FINANTZAKETA ITURRIEN SIMULAZIO-JOLASA
https://egela.ehu.eus/course/view.php?id=31788
ENPRESAREN FINANTZAKETA-PREMIAK
ANALISI EKONOMIKO-FINANTZARIOA
Enpresaren zikloak
Errotazio funtsa
Ratioak
HORNITZAILEEN FINANTZAKETA
HORNITZAILEEN FINANTZAKETA
Hornitzaileen finantzaketa bolumenaren analisia
Ordainketa formularen eta bere baldintzen deskribapena
Merkatal kredituaren kostua
Goiz ordaindu ala beranduago ordainduko al diozue hornitzaileari?
Taldekideekin eztabaidatu eta erabaki batera iritsi
Epe luzeko banku mailegua
EPE LUZEKO MAILEGUA
Mailegu moten artean hautatu
Mailegu motak
Indexatua
Partaidetzakoa
Dibisatan
Kuota konstanteen amortizazio sistema baterako kostu efektiboak kalkulatu:
Termino aurre-determinatuekin
Termino post-determinatuekin
Amortizazio sistema frantsesarako kostu efektiboak kalkulatu:
Termino aurre-determinatuekin
Termino post-determinatuekin
Leasing eragiketaren ebaluazioa eta kostuaren kalkulua
LEASING
Epe laburreko bankuko mailegua
Erabaki zer amortizazio-sistema erabili
EPE LABURREKO MAILEGUA
Bankuko mailegua osatzen duten elementuen deskribapena
Hasieran ezarritako baldintzak betetzen ari zaretenok ondokoa aplika dezakezue:
INFO
Euskal Gobernuak inbertsioen burutzea sustatu nahi du eta horretarako diru-laguntza baten bidez interesen ordainketaren %75a bere gain erortzen da.
Kreditu poliza
A prioriko kostu efektiboa (gutxi-gora beherakoa)
A posterioriko kostu efektiboa
KREDITU POLIZA
Zuen erreziboak bankuan helbideratzen baldin badituzue, kobratuko dizkizueten komisioen kopurua erdira jeitsi egingo da.
INFO
Bankuko deskontua
BANKUKO DESKONTUA
Deskontuaren premia eta kostuaren kalkulua
Hasiera batean ezarritako baldintzak betetzen dituzuenok zuen merkatal efektuak bankuan deskontatzeko aukera izango duzue, bestela, Faktoring enpresa baten bidez deskontatu beharko dituzue zuen merkatal efektu guztiak.
INFO
Kostu efektiboa kalkulatu
Enpresa ordaindukoa
ENPRESA ORDAINDUKOA
Lortu
Despoltsatu beharreko efektiboa eta lortutako errendimendua
BATEZBESTEKO KAPITALAREN KOSTU PONDERATUA
ONDORIOAK
BKKP, Errentagarritasun finantzarioa eta BEG kalkulatu
Lortutako indizeak interpretatu
Sopela - surfsuits
Sopelako hondartzatik gertu neoprenoak ekoiztu eta eskualdeko lokal ezberdinei banatzera dedikaturiko enpresa bat sortzeko asmoa duzue. Horretarako, zuen enpresa sortu berriak hasierako inbertsio esanguratsu bat egin behar du, eraikina eta surfsuits delakoak moztu eta josteko makina eskuratzeko desboltsapena hain zuzen ere. Halaber, ekitaldietan zehar ustiapenarekin jarraitzeko beste hainbat inbertsio burutu beharko ditu. Hurrengo ekitaldi ekonomikoetan hasierako inbertsio hau diru-sarreren bidez konpentsatu egingo da.
- Zuen negozioak, bai hasierako inbertsioa (surf-suit), bai bere eguneroko jarduera aurrera eramateko iturri ezberdinetako finantzaketa behar izango du.
1. Zuen enpresak daukan finantzaketa premia aztertu.
2. Irakasgaian zehar ikusiko dituzuen hainbat finantzaketa iturrien berezitasunak aztertu.
3. Iturri horien kostu efektiboa kalkulatu.
4. Iturri ezberdinen kostuekin Batezbesteko Kapitalaren Kostu Ponderatua (BKKP) kalkulatu.
HELBURU NAGUSIAK
BKKP = Kz x [Z/(Z+BP)] + Kbp x [B/(Z+BP)] > BET
BEG= - A + KFG/(1+BKKP)^1+ KFG /(1+BKKP)^2 + ...+ KFG/(1+BKKP)^n > 0
EF AHALIK ETA HANDIEN
BKKP: Batezbesteko Kapitalaren Kostu Ponderatua
A: Hasierako inbertsioan egindako ordainketa
KFG: Kutxako fluxu garbia
Z: Zorrak
BP: Baliabide propioak
Kz: Zorren kostua
Kbp: Baliabide propioen kostua
EF: Errentagarritasun finantzarioa
Jarraian simulazioan erabili beharreko zifrak aurkezten dira:
Neoprenoak egiten dituen Surf-suit makina eskuratzeko egindako inbertsioa: 80.000 euro
Urteko erosketak: 10.000 euro
Urteko salmentak: 24.000 euro
Kapital Soziala: 30.000 euro
Proiektuaren iraupena: 8 urte
Urteko kutxako fluxu garbiak: 15.000 euro
Simulazioan zehar ondoko baldintzak bete behar dituzue:
- Amaieran lortzen duzuen BKKP < BET
- Errotazio funtsa < 25.000 euro
- Batezbesteko ordainketa aroa < 120 egun
- Batezbesteko kobrantza aroa < 120 egun
- Azken Ranking-a: Errentagarritasun finantzarioan eta inbertsio proiektuaren errentagarritasunean (BEG balioa) oinarrituta.
Kronograma
ASTEAK
A. Egoeraren analisia 2. astea
B.Hornitzaileen Finan. 3. astea
C. Epe labur. bankuko mailegua 4. astea
D. Bankuko deskontua 6. astea
E. Kreditu póliza 8.astea
F. Faktoring-a
G. Ordaindukoa 10. astea
H. Epe luz. Banku mailegua 12. astea
I. Leasing-a 13. astea
J. BKKP 14. astea
Ondorioak eta eztabaida
Epeka egindako lanaren inguruan txostenak entregatu beharko dizkidazue eta errubrika dokumentuan aipatutako atalen arabera puntuaketa lortu egingo duzue.
Halaber, simulazioaren amaieran ranking baten arabera puntu gehigarria lortu ahalko duzue. Ranking-a BEG eta Errentagarritasun finantzarioaren araberakoa izango da.