Introducing
Your new presentation assistant.
Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.
Trending searches
Ostegunean, Euskal Meatzaritza Museoa bisitatu genuen. Han burdinaren bidaia eta mineral motak ikusi genituen. Mineralen ezaugarriak ere sailkatu genituen.
Museora iritsi ginenean, ikusi genuen lehenengo minerala Hematite gorria izan zen. Vena deitzen zioten odolaren kolorea duelako, bere legea %60-70koa da, kolore gorria du eta gogorra da. Gero, Goethita edo Campanil ikusi genuen, horrela deitzen da kanpai soinua duelako, bere legea %60-65koa da, gris iluna eta oso gogorra da. Ondoren, Limonita edo Rubio izeneko mineral bat ikusi genuen, meatzariek horrela deitzen zioten horia delako, bere legea %50-55koa da, horia eta biguna da. Azkenik, Siderita edo Carbonato, biak izen zientifikoak, izeneko minerala ikusi genuen, legea %35-40koa du, marroia eta oso-oso gogorra da.
Burdin mineralak ikusi ondoren, haien bidaia aztertu genuen. Lehenengoz, meategietatik uztiatzen zen dinamitarekin. Ondoren, meategietatik plano inklinatuarekin bidez ateratzen zuten. Gero, aireko tranbiarekin menditik jaisten zen eta tren geltokira eramaten zuten. Azkenean, trenaren bidez, A.H.Vra eramaten zuten edo itsasadarreko kargalekuen bidez Europatik banatzen zuten.
Museoa eta gero La Arboledara joan ginen. Museoak gauza asko zuenez, asko gustatu zitzaigun mineralak ikustea.
Asteazkenean, Barakaldoko Antzokira joan ginen. Hor, antzokiari buruz gauza asko ikasi genituen, antzokiaren lekuak ikusi genuen eta antzerki bat egin genuen.
Antzokira iristean, gela batera joan ginen eta hor, antzokiko arduraduna horko historia pixka bat kontatu zigun. Barakaldon XX. mendetik badago antzokia baina berreraiki egin zuten eta gaur egungo antzokia 1991tik dago Barakaldon.
Fitxa batzuk egin eta gero, antzokitik buelta bat eman genuen eta antzokiko leku guztiak ikusi genituen: lehenengo, eskailera batzuetatik jeitsi ginen kamerinora. Kamerinoak antzezleen aldagelak dira eta aldagela normal batez bereizten dira argi berezi batzuk dituztelako eta monitore bat dutelako eszenatokia ikusteko.
Gero jostundegira joan ginen, hor, jantzi diseinugileak antzezleei zer jantzi behar duten esaten die.
Azkenik, eszenatokiko zatiak ikasi genituen. 1) Eszenaurrea, teloia baino aurrerago dagoen zonaldea da, aurkezlea hitz egin ahal izateko. 2) Teloia, eszenatokia estaltzeko oihala da, antzezlana hastean teloia irekitzen da. 3) Banbalina handia, fokuak estaltzeko erabiltzen da. 4) Hankak, kaleak egiteko erabiltzen dira. 5) Kaleak, kaleak antzezleak ezkutatzeko erabiltzen dira. 6) Hobia, hobian musikoek jotzen dute inor ikusi gabe. 7) Foku barra, fokuak ipintzen dira eta mugitzen dira antzezleak argiztatzeko. 8) Ziklorama, ziklorama eszenatokiko hondoa da. 9) Sorbalda, sorbaldan errejidoreek antzezlana kontrolatzen dute.
Bisitan lanbide ezberdinak landu genituen, adibidez: egilea (antzezlana idazten duena), ekoizlea (dirua ipintzen duena)... Amaitzeko antzezlan inprobisatu bat egin genuen.
Oso ondo pasatu genuen eta Peioren antzezlanarekin barre asko egin genuen.
Lehenengo egunean natura landu genuen eta Errekatxora joan ginen. Hor Castaños ibaiaren haraneko paisai-elementuak ikasi genituen.
BARAKALDOKO LANDARETZA
Lehenengoz, zuhaitz mota batzuk eta beraien ezaugarriak eta elementuak ikusi genituen. Bi hosto mota daude: iraunkorrak eta erokorrak; iraunkorrak, neguan hostoak mantentzen dituzte eta erorkorrak berriz, ez. Ikusi genituen zuhaitzak hauek izan ziren: Gereziondoa, bere hostoak erorkorrak dira eta ekaineko lehenengo larunbatean Errekatxon gereziaren festa ospatzen da. Gorostia, bere hostoak iraunkorrak dira eta gabonetako zuhaitza zen, baina orain, debekatuta dago hartzea. Eukaliptoa, bere hostoak iraukorrak dira ere eta papera egiteko landatzen da. Alboa, bere hostoak erorkorrak dira eta Mediterraneokoa da. Haritza, bere hostoak erorkorrak dira eta Bizkaiko sinboloa da. Pinua, bere hostoak iraunkorrak dira, Estatu Batuetako zuhaitzak dira eta egurra eta papera egiteko erabiltzen dira. Hurritza, bere hostoak erorkorrak dira, hurrak ematen ditu Nocilla egiteko erabiltzen dira eta Agate Deunako makilak egiteko erabiltzen dira. Pikondoa hosto erorkorrak dauzka, pikuak ematen diru eta Mediterraneokoa da.
CASTAÑOS IBAIAREN HARANA
Ariketa honetan Castaños ibaiaren harana ikusi genuen, bere mendikateak, mendiak, etb… Mendi hauek ikusi genituen: Sasiburu mendikatea, Apuko, Peñas-blancas, Eretza, Aldapa, Ganerantz, Gazterantz, Argalario, Mota eta Burtzako beraien ezaugarriekin batera. Gero, paisaiaren elementuak ikusi genituen, zuhaitzak, haitz eta arrokak bereziak eta larre edo belardiak.
BARAKALDOKO IBAIAK
Ondoren, Barakaldoko ibaiak eta urtegiak ikusi genituen, hauek dira: Kadagua ibaia, Kastaños ibaia, Nerbioi ibaia, Loiolako urtegia, urtegi Zaharra edo Etxeberria eta Gorostizako urtegia edo urtegi Berria.
Hau izan zen Ezagutu Barakaldoren lehen eguneko parte bat. Gure parterik gogokoena zuhaitzen parteak adieraztea izan zen. Eta zuena? Espero dugu testu hau gustatzea eta eskerrik asko.
Asteartean Larrazabalgo eskola bisitatu genuen. XX. mendeko Barakaldoko Auzo Eskola bat zen.
Larrazabalgo eskolako umeak XX. mendean joaten ziren. Ia ehun urte ditu (eskola). Gaur egun museo txiki bat da. Umeak horrela banatzen ziren, alde batetik neskak eta bestetik mutilak. Ikasgela bakoitzean, 30-40 ume zeuden, 6 urtetik 14ra arte. Urte horietan, seguruenik, liburuak oso garestiak zirela, hori dela eta, bakarrik ume dirudunak erosi ahal zituzten liburuak. Eskolan ez zegoen atezainik, irakasle bat ume batekin geratzen zen. Ikasleek maisu-maistrek esaten zutena kopiatu eta buruz ikasi behar zuten. Idazten ondo zekitenean, lumaz eta tintaz idazten hasten ziren, edo, bestela, arkatzez. Gainera, herritik urrun zeuden gune landatarretan. Hiru ataletan banatzen zituzten: eskola aurreko umeena, neskena eta mutilena. Eskola hau, analfabetismoa ekiditeko eraiki zen. Maisu-maistrek oso gogorrak ziren, txarto portatzen bazinen, jotzen zintuzten makil batekin. Eskolan ikusi genuen gela bat eta laborategia.
Amaitzerakoan, eskolatik atera eta Santa Agedara igo ginen, beseliza bat ikusi genuen eta autobusa institutora eraman gintuen. Gehien gustatu zitzaigun gela laborategia izan zen.
Aste honetako asteazkenean, Usoa lantegira joan ginen. USOA lan babestua eskaintzen duen zentro bat da.
Zailtasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonei lan egonkorra eta normalizatua eskaintzen die, integrazio soziala ahalbidetuz.USOAk 450 langile inguru ditu eta ia %90ak gaitasun ezberdin bat edo beste daukate, hauek dira: gaitasun intelektual ezberdinak (%44), gaitasun fisiko ezberdinak (%20), buru gaixotasunak (%20), diagnostiko gabeak (%10), zentzumen gaitasun ezberdinak (%6).
Barakaldoko Udalak 1983. urtean sortu zuen USOA herritar batzuen ekimenari jarraituz.
USOAn langileentzako arropa nola egiten den prozesua ikusi dugu, horretarako makina asko erabiltzen dituzte (guk batzuk erabili ditugu).
Joskintza prozesua hau da: hasteko eskaria egiten da, gero jantzia diseinatzen da, ondoren lehengaiak prestatzen dira, geroago oihalak ebakitzen dira, honen ostean jantzia josten da, gero kalitatea ondo dagoela ziurtzeko kalitate-kontrola egiten da, amaitzeko paketatzen da eta azkenik bezeroari bidaltzen da.
USOA lantegian lan egiteko arropa baino gauza gehiago egiten dira, adibidez: lorezaintza, garbiketa profesionalak, dokumentu digitalizazioa, eta aeronautikarako piezen moldeak.
USOA lantegira arrazoi hauengatik joaten da jendea:
metabolismoagatik, istripuengatik, substantziak kontzumitzeagatik /adikzioengatik (droga eta alkohola), haurdunaldia/jaiotza arazoengatik, arazo genetikoengatik eta erasoengatik.
Barakaldo Ezaguturekin leku askotara joan gara baina zentro hau gure gustokoena izan da.
Astelehenean Errekatxora joan ginen autobusez. Hor lehen mundu bira landu genuen.
Lehen mundu bira hiru urte iraun zuen, 1519-1522. Espezieak janariariz zapore gehiago emateko balio dute: azafraia, iltzea, piperbeltza, intxaur muskatua, jengibrea eta kanela, adibidez.
Bidaia egin zen espezieak lortzeko baina nahi gabe egin zen lehen mundu bira, ezin zutelako fronterak zeharkatu. Tordesillasko itunean, 1494an, Gaztelako eta Portugaleko fronterak ezarri ziren.
Bost nao atera ziren Sevillatik, 250 gizon atera ziren. Eta nao bat ailegatu zen 18 gizonekin. Sevillatik Sevillara egin zen bidaia. Hiru itsasontzi euskaldunak ziren: Nao Victoria, Trinidad eta San Antonio. 31 euskaldun zeuden espedizioan eta 4 bueltatu ziren: Juan Sebastian Elkano (Getaria), Juan de Arratia (Bilbo), Juan de Zubileta (Barakaldo) eta Juan de Acurio (Bermeo).
Juan Ochoa de Zubileta 13 urterekin hasi zen espedizioa eta 16 urterekin bueltatu zen. Barakaldokoa zen eta familiak dorretxe bat zuen kadagua ibaiaren alboan. Pajea izan zen.
Amaitzeko, autobusa hartu genuen instituturaino. Asko gustatu zaigu lehen mundu birari buruz gehiago jakitea eta ikastea.
Azaroaren 22an, asteartea, historiaren eguna izan zenez, Barakaldoko ondarea ikusi genuen. Larrazabalgo eskoletan Erdi Aroko Deabruaren Zubiaren historia eta kondaira aztertu genuen.
Deabruaren Zubia 1435-1436 urteetan egin zen, Lekeitioko Pedro Ortizek eraiki zuen. Kastrexanako edo Lasaoko zubia ere deitzen diote. Lope García de Salazar historialaria lehena izan zen aipatzen. Zubi horretan gertatutakoari buruz idatzi zuen: gatazka bat egon zela, 1396. urtean, enboskada batean Fernando Lezamak, Pero Urtiz de Landa (hobeto esanda Pedro) eta Pero de Landa (Pedro) hil zituen.
Deabruaren zubiaren kondaira honela doa: bi gazte maiteminduta zeuden, bat Barakaldokoa zen eta neska Bilbokoa, baina mutilak pentsatzen hasi zen neska beste mutil batekin zegoela. Mutilak neska ahazteko gudara joatea erabaki zuen.
Egun euritsu batean banatzen zituen ibaia gainezka egin zuen, elkar ikustea ostopatuz. Neska urduri eta zer egin jakin gabe geratu zen, bat batean gizon maltzur bat agertu zen: deabrua, eta esan zion zubi bat eraikiko zuela neskaren arimaren truke. Neskak urduri eta izututa, baietz esan zuen, eta deabruak zubia eraikitzen hasi zen.
Baina zubia amaitzekotan zegoela, neskatilak arima galduko zuela pentsatu zuen. Orduan zertarako gurutzatuko zuen zubia, arimarik ez bazuen? Berehala damutu egin zen eta zeruari erreguka hasi zitzaion. Bakarrik harri bat geratzen zenean agure bat agertu zen eta makil bat ipini zuen azkenengo harriaren tokian. Deabruak eginhalak egin zituen makila ateratzeko baina ez zuen lortu.
Azkenean agureak azken harria jarri zuen eta neskatilak zubia gurutzatu egin zuen. Mutilarekin topatu zen eta dena kontatu zion: berarekin maiteminduta zegoela, eta dena gaizki-ulertze bat izan zela. Mutilak neska sinistu zuen, ez zen gudara joan eta elkar maitez bizi izan ziren.
Historia munduan gertatu diren gauzen bilketa da eta istorio bat kontakizun bat da.
Hasteko, arku bat osatzeko, dobelak jarri behar dira, dobelen azpian zinbria jarri behar da, dobelen erdiko harria giltzarria da.
Laburbilduz, egun hartan Barakaldoko historiaren gauza asko ikusi genituen, baina gehien gustatu zitzaiguna deabruaren zubiari buruzko gauzak izan ziren, adibidez: kondaira aztertzea eta maketa egitea.
Aldizkari honen bidez, Santa Agedaren bizitza, tradizioak eta baselizaren datu batzuk azalduko dizkizuegu. Asteartean, egunero bezala, Ezagutu Barakaldoko irakasleak etorri ziren, 9:00etan etorri ziren eta autobusa hartu genuen Barakaldoko historia ezagutzeko.
Santa Ageda III. mendeko gazte eder bat izan zen. Gizon zahar batek, Quinciano izenekoa, bilatu zuen gaztea bere edertasunagatik. Gaztea ezetz esan zion bera oso zaharra zelako eta kristaua zelako ere. Orduan, itxaron zuen momentu on bat bera bahitzeko eta hurrengoa egin zion: torturatu zion eta bularrak moztu zizkion, baina berak bere sinesmenak defendatzen jarraitu zuen. Azkenean 251. urteko otsailaren 5ean hil zuten, heriotza zigorraren bidez.
Gaur egun ospatzen ditugu bi tradizio. Erromeria otsailaren 5ean, dantza egiten da, janari postuak daude eta jan postu hauetan txorizoa eta bokatak ipintzen dira, Euskal Folklorea batik bat. Otsailaren 4an Santa Agedari abesten zaio uzta onak izateko. Baita makila batekin ere kolpatzen da lurra uzta onak izateko. Makila hurritzaz eginda dago.
Baseliza zati ezberdinak ditu:
Nabea: XVIII. mendekoa da. Meza entzuteko erabiltzen da.
Portikoa: XIX. mendekoa da. Portikoa elizaren zatirik berriena da. Aterpe bezala erabiltzen da.
Burualdea: XVI. mendekoa da. Meza emateko erabiltzen da.
Sakrista: XVIII. mendekoa da. Apaizak biltegia edo aldagela bezala erabiltzen du.
Amaitzeko, baseliza ikusi ondoren autobusa hartu genuen eta berriro institutora joan ginen. Gure parterik gogokoena mendia igo genuenean izan zen.