Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

ERAIKIZ PROIEKTUA (HHn)

No description
by

Usue Sukia Zurutuza

on 5 September 2017

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of ERAIKIZ PROIEKTUA (HHn)

EZAUGARRIAK:
ERAIKIZ PROIEKTUA:
IZATEKO HEZI

UZTURPE IKASTOLA
Haurra gaitasunez beteriko pertsona
dela oinarri hartuta eta
munduaz ikasteko berezko gaitasuna
duela sinetsita, pertsonon ongizatea bermatzea du helburu ERAIKIZ proiektuak

HAURRA PROTAGONISTA.

HELDUA BIDELAGUN (Konfidantza eta segurtasuneko testuingurua)

NORBERAREN ERRITMOA ERRESPETATZEA

TALDE LANA ETA AUTONOMIA

TALDEKATZEAK: TALDE ERREFERENTEAK + ADIN NAHASKETAK

EKINTZAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA: JOLASA ETA ESPERIMENTAZIOA

ESPAZIO eta MATERIAL ANTOLAKETA DINAMIKOA ETA EGOKIA.


Haurraren gogo, plazer, interes eta beharrizanetatik abiatuta dauden jarduera eta ekintza autonomoak dira euren ikaskuntza eta garapen psikomotor, afektibo, sozial zein kongitiborako oinarri.

Haurrak berak eraikitzen ditu ikaskuntzak eta jolasa du ezagutza garatzeko bide.





Haurra da bere ikasketen protagonista, bere gaitasunak garatuko dituena
Jolasa eta esperimentazioa
Haurrek berezko gaitasunak badituzte ere, haien
garapena, osasuntsua
izango da edo ez, eskaintzen zaien
testuinguruaren ezaugarrien
arabera.


Heldua bidelagun
: Haurrari konfiantza eta segurtasuneko testuingurua eskainiko dio.
TALDEKATZEAK: ADIN NAHASKETAK
Gure espazio eta denbora antolaketarekin: talde heterogeneoak, unearen arabera dinamikoak, naturalak hobesten ditugu. Honek, aukera ematen dio haur bakoitzari berak erabakitzeko norekin elkartu bere interes, behar, erritmo edo egoeraren arabera. Horrela, gune eta une batzuetan adin ezberdinetako haurrak elkartzea gertatzen da.


Aberastasuntzat hartzen dugu adin anitzeko haurren elkarketa: areagotu egiten baita haurren arteko harremana eta imitazio rol desberdinak hartzen joateko aukera.

ESPAZIO eta MATERIAL ANTOLAKETA DINAMIKOA ETA EGOKIA
Elkar komunikatu eta irekitako espazioetan mugitu ahal izateak esploratzeko gaitasuna aktibatzeaz gainera erabakiak hartzeko aukera ematen dio haurrari. Bere nahi eta interesetatik abiatuko du arakatzea eta ondorioz deskubritzen duena esanguratsua izango da haurrarentzat.

Elkar komunikatutako gela bakoitzean, lengoaia ezberdinei erantzuten dien mikroespazioak sortu ditugu, bertako materialak zailtasun eta ezaugarrien arabera adinka mailakatuz.




ESPAZIO eta MATERIAL ANTOLAKETA DINAMIKOA ETA EGOKIA
JOLAS SINBOLIKORAKO GUNEA
ESPERIMETAZIORAKO GUNEA
ERAIKUNTZAK EGITEKO GUNEA
LASAI GUNEAK eta IPUINEN GUNEAK
MUGIMENDU GUNEAK
ERREPRESENTAZIO GUNEAK
Jolas sinbolikoan ari denean bere barnea proiektatzen du haurrak jolas horretan. Rol ezberdinak har ditzake, bere inguruan dauden pertsonen ekintzetan bere bizipenak "antzeztuz".

Haurraren gozputzezko eta hitzezko komunikazioarekin batera, sozializazioa garatzeko eszenatokia da jolas sinbolikoa; jolasean sortzen baitira modu naturalean haurren arteko elkarrizketak, negoziazioak, rol banaketa....
Ekintzan oinarritutako ikaskuntzaren hautua egin dugu: haurrak ukitu, probatu, erabili, ikertu egin behar duelako ulertu ahal izateko. Esperimentatzen uztean, bere irudimena modu librean erabiliko du haurrak eta manipulatzeko, sortzeko, ulertzeko, erlazionatzeko aukera izango du.
Gelako dinamikatik atseden hartzeko, deskonektatzeko edo behar duen une batez lasai egoteko, behatzeko... aukera ematen die espazio hauek.
Haurrak ingurunea arakatzea bezain garrantzitsua baitu, ingurunea arakatzean deskubritutakoa bereganatzeko atseden hartzea.
Gure ipuinen txokoak, gune lasaiak eta goxoak dira. Bertan aukerak dituzte emozioak bizi, beldurrak esperimentatu, irudimena garatu… hau guztia, harreman goxoen baitan.
Mugimendua da aprendizaiaren atea: mugimenduari esker eta zentzumenetatik jasotako informazioaren bidez hasten da munduari buruzko ezagutza eraikitzen.

Guztiz beharrezkoa da adin tarte honetan haurrak mugitzea, horrenbestez, trebezia maila bakoitzari egokitutako baliabideak eskainiko dizkiegu.

Zer eskaintzen digu garapen motoreak? Independentzia eta autonomia; antolaketa neurologikoa eta gorputz jarreren kontrola.
Errepresentazioa, umeak bere barruko mundua kanpora azaleratzeko era bat da. Horretarako, material anitzak eskaintzen dizkiegu haurrei, irudiak, estrukturak edo istorioak… sormenetik eratzeko materialak. Margoekin zerikusia duten material mota ezberdinak ditugu gune honetan, modu askean erabiltzeko aukera utziz sormena garatzen lagunduko dio haurrari.



KANPO ESPAZIOA
Gelak bezainbesteko potentzialtasuna du haurraren garapen osasuntsurako, aukera handia ematen baitu errealitaterekin harreman aberatsa izateko eta esperimentatzeko.
Kanpo espazioetan ere, mugimendu librea, espontaneoa eta autonomoa bultzatu nahi dugu. Horregatik, libreki mugitzeko aukera ematen duten espazioez gain, umeen trebezia mailari egokitutako baliabideak eskaintzen dizkiogu umeei.

Haurra, pertsona orok bizitzarako beharrezkoak dituen oinarrizko konpetentzia orokorrak hasten da eskuratzen haur hezkuntzan.

Honetarako, garapen-ahalmena ahalik eta gehien sustatzen lagunduko dien espazio eta materialak eskaintzen dizkiegu, bakoitzari bere beharrizan eta interesak asetzen eta erregulatzen lagunduko diena.


Haurraren senei sentikortasunez eta egoki erantzunez.
Haurraren gaitasunak identifikatu, balioetsi eta erantzunez.
Zailtasunak hautemanda horiek kudeatzen lagunduz.




Haurrak airea bezain beste behar du jolasa, bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko.
Jolasak
hainbat funtzio
betetzen ditu haurraren bizitzan: mugimendu nahiak asetzen ditu, bere ezagutza eta esperientziak aberasten ditu, inguruko objektuen propietateak eta funtzioak ezagutzea ahalbidetzen dio eta ekimenerako trebetasunak garatzen laguntzen dio.
Gainera, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez norberaren
erritmoak errespetatzea
lortzen da,
autonomia, talde lana eta harremanak
aberasten dira, baina eta, guztiaren gainetik, haurrak bizitzan beharrezkoa izango duen
konfidantza garatuko du
.

Jolasa, haurraren lan egiteko modua da. Eraikuntzen txokoan haurrek jolasteko aukera dute eta aldi berean alderdi ezberdinak garatzen dituzte: alderdi kognitiboa, alderdi afektibo-soziala eta motore alderdia. Honetaz gain, matematikako gaitasunarekin, harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunak ez ezik, hizkuntza gaitasuna lantzen dute haurrek.



Full transcript