Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

ZER DA KULTURA-ONDAREA

No description
by

Jon Caballero

on 29 November 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of ZER DA KULTURA-ONDAREA

KULTURA-ONDAREAREN HEZKUNTZA: DABILEN HARRIA
Ondarearen adierazpen jakin bat hautatu eta hura ezagutaraztea
Erantzun galdera hauei koadernoan:
a. Ba al dakizu zer esan nahi duen
kultura
hitzak?
b. Eta
ondare
hitzak?

ZER DA KULTURA-ONDAREA?
Entzun duzu inoiz
kultura
hitza?, eta
ondare
hitza? Zer izango da, bada,
kultura-ondarea
? Bien batura soila?
Azter dezagun!
Hau kultura-ondarea da?
Elkartu hirunaka
Norberak egindako definizioak partekatu:
a. Ba al dute antzekotasunik?
b. Osatu hirurok onartutako definizio komun bat.

Talde handian
a. Talde txikietan sortutako definizioak partekatuko ditugu.
b. Ba al dago antzekotasunik?
c. Denok onar dezakegun definizio bat osatzen saiatuko gara.

Talde handian
Kultura
eta
ondare
hitzak bakarka aztertu ditugu. Elkartuko bagenitu, zer esanahi izango luke horrek? Hau da, zer izango da
kultura-ondarea
?
a. Egin ideien zaparrada bat denon artean eta idatzi arbelean definizioa, adibidea edo dena delakoa.
b. Irakurri kultura-ondarearen definizio bat: http://www.ekintzakulturala.com/eus-ondarea.html


Arrikrutz, Oñati

Jaturabeko indarretxea, Oñati.

Bergarako labe garaiak (unión Cerrajera), Bergara.

Aizkorri-Aratz, Gipuzkoa eta Araba artean

Uzarragako San Juan ermita, Antzuola

Olate indarretxea, Oñati.

Umearen eguna, Oñati.

San Pedro jaiak, Eskoriatza.

Mairuaren Alardea, Antzuola

Debagoienako jardunaldi gastronomikoak

Arantzazu parketxea, Oñati

Erromesaldiak, Arantzazu

Otalora Dorretxea, Aretxabaleta

Leintz Gatzaga

Ibilbide tematikoa Intxortaren inguruan, Elgeta

Arantzazu, Oñati

Kopiatu koadernoan
Ondarea kultura baten adierazpen multzoa da; bestela esanda, talde baten ondasun komuna, arbasoek utzitako herentzia. Ondarea materiala edo immateriala izan daiteke.
Guk badugu ondarerik?
Ondareaz ari garela, soilik besteek sortutako ondarea da ondare? Guk badugu ondarerik?
Entzun istorio hau...
Liburuari buruz hausnartzen
a. Lehenengo bakarka eta gero talde handian. Zergatik da garrantzitsua liburua istorioa kontatzen duenarentzat?
b. Bakarka: nola imajinatzen duzu liburua? Marraztu!
c. Erakutsi elkarri marrazkiak
d. Alderatu orain istorioko irudiarekin!
Zuk baduzu horrelako
objektu, istorio edo ezaugarri kuttunik?
Ekarri hurrengo saiorako!
Balioan jartzen gure ondarea
Ekarri duzu zuretzat kuttuna den objektu, istorio edo dena delakoa?
Gaur, zure ondarea besteei aurkezteko fitxa prestatuko dugu:
a. Denon artean gure ondarea aurkezteko fitxa bat adostuko dugu:
- Izenburua, objektuaren izena, izaera, nola iritsi den guregana, haren historia....
b. Bakarka, fitxa betetzen hasiko gara
Gure ondareak aurkezten
a. Osatu dugun fitxa besteen aurrean aurkeztuko dugu.
b. Gure ikaskideek aurkezpena egiten duten bitartean hauek hobetzeko oharrak hartuko ditugu. Honako aspektuak hartuko ditugu kontuan:
- Modu ulergarrian azaldu al du? Entzuleak kontuan hartu al ditu? Hizkuntza ulergarria erabili al du?
Aurreko saioa gogora ekarriz...
- Hausnartu talde handian eta aurreko eguneko fitxak eta aurkezpenak gogora ekarrita:
a. Zerk egiten du ondare objektu bat?
b. Ondarea objektuak dira bakarrik? Bururatzen zaizu beste ondare motaren bat?

c. Bat al dator zuek egindako definizioekin edo jarritako adibideekin?
Entzun eta gero...
Ondare al dira?
Ikusi aurkezpen hau eta erantzun!
Ondarea sailkatzen
Ikusi berri ditugun irudi guztiak ziren ondare. Baina ohartuko zinen oso desberdinak direla haien artean.
Nola sailkatu ditzakegu bakoitzaren izaera kontuan hartuz?
Adi egon irudi hauei!
Ondare al dira?
Inauteriak Bulgarian
Irungo Euskal Jira
Pio Baroja, Zabaltza plaza, Irun
Irungo tren-geltokia
Plaiaundiko parke ekologikoa
Irugurutzetako labeak
Irungo udaletxea
Jar gaitezen benetako egoera bateko protagonisten larruan
Oinarrizko bereizketa bat egiten da:
Natura-ondarea
Kultura-ondarea
Sailkapena:
Bideoak ikusi ondoren, simulazio-joko bat egingo dugu. Jokoan Itoitzeko kasua erabili daiteke aztergai edota ikasleen hurbileko beste bat. Hori bai, kasu erreala edo behintzat errealista izango da. Itoitzekoa erabiltzen bada, hauek izan daitezke pertsonaiak
Ondarea eta identitatea
Ikusi berri dugun aurkezpena kontuan hartuta:
-Talde txikian: bilatu ondare-mota bakoitzaren adibide bat (zuen herri edo bailarakoa bada, hobe)taula aurrean duzuela.
-Talde handian: zerrendatu jasotako adibideak.
Ondarea eta identitatea
Irakurri baieztapen hau:
"Ondareak herri baten izaera ezagutzeko balio du. Eta, alderantziz, herri baten izaera bere ondarearen araberakoa da".
- Ulertu duzu? Saiatu zure hitzekin adierazten.

Ondarea eta identitatea
Erantzun bakarka:
- Zure herriak ba al du beste herriengandik bereizten duen zerbait? Zer? Ba al du zerikusirik ondarearekin?
Talde handian:
- Ados al gaude aurreko jarduerako baieztapenarekin? Zergatik?
Nork babesten du ondarea?
Talde handian hausnartu:
-Nork uste duzue babesten duela ondarea?
-Nork babestu beharko luke?
-Ondare guztiak babestu behar al ditugu?
-Ba al dugu ardurarik ondarearen babesean?
-Entzun irakaslearen azalpenak.
Gizateriaren ondarea
Entzun duzue inoiz
gizateriaren ondarea
kontzeptua?
- Ikusi bideo hau:
Gizateriaren ondarea gure inguruan
Gizateriaren ondareak zer diren entzun berri duzu:
- Ba al dago gure inguruan gizateriaren ondarerik?
- Zein ezagutzen dituzu?
Egiazta dezagun...
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gizateriaren_ondare
Aurrerapauso bat:
ondarea ezagutzetik ondarea ulertzera

Bilakatu talde-lanean ondarearen transmisio-eragile.
Sentsibilizazio-proiektuaren azalpena
Zer da sentsibilizazio-proiektu bat?
Nola egingo dugu?
Zer da helburua?
Zein da amaierako emaitza?
Galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko gara.
Entzun irakaslearen azalpena.
Zer da sentsibilizazio-eredu bat?
Nola egingo dugu?
Talde-lan kooperatiboak sortuko ditugu lanerako.
Zergatik kooperatibo?
Ikusi bideo hauek...
Bideoak ikusi eta gero...
Hausnartu talde handian:
a. Ikusi duzu talde-lanik adibideetan? Zertan antzematen da?
b. Ba al dute helburu komunik? Bakoitzak bere ardura hartzen du? Erabakiak denen artean hartzen dira? Komunikazio ona dago haien artean?
Talde-lan kooperatiboak sortzen
Orain badakigu zer den modu kooperatiboan lan egitea. Jar dezagun praktikan!
Horretarako, hartu papertxo bat eta, ongi hausnartu eta gero, erantzun galdera honi:
Talde-lanean aritzeko nola ikusten duzu zure burua: lider gisa, idazkari gisa edo langile arrunt gisa?
Has gaitezen talde-lan kooperatiboan
Lehenengo urratsa, garrantzitsuena:
Taldearekiko konpromisoak hartuko ditugu. Horiek ikaste-kontratu batean jasoko ditugu.
Zer jasoko dugu ikaste kontratuan:
Nola antolatuko zareten
Zer ardura hartuko dituzuen
Zein diren lana ez betetzearen ondorioak
Eta bururatzen zaizkizuen guztiak
Proiektuari helduko diogu
Ikaste-kontratuak sinatu ondoren eta irakasleak ere bere sinadura jarri ondoren, berriro helduko diogu ondareari.
Gure herri edo bailarako kultura-ondarearen bilduma egingo dugu lehenik.
Horretarako, talde txikitan, gogora ekarri aurreko saioetan ikusi genuen ondarea.
Bilduma osatzen
Talde txikitan jarraitu eta pentsatu gelan ikusi ez ditugun ondare-elementuen bilduma-lana egiteko zer baliabide erabil ditzakegun eta horiek non topa ditzakegun:
turismo-gidak, webguneak, web-orriak, etxean edo kalean galdetuta, eta abar.

Bilduma partekatzen
Partekatu talde handian, osatutako ondare-bildumak eta hausnartu falta dugun ondarea antzemateko baliabideez.
Ekin taldeka baliabide horiek adostu ondoren, falta dugun ondarearen bilaketari.
Ondarea bertatik bertara
Talde txikian osatu dugun herri edo bailarako kultura-ondarearen bilduman ezagutzen ditugun ondare asko egongo dira eta, noski, ezagutzen ez ditugun beste batzuk.
Ondarearen adierazpide horiek ulertu eta transmititu ahal izateko bertatik bertara ezagutzea lehengo urratsa izango da, ezta?
Txangoa prestatzen
Ezagutzen ditugun zein ezagutzen ez ditugun ondare horiek ezagutzeko txango bat prestatuko dugu.
Horretarako, horiek ezagutzeko eta grabatzeko egin beharreko ibilbidea zehaztuko duzue (mapa edo kale-izendegien laguntzaz).
Gainera, grabazio-lanetarako beharko duzuen materiala ere zehaztu beharko duzue.
Gure ibilbideak azaltzen
Talde guztien beharrak asebetetzen dituen txango bat prestatzen saiatuko gara. Horretarako, talde bakoitzak gainerako gelakideen aurrean azalduko du zer plan diseinatu duen.
Beraz, ongi prestatu azalpena!
Txangora!
Aurreko saioan adostu zenuten kultura-ondarearen bilduma osatzeko txangoa egiteko eguna iritsi da.
Ez ahaztu grabaziorako behar duzuen materiala!
Bestalde, ideia interesgarria izan liteke koaderno bat eramatea eta ondareak sortzen dizkigun sentsazio, emozio edo galderak bertan jasotzea!
Informazioa ustiatzen
Txangoan hainbat informazio jaso duzue, hainbat argazki atera eta abar.Orain, informazio horri
zukua
atera eta gelakideen aurrean herri edo bailarako kultura-ondarearen bildumaren aurkezpena prestatzeko garaia da.
Zaindu hizkuntza eta komunikazio-estrategiak!
Aurkezpenen txanda!
Kultura-ondarearen adierazpenen bildumak aurkeztuko dituzue.
Talde bakoitzak aurkezpena egin bitartean, gainerako taldeek adi-adi entzungo duzue haiek esandakoa, bi alderdiri bereziki erreparatuz:
Edukia (bilduma bera): bat datorren zuek egindakoarekin, zuenean ez dagoen ondare-elementuren bat dagoen, baten bat duten faltan...
Komunikazioa: aurkezpen argia, egokia izan da, ikuslea kontuan hartu du, modu orekatuan banatu dute aurkezpenaren ardura?
Ondarea suntsitu? Ba ote?
Aurreko saioan ondare-elementuen bildumak aurkeztu genituen. Txangoa egin eta aurkezpenak entzun baino lehen, denak ezagutzen zenituen? Zer ondare-adierazpenak eman dizu bereziki arreta? Zergatik?
Jaso koadernoan, eta partekatu gero talde handian.
Ondarea suntsitu? Ba ote?
Arreta deitu edo ez, ondareak gure identitatea osatzen du, maila indibidualean zein kolektiboan. Hori horrela izanik, bidezkoa al da ondarea suntsitzea?, zergatik?
Errealitateko adibide batzuk ikusiko ditugu jarraian.
Gelan ikusitako adibideei buruz eskolaz kanpo galdetu, guraso, lagun edo dena delakoei. Beste adibideren bat bururatzen zaie?
Adibideak:
Donostiako Norteko tren-geltokian egindako eraisketak autobus-geltokia egiteko: http://irutxulo.hitza.info/2013/10/01/norteko-tren-geltokiko-eraikinak-botatzea-salatu-dute/
Itoitzeko urtegia http://eguzkibideoak.info/eu/node/419
Valentziako Cavanyal auzoa
Buda erraldoiak
Beste adibiderik ezagutzen duzu?
Beste adibideak gelara ekartzen
Talde handian, etxean edo ingurukoekin ondare-elementuen suntsiketari buruz hitz egindakoak gelara ekarri. Adibide gehiago badira, aztertu zein diren, eta momentuan bideoren bat edo artikuluren bat bilatu eta proiektatu.
Adibide bat sakon aztertu
Denon artean, suntsiketaren adibide bat aztertuko dugu sakon:
o Itoitzeko urtegia eraikitzeko suntsitutako ondare-elementuei buruzko bideo-pasarte bat ikusi (bi daude aukeran):
 http://eguzkibideoak.info/eu/node/419
 https://archive.org/details/HerriakBizirik

Pertsonaiak
o Urtegiaren aldekoak:
 Laborariak (ibar lehorretakoak)
 Mediterraneo aldeko enpresariak (ura behar dute golf-zelai eta luxuzko hotelak egiteko)
 Gobernariak (irizpide ekonomikoen arabera errentagarriagoa dela urtegia herri txiki batzuk baino)
o Urtegiaren aurkakoak:
 Herrietako biztanleak (beren etxeak eta ondarea mantentzearen alde)
 Ondarearen babeserako elkarteak (natura- eta giza ondarea babesteko beharra: baserriak, elizak, basoak, baratzeak, eta abar)
 Agoitzeko biztanleak (lurrikarak egon dira, eta urtegia lehertuz gero, urak herria hartuko luke)

Ondare bat hautatzen
1. Hausnartu talde handian:
o Asko izan daitezke ondare jakin bat besteen gainetik maitatzeko arrazoiak: adierazpen-artistikoak (ederra iruditzen zaigulako), duen esanahiarengatik, harekiko bizipen bat dugulako edo dena delakoarengatik.
 Pentsatu bakarka zer ondare-adierazpen duzuen bereziki kutun, zergatik maite duzuen eta azaldu taldekoei.
 Hautatu talde txikian ondare kutun horietako bat.
 Eman talde handian hautatutako ondarearen berri eta azaldu arrazoiak.

Zergatik ondare hori?
Talde handian azalpena. Monumentu, eraikin edo dena delako hori arrazoi jakin batzuengatik hautatu du talde bakoitzak. Orain, ondare-elementu hori ongi ezagutzen saiatuko gara:
o Noizkoa da? Zergatik eraiki zen? Zein eragin izan zuen bere inguruan?


Nola aztertu ondare hori
Galdera horiei erantzun aurretik, erantzunak nola bilatu aztertuko dugu:
o Zein dira eskura ditugun informazio-iturriak? Denon artean (talde handian) informazio iturri horiek identifikatuko ditugu.

Nola ikertu ondare-elementu bati buruz
Entzun irakaslearen azalpena Berdellegiko iturriari buruz.
Horren arabera, informazio-iturriak hauek izan daitezke:
o Bertatik bertarakoa: ondare-adierazpenek izaten dituzten azalpen-fitxak
o IKTak, liburutegiak eta abar
o Udal artxibategiak
o Gure adibidean erabili ez den arren, ahozko testigantzek ere garrantzia handia dute. Ahotsak.com webguneko adibideak erabil daitezke puntu hau azaltzeko. http:// www.ahotsak.com

Ekin ikerketari
Talde txikian:
Identifikatu informazioa bilatzeko iturriak identifikatu eta banatu lana.
Informazio-bilaketari ekin.
Aztertu eskura dituzten baliabideak.
Udal-artxibategian aurki dezaketen informazioa eskuratzeko, artxibo edo dena delako horien erreferentzia-zenbakiak jaso.

Lehen mailako informazio-iturrietara jo.
Gure ondareari buruz dauden jatorrizko dokumentuak aztertu eta bertan jasotakoak biltzeko, udal-artxibategia edo liburutegia bisitatu dituzue. Bertan zer egingo dugu?
o Gure ondarearekin zerikusia duten artxiboak aztertu, argazkiak atera, eta lehenengo inpresioak bildu.

Informazioari zentzua ematen
Gure ondareari buruzko hainbat informazio bildu dituzue dagoeneko.
Orain, jasotako informazioari zentzua emateko unea da.
Beraz, hurrengo saioetan informazioa antolatu, gako nagusiak identifikatu eta modu argian berridatziko duzue.

Eman gure ondarea ezagutzera
Lan asko egin duzue zuen kultura-ondarea aztertzen. Lan horri etekina ateratzeko unea da.
Gelan landutako ondarea zabaltzeko bideoa prestatzen hasiko gara. Horretarako zenbait urrats emango ditugu:
Aukeratu erabiliko dugun informazioa
Hasi gidoia osatzen
Aurreikusi erabiliko ditugun eszenak

Bideoen aurkezpena. Taldekideen aurkezpenak errespetuz entzun eta ekarpenak egin.

Pentsatu egindako lana gizarteratzeko estrategiak eta planifikatu denon artean:
o Publikatu eskolako web-orrian
o Zabaldu Youtube edo gisa horretako webguneetan
o Igorri herri edo eskualdeko erakundeei
o Erabili bururatzen zaizkigun moduak
Talde txikian autoebaluazio- eta koebaluazio-txantiloiak bete.

Zer ikasi duzu?
Ikasitakoaren berreraikuntza egingo dugu jarraian.
o Aurrezagutzak aurrean dituzuela, ikasitakoaren ibilbidea egingo duzue irakaslearen gidaritzapean.
Ongi izan eta laster arte!

Bideoen adibide bat:
Irungo kultura-ondarearen azalpen-bideoa. Berdellegiko iturria.
Full transcript