Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Gizakiaren Dimentsio Filosofikoa 1. partea

No description
by

lurdes villar

on 27 December 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Gizakiaren Dimentsio Filosofikoa 1. partea

GIZAKIAREN DIMENTSIO FILOSOFIKOA
 PLATON

8.
Definitu gizakia Platonentzat. Azaldu parte bakoitzaren ezaugarriak.
gizakia: bi errealitate desberdinen batasuna da, bi erralitate jatorriz eta izaeraz desberdinak: gorputza eta arima
gorputza
: zigorra, kartzela da arimarentzat; arimari bere helburua lor dezan (ongia eta egia lortzea) eragozpenak jartzen dizkio; zama baino ez da eta arima bortxatzen du gauza materialez jabetzera.
Arima
: gure nia eratzen du gorputza baino goragokoa da; benetako gizakia da; bakoitzaren izatea da;berez mugitzen da eta gorputzari bizia ematen dio, ezagutza dauka eta kasualitatez gorputz bati lotzen zaio.

10.Zertan datza gizakiaren harmonia?
Arrazoimenak kemena eta desira zuzentzean sortzen da harmonia giza bizitzan. Platonek justizia deitu zion gizakiaren bertuteak harmonia-egoeran jartzen dituen bertuteari.
9. Zeintzuk dira arimaren funtzioak filosofo honentzat?
Funtsezko funtzioa: ezagutza birgogoratzea da.
Hiru funtzio edo arima bereiztu ahal ditugu
goi-mailako arima: arrazionala, bere zeregina pentsatzea da, egiari begiratu zentzuetatik aparte. Hilezkorra da.
Bigarren mailakoa: suminkorra. Gorputzetik bereizi ezin dena, beraz hilkorra da, desira nobleak ditu: adorea, sumina, kemena, oldarra, itxaropena.
Hirugarren mailakoa: grinatsua edo irritsezkoa. Ez da gorputzetik bereizten beraz hilkorra da, desira fisikoak eta aldakorrak ditu: bizirik irauteko sena, sexu-irritsa, plazera eta mina.
11. Nola azaltzen du Platonek arimaren hilezkortasuna?
Hiru argudio erabiltzen ditu arima arrazionalaren hilezkortasuna probatzeko, nahiz eta ez izan etsigarriak:

anamnesia
: erreminiszentziaren teoriaren arabera, ezagutzea oroitzea da, arimak oraingo bizitza hau baino lehen, mundu honetatik at bizi behar izan baitzuen;

arimaren bakuntasuna
: arima bakarra eta sinplea da, ezin da desegin ezta usteldu ere;

arimaren automugimendua
: arimak bizi izan nahi du, mugimenduaren jatorria, bere izatez mugitzen denez, ez datorkio mugimendua kanpotik.

13. Zertan datza gizartearen zuzentasuna eta justizia?
Zuzentasuna
da Estatuaren ezinbesteko baldintza eta bere helbururik nagusiena. Zuzentasuna hiriaren bertuta da, eta hiriko zuzentasuna talde bakoitzari dagokion zeregina betetzean datza.
Justizia
da dagokigun funtzioa betetzea harmoniazko gizartea lor dadin, eta poztasuna norberaren gaitasunaren araberako lana egitean datza.

12.Lotu arimaren teoria eta talde sozialak Platonen teorian

1.Azaldu zergatik gizakiaren ezaugarri bereizgarrietako bat bere izaera kulturala dela.
Gizakia singularra eta bakarra da: izaera heldugabea, amaigabea, zehaztugabea, benetako institurik eza ditu. Horren gabezia ganditzeko buru-gaitasun batzuk bilatzen ditu kulturaren bidez.

Gizakiaren ikuskera filosofikoa


2.Definitu kultura
Latinezko “colere” hitzatik dator; Erroman soro landuari “cultus” deitzen zitzaion, eta Ilustrazioan, kultura hitza espiritu lantzea adierazteko erabiltzen zen.
DEFINIZIOA: ohitura eta portaera heziak, egokiak eta zuzenak.

3. Bereiztu Edward Taylorrek, M. Harrisek eta Mosterinek emandako kulturaren definizioa.
EDWARD TAYLOR
: “gizakiak gizarteko kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, sineskerak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste gaitasun biltzen dituena da” (zentzu etnografikoa)
kulturaren aurrerapen edo eboluzioa bakarra izaten du herri guztietan: ehiza eta uzta biltzea; nekazaritza eta metalgintza; eta zibilizazioa.
M. HARRIS
: “gizarteko kideek ikasitako bizitzaren tradizioen eta estiloen multzoa, beren pentsatzeko, sentitzeko eta aritzeko erak barne”(ikuspegi materialista).
Kultura jakin baten bilakaera elementu hauek determinatzen dute: ekonomiak, teknologiak eta ingurume-faktoreak.
MOSTERIN
: “espezie bereko animalien artean ikaskuntza sozialaren bitartez ondorengo belaunaldiei eskainitako informazioa”.


4. Malinowski-rentzat zer da kultura?
Portaera-sistema antolatua. Kultura sistema batek bere zatiak elkarren artean lotzen dituena da, osotasun bezala aztertua; eta sistema horren zati bakoitzak funtzio bat betetzen du.

Gizakiaren ikuskera filosofikoa

5..Zeintzuk dira autore horren arabera kulturak dituen osagaiak?
Bi osagai erabiltzen ditu: fisikoak (materiala) eta ideologikoak (ez-materiala).
Kultura materiala: objektu materialetan gauzatzen da, eta gizakiaren oinarrizko beharrak asetzeko erabiltzen dugu, beraz, gizakiek egindako objektuek osatzen dute.
Kultura ez-materiala: giza portaerari eta pentsamenduari koherentzia eta antolamendua eskaintzen dizkieten printzipio, balio eta arau idealez osatuta dago (hitzak, sinboloak, aurreritziak, sentimenduak...)
Full transcript