Introducing
Your new presentation assistant.
Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.
Trending searches
MARTAREN HERIOTZ MISTERIOTSUA
Egunero ematen diren gertaera batzuek gure bizi-modu monotonotik ateratzen gaituzte. Geratera horiek azaltzeko detektibeek zein poliziek ikertzeari ekiten diote. Prozesu honetan, historiagileek, detektibeekdarabilten metodo parekoak erabiltzen dituzte kausak, protagonistak etabarreko informazioa azalerazteko nahian.
Erantzun beharreko funtsezko galderak, kazetariek bere albiste edo erreportaiak egiteko gogoan izaten dituztenak dira:: Nork?, Zer?, Noiz?, Non?, Zergatik? eta Nola?.
Ahalegin honetan , esate baterako, historiagileek ikertu nahi izan zuten,1914an, ikasle gazte batek Austria Inperioko oinordekoaren aurka gauzaturiko erailketa, azken honek I Mundu Gerraren hasiera erakarri baitzuen. Magnizidio ospetsu hau argitu nahian historiagileak detektibeen metodoak erabiltzen ditu. Hala ere, kasu askotan, alde handi bat ematen da bi ikertzaileen arteko lanetan, lehengoak ezin baititu garaiko protagonistak elkarrizkatu ezta froga asko eskuratu, galdu egin direlako.
Horregatik, Historia ikashgaiko lehenengo jarduera honek fikziozko kasu bati errreferentzia egingo dio: Martaren heriotz misteriotsuari, hain zuzen.
Hasteko,ikerketa-gida irakurtzea komeni da, hor zehazten baiita jarraitu behar duzun prozesuaren urratasak eta azkeneanbete behar duzun lana: Martaren heriotzari buruz hipotesi bat eratzea. Guzti hau bideratzeko dokumentuak eta ikerkuntzarako gida bat eskaini dizugu. Zorte on izan!
Jatorrizko materiala:Grupo 13-16. "Taller de Historia" Ediciones de la Torre. Madrid 1990
1.-Has zaitez poliziaren txostena irakurtzen: zein motako informazioa eskaintzen du Marta Sanzi eta bere heriotzaren inguruabarrei buruz?
2.-Bil itzazu Marta Sanzen nortasunari buruz erreferentzia eskaintzen dituen agiri guztiak eta prestatu txosten bat horri buruz:
-Nolakoa zen fisikoki? zer itxura zuen?
-Nolako nortasuna zuen?
-Zeintzuk ziren bere hobbyak eta gustuko gauzak?.
3.-Zerrendatu Martarekin harremank izan zitzaketen pertsonak: zeintzuk ziren eta zein motako erlazioa zuten berarekin.
4.-Saia zaitez deskribatzen, zer egin zuen Martak hil zen egunean. Egin ezazu ardatz kronologiko bat.
5.-Azaldu Marta heriotzaren kausei buruz gogoan dituzun hipotesiak?
6.-Zure hipotesia baieztatzeko: zein frogak mahaigaineratzen dituzu? zein pertsonak elkarrizketatuko zenituzke? zeinengan izango zenuke konfidantza gehien?.
7.-Zein beste frogagiriak beharko zenituzke zure hipotesia baieztatzeko?