Introducing 

Prezi AI.

Your new presentation assistant.

Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.

Loading…
Transcript

EUROPA FEUDALA

2.1. Frankoen Erresumatik Karlomagnoren Inperiora

2.1. Frankoen Erresumatik Karlomagnoren Inperiora

Frankoak Erromatar Inperioa konkistatu zuten herri germaniarretako bat ziren.

Musulmanek, bisigodoen Hispania konkistatu ostean, Galia berenganatzen saiatu ziren, baina frankoek garaitu zituzten Poitierseko Guduan (732).

Hasiera batean, gaur egungo Frantzia iparraldean kokatu zuten beren erresuma.

Frankoen errege handia Karlomagno (768-814) izan zen, ia Europa guztia menderatu zuen eta Mendebaldeko Enperadore izendatu zuten.

2.1. Frankoen Erresumatik Karlomagnoren Inperiora

Honela banatu zuen bere Inperioa:

Konderriak: konde baten esku.

Markak: markes baten esku. Normalean muga-inguruetan egoten ziren.

Karlomganok ere Missi Dominici izenekoak erabiltzen zituen nobleak kontrolatzeko.

Karlomagnok Akisgranetik gobernatzen zuen bere Inperioa.

2.2. Segurtasunik gabeko garaia

2.2. Segurtasunik gabeko garaia

1000. urtearen inguruan hainbat herriren erasoak jasan zituzten Europako erresumek.

Bikingoak

Eskandinaviatik zetozen eta lapurreta-espedizioak egiten zituzten Europan zehar itsasontzietan.

Denborarekin beren erresuma propioak sortu zituzten Britainia Handian, Frantzia iparraldean edota Italia hegoaldean.

2.2. Segurtasunik gabeko garaia

Magiarrak edo hungariarrak

Asiatik zetozen eta Hungarian kokatu ziren.

Sarrazenoak

Afrika iparraldeko pirata musulmanek Europa hegoaldea erasotu.

Horren guztiaren ondorioz jendeak uste zuen 1000. urtean mundua amaituko zela.

2.3. Feudalismoa

2.3. Feudalismoa

Zer da? Erdi Aroko Europan indarrean egon zen sistema ekonomiko, politiko eta soziala.

Honela funtzionatzen zuen:

Feudoko nekazariak jopuak izango dira, noblearen menpekoak, askatasunik gabeak.

Noble batek leialtasuna zin egiten zion erregeari, hau da, erregearen basailu bilakatzen zen.

Ordainetan erregeak nobleari feudo bat emango zion, hots, lurralde baten gaineko jabetza.

Horrela, noblea gerrara joan behar zen erregeak dei egin ezkero.

Jaunari zergak ordaindu beharko dizkiote lurrak erabili ahal izatearen truke.

2.3. Feudalismoa

Erdi Aroko gizarte feudala hiru estamentutan zegoen banaturik:

Nobleak: lurraren jabeak eta gerlariak (zaldunak).

Kleroa: elizgizon-emakumeak, lurjabeak eurak ere.

Nekazariak: biztanleriaren gehiengoa, beste bi taldeak mantentzeko lan egiten zutenak.

2.4. Elizaren boterea

2.4. Elizaren boterea

Aita Santuak gerrak gelditu ahal zituen kristauen artean, erregeak destronatu, Gurutzadak deitu...

Eliza lur ugariren jabe zen: Aita Santuak bere herrialde propioa zuen, monasterioek lur propioak zituzten.... eta hango nekazariek errentak ordaindu behar zizkioten.

Eliz Estatuak

Nekazari guztiek hamarrenak ordaindu behar zizkioten Elizari, hau da, uztaren 1/10.

2.4. Elizaren boterea

Erroma, Jerusalen eta Santiago Konpostelakoa ziren kristauen erromesgune garrantzitsuenak.

Erdi Aroan kultura Elizaren eskuetan zegoen. Inprentarik ez zegoenez monjeek kopiatzen zituzten liburuak eskuz.

2.4. Elizaren boterea

Gurutzadak

Erdi Aroan aita santuek bederatzi gurutzada deitu zituzten Lur Santua musulmanengandik berreskuratzeko.

Ordena militar bereziak sortu ziren Gurutzadetan: Tenplarioak, Ospitalarioak, San Joaneko Ordena...

Euskal Herria Erdi Aroan (labur)

Euskal Herria Erdi Aroan (labur)

Erdi Aroan euskal lurraldeak Nafarroako eta Gaztelako erresumen artean zeuden banatuak.

Arrazoi ekonomiko eta militarrak zirela eta hamaika hiribildu sortu zituzten Nafarroa eta Gaztelako Erregeek.

Euskal Herria Erdi Aroan (labur)

Gerra horien guztien ostean Foruak sortu ziren, euskal lurraldeetako lege propioak.

Nobleen arteko gerrak oso ohikoak ziren. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan oinaztarrak vs ganboatarrak eta Nafarroan agramondarrak eta beaumondarrak.

Euskal Herria Erdi Aroan (labur)

Learn more about creating dynamic, engaging presentations with Prezi