Introduzione
Il tuo nuovo assistente di presentazione.
Perfeziona, migliora e personalizza i tuoi contenuti, trova immagini pertinenti e modifica le immagini più velocemente che mai.
Ricerche popolari
D bitamina bi konposatu liposolublek irudikatzen dute: D3 bitaminak (kolekalziferola) eta D2 bitaminak (ergokaltziferola):
D3 bitamina gizakiaren eta beste animalia batzuen azalean sortzen da, 7-deshidrokolesteroletik abiatuta, eguzki-argiaren UVB izpien eraginez.
D2 bitamina landareetan, onddoetan eta legamietan sortzen da, ergosteroletik eguzki-irradiazioaren ondorioz.
D bitaminaren konposatu biak ez dira aktiboak biologikoki. Xurgatzen direnez, zenbait transformazio izaten dituzte hainbat konposatu sortzeko, eta konposatu horiek dira organismoan D bitaminak dituen funtzio anitzen aktiboak eta arduradunak.
Kaltzioa eta fosforoa xurgatzen eta erabiltzen laguntzen du, odolean kaltzio-kontzentrazio normalak mantentzen ere. Hezurren, kartilagoen eta hortzen mineralizazioa bermatzea ahalbidetzen du, hazteko garaian eta ondoren; beharrezkoa da haurren hazkuntza normalerako eta hezurren garapenerako.
D bitaminaren hartzaileak aurkitu dira ehun eta zelula gehienetan, normalak zein neoplasikoak:
- Muskuluan
- Bihotzean
- Garunean
- Odol hodietan
- Bularretan
% 90 egunero eguzkitan jarriz lor dezakegu.
Baina elikagaietatik ere lor dezakegu:
Ikerketei erreparatuta, ikerkerta asko egin dira, Garrantzitsuak pare bat izan dira lehena D bitaminaren eta kaltzioaren erreferentziazko dietetika hartzea, hau da: D bitamina eta kaltzioa erreferente moduan aritzea horretarako liburu bat sortu zen.
Bigarren ikerketari begiratuta, ikerketa hau batez ere herritar eskandinaboei interesatzen zaien gaia da beste herrialdekin alderatuta eguzkitan denbora gutxiago ematen dutelako. Eta horregatik gaixotasun ezberdinak eukitzera arrisku altuagoan zeudela ikertu zen batez ere D bitaminan kontzentrazioa baxuak dutenak
Azken ikerketari erreparatuta, helduen hausturak prebenitzeko kaltzio eta D bitamina bidezko gehigarriaren eraginkortasuna ebaluatzeko. Ikerketa zehatzago horrek ezin izan zuen gehiegi argitu, D bitaminak gai horietarako ustez dituen onuren ebidentzia gutxi aurkitu baitziren,
Bereziki, D bitamina metabolikoa eta fisiologikoki oso aktiboa bada ere, Oraingoz ikerketak ikusita, ez zait iruditzen zentzua duela gehigarriak hartzea, osasunerako erabilgarritasuna ez daukalako batik bat. Etorkizunera begira ikerketa gehiago atera behar direla antzematen da, eta ikerketa horietara adi egon behar ginateke, pixkanaka-pixkanaka antzeman delako emaitza horiek hilkortasun maila jeisten dutela.