurkitu du.
Birziklapen prozesu on batek diru-sarrerak sor ditzake eta teknologia aurrera doan heinean geroz eta gehiago.
Plastiko batzuk ez-berrerabilgarriak dira, kristal poliestirenoa eta bakelita bezala.
PLASTIKO BIODEGRADAGARRIAK
XX. mendearen amaieran petrolioaren prezioa murriztu zen eta era berean, plastiko biodegradarriekiko interesa gutxitu. Azken urteetan ordea, interesatuak geroz eta gehiago dira eta petrolioaren prezioa igotzearekin batera, kontzientzia handiagoa hartu da petroleo erreserbak amaitzen ari direlaren inguruan.
Gaur egungo plastikoen ordez plastiko biodegradagarriak erabiltzea kutsadura sahiesteko modu bat da, zeren eta hauen hondakinak hondakin organikoak balira bezala ezabatu daitezke.
Polimero biodegradagarrien sailkapena:
Biomasatik zuzenean ateratako polimeroak: almidoia, zelulosa, kaseina, keratinaeta kolagenoa.
Sintesi kimikoaren bitartez monomero biologikoak erabiliz sortutako polimeroak.
Mikroorganismoek sortutako polimeroak.
BIRZIKLAPENAREKIN LOTUTAKO ARAZOAK
Gaur egun, gizakia inguruan plastikozko objektuez beteta bizi da, aurreko mendeetan eguneroko bizitzan beharrezkoak ez zirenak. Plastikoak erabilpen askotarako fabrikatu dira, non gaur egungo zibilizazioari plastikoaren zibilizazio ditzeraino.
Gehienean, gizakiek plastikoaren kontzeptuari buruz ezer gutxi dakite, nola lortzen den, zer motatakoak dauden, beraien erabilerak eta bakoitzaren transformazio prozesuak.
Esan beharrean dago plastikoa oso substantzia garrantzitsua dela industriaren garapenerako, material sintetiko edo naturala baita, substantzia organikoen osagai beharrezkoak ditu, masa molekular handikoak eta polimero deituak.

INGURUMEN ARAZOAK

Gaur egun, plastiko hauek oso erabiliak dira janariak eta abar estaltzeko, kontrolik gabe erabiltzean, itsasoan zabor asko pilatzen dutelarik, "plastiko zopa" deiturikoa bezala.
Modu honetara, ingurumen kutsaduraren arazoa sortzen da, askotan plastikoen eraginez. Plastikoen propietate molekularrek ingurumen degradazioarekiko erresistentzi handia erakusten dute eta zailak dira desegiten.
EGUR PLASTIKOA
Plastiko hondakinen metaketaren beste soluzioetako bat egur plastikoa izan da.
Alots eta Oier
Full transcript