Introducing
Your new presentation assistant.
Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.
Trending searches
Hiriko kutsadura: Smoga
Atmosferaren kutsadura
Dakigunez, gaur egun kutsaduraganako ardura gero eta handiagoa da. Hainbat eratako industriek, energia-zentralek, garraioek eta etxeko berogailuek airera isurtzen dituzten gasen ondorioz kutsatzen da atmosfera.
Aurkibidea
1. Atmosferaren kutsadura eta nola sortzen da kutsadura
2. Zer da smoga?
3. Nola sortzen da?
4. Bero-uharteak
5, Gaixotasunak
6. Bitxikeriak
Smoga airearen kutsadura mota bat da, iriko kutsaduraren ondorioz sortzen den behe lainoa. Presio altuetan, hau da, antizikloietan, airea gai kutsakorrekin nahasten denean sortzen da. Izan ere, presio altuak airea geldiarazten du, eta horregatik kutsadura atmosferaren beheko geruzatan pilatzen da, duen dentsitateagatik.
Sufrezko smoga edo smog azidoa ohikoa da hiri handietan, sufre oxidoaren eraginez. Kutsaduraz beteriko lanbroa eratzen da eta oso kaltegarria da gizakiontzako.
Eguzki-erradizioaren eraginez sorturiko bigarren mailako zenbait kutsatzailek eratzen duten laino gris eta mehea da.
Hiriaren industriak eta ibilgailuak askatutako gasak atmosferan pilatzen direnean sortzen da smoga. XIX. mendean agertu zen lehen aldiz Londresen industria iraultzaren ondorioz, eta gaur egun oraindik hiriko kutsadurak arazo handiak sortzen ditu hiri handietan. Kalte gehien sortzen duten substantziak hidrokarburoak dira.
Londresen ez da gertaera berria eta jada XVII. mendeko kroniketan hiria estaltzen zuen laino “zikinaz” kexatu ziren. Iraultza industrialaren ondorioz (lurrin-makinaren ondorioz azken finean), smogaren maiztasuna eta trinkotasuna areagotu egin ziren XIX. mendean zehar. Smogak 12.000 pertsona hil zituen.
Smog ingelesetik datorren hitz osatu bat da, smoke (kea) eta fog (lainoa) hitzek osatzen dute.
Smogak Londres, Nueva York, Sao Paulo, Ciudad de Mexico, Atenas eta Pekin bezalako hiriak kaltetzen ditu nagusiki munduan.
https://zientzia.eus/artikuluak/smoga-ke-lainoa/
https://eu.wikipedia.org/wiki/Airearen_kutsadura