Introducing 

Prezi AI.

Your new presentation assistant.

Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.

Loading…
Transcript

KIROLA

Anna Omelchenko

SASKIBALOIA

Saskibaloia jokaleku angeluzuzen batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirola da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz. Oro har, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan jokatzen da; bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutu irauten du.

JOKOA

IRAUPENA

Ez profesionaleko saskibaloiko partidu batean (NCAA) hogei minutu irauten ditu zati bakoitzak eta hamar minutuko atsedenaldia dago bi zati horien artean. Partidu profesionaletan lau zati daude, eta zati bakoitzak hamar minutu (FIBAn) edo hamabi minutu (NBAn) irauten ditu. Gainera, 2.laurdenaren (zatia) eta 3.laurdenaren artean 10 minutuko atsedenaldia dago. Berdinketa gertatzen bada, bost minutuko luzapena izango da, talde batek irabazi arte.

PARTIDAREN GHASIERA

Talde bakoitzeko jokalari bat erdiko zirkuluaren barruan kokatu behar da. Zirkulua marra batek banatzen du bi zatitan eta horren ondoan jarri behar dituzte oinak (zirkuluan sartu direnek). Beste jokalariak zirkuluaren inguruan jarri behar dira zelaiaren alde bietan. Jokozainak baloia gorantz botatzen du zirkuluaren erdian eta bi jokalariek bertikalki jauzi egiten dute pilota ukitzeko asmoekin. Horrela, desbideratu egiten dute pilota eta beraien taldekideren baten aldera botatzen dute (hartu gabe). Jokalariak: Saskibaloiko talde baten hamabi jokalari daude, bost jolasten eta zazpi aulkian, entrenatzaileak nahi dituen aldaketak egin ditzake, eta edozein momentutan.

PILOTA

Saskibaloiko pilota esferikoa da eta seiehun gramotik seiehun berrogeita hamarrera arte pisatu dezake, hirurogeita hamabostik hirurogeita hemezortzi arteko diametroko zirkunferentzia eduki dezake eta goma zurizko edo beltzezkoa izan ohi da.

PUNTUAZIOA

Saskibaloiko partidu batean puntu bateko, biko eta hiruko saskiratzeak egon daitezke. Tiro askeko saskiratzea bada, puntu bat lortzen da. Saskitik zero eta 6,25 metro bitarteko saskiratzeek 2 puntu balio dute. 6,25 metro baino urrunagotik botaz gero, 3 puntu lortzeko aukera dago.

JOKOZAINA

Hiru jokozain daude zelaian, eta 3 mahaian normalean, oharrak hartzen.

ZELAINA

Saskibaloiko zelai batek azal gogorra, laua, angeluzuzena eta oztoporik gabekoa izan behar du. 15 metroko zabalera eta 28ko luzera. Zelaiaren perimetroan oztoporik gabeko bi metro egon behar dira.

BOLEIBOLA

Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, talde batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzean datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da; gehienez, hiru jokalarik segidan uki dezakete.

BIDEAOA

JOKOA

Taldea sei jokalarik osatzen dute, hiru erasotzailek eta hiru defentsorek. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Liberoak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko.

Aitzitik, talde osoa gehienez 14 jokalarik (12 gehi 2 libero), entrenatzaile batek, entrenatzaile laguntzaile batek, masajista batek eta mediku batek osatzen dute. Jokalari bakoitzak zenbaki bat izanen du, 1etik 20ra bitartekoa. Zenbaki hori kamisetaren aurrealdean eta atzealdean ageri da. Jokalarietako bat taldeko kapitaina izango da, eta haren zenbakiaren azpian ikusten den banda batez identifikatuko da.

Eskubaloia edo handball bi talderen arteko baloi kirola da, eskuekin garraiatzeagatik bereizten dena.

ESKUBALOIA

ARAUAK

Eskubaloia, ofizialki Joko arauak deitzen diren arau batzuen arabera jokatzen da. Kirol hau, baloi edo pilota esferiko batekin praktikatzen da, non zazpi jokalariko bi taldek (sei "kantxako jokalariak" eta atezain bat), baloia aurkariaren atean sartzeko lehiatzen diren, honela, gol bat sartuz. Partida amaieran gol gehien sartu duen taldea da irabazlea; bi taldeek gol kopuru bera markatzen badute, orduan berdinketa deklaratzen da.

Joko honek jokalarientzat posizio konkretuak ditu, arautegian agertzen ez direnak baina urteen poderioz sortu direnak: pibota, bi hegaleko, bi alboko, erdikoa eta atezaina.

JOKALARI POZISIOAK

ATEZAINA

Atezaina da, area barruan, pilota eskuetan duela nahi dituen pausoak eman ditzakeen jokalari bakarra, erreboterik eman beharrik gabe. Beste kolore batez identifikatu behar da bere ekipazioan, gainerako jokalarienarekin alderatuta, eta pilota bere hankekin ukitu dezakeen bakarra da, baina defentsarako bakarrik (tiro bat geldiarazteko, adibidez). Eremu horretatik kanpo, kantxako beste edozein jokalarik bezala jokatu behar du.

ERDIKOA

Bi albokoen artean dagoen lehen lerroko jokalaria da, kantxa barruan jokoa gurutzatuz eta gainerako jokaldi planifikatuen bidez zuzentzen duena. Beraz, ez da haren indarra edo abiadura joko ikuspena eta trebetasuna bezain garrantzitsua. Kontrako taldeak erasoan huts eginez gero, zentrala da, normalean, atezainaren baloia jasotzen duen pertsona bere erasoari ekiteko. Defentsan, zentrala, normalean, defentsa lerroaren erdian jartzen da, pibotarekin batera.

Alboetako alde banatan jartzen dira hegalekoak. Jokalari azkarrak izan ohi dira, arinak, pisu gutxikoak eta jauzi egiteko ahalmen handikoak. Jokalekua ahalik eta gehien baliatzen dute defentsak ireki eta hutsuneak sortzeko. Eraso estatikoko jokaldiak hasten dira euren posiziotik. Golen iturri konstante bihur daitezke defentsa irekien aurka jokatzen denean (3-2-1 motakoak).

HEGALEKOAK

ALBOKOA

Alboak erdikoaren alde banatan daude. Jokalari altuak eta indartsuak izan ohi dira, jaurtiketa indartsu batekin. 9 metroko lerrotik itxitako defentsak hausteko erabiltzen dira. Gehienetan hegalekoei laguntzen dietenak dira, hurbiltasunagatik

PIBOTA

Pibotak aurkariaren defentsan barneratu eta hutsuneak irekitzeko ardura du. Jokalari sendoak dira, gorputzez gorputz ondo funtzionatzen dutenak. Bere mugimenduek bide librea uzten diete albokoei, baina, era berean, golegile bihurtzen dira pase bat jasotzen dutenean eta atezainarantz abiaduraz biratzeko aukera dutenean.

Learn more about creating dynamic, engaging presentations with Prezi