Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

04: Internet

No description
by

joseba martin

on 14 March 2016

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of 04: Internet

Interneten informazio asko dagoen arren guztia ez dago gure esku eta klik soil batekin ikusteko moduan. Google da informazioa eskuratzeko erreminta nagusia eta sareko hizkuntza ingelesa da.
INTERNET
1.- Kontzeptua
2.- Ezaugarriak
3.- Internet ikusezina
4.- Tendentziak: Norantz?
5.- Etorkizuna: egunero eguneratuz
6.- Informazio Iturriak: Dokumentu digitalak: ezaugarriak eta formatuak: Zer?
7.- Informazio Iturriak: Dokumentu digitalen kokalekuak: Non?
8- Helbideak: URL
9.- Nabigatzaileak: explorer, firefox, safari...
10.- Bilatzaileak: Nola?
1.- KONTZEPTUA

Gaur egun, Internet informazioaren plataforma nagusia bilakatu da, eta informazioa ekoiztu, zabaldu eta partekatzeko aukera ematen digu.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da, TCP/IP protokoloak erabiliz, milioika ordenagailu elkar konektatzen dituena.

World Wide Web da Interneteko alde ezagunena, baina ez da bakarra, fitxategien transferentzia (FTP), posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketak (txat) edo bat-bateko mezularitza ere baditugu.
2.- EZAUGARRIAK


INFORMAZIO KOPURUAK

KONTSULTATU: http://www.elmundo.es/elmundo/2013/07/30/navegante/1375199227.html

Sarean informazio ugari dagoela, gauza jakina da. Izan ere, datuen hazkundea etengabea da. Gaur egun, informazio kopuru ikaragarriari informazio tsunamia esaten zaio.

KONTSULTATU: http://eu.wikipedia.org/wiki/Infoxikazio


AUTOPISTA

Informazioaren autopista da eta hemen guneen ezaugarriak, partekatzeko moduak eta egileen moldeak…
informazioaren hedakuntza eta bere ikusgarritasuna baldintzatzen dute.



IKUSGARRITASUNA

Sareak bi alde ditu: agerikoa eta ikusezina.

Internet ikusezina, sarean egon arren, ikusgarritasun ezagatik ezkutuan geratzen dena da.
Bilaketa-tresnetako emaitzetan (Google-n) ez dena azaltzen, alegia.
BILATZAILEAK
GOOGLE
1997, Stanfordeko unibertsitatean: Larry Page eta Sergey Brin.
Ez bakarrik bilatzailea: eskaintza anitza.
2011: 32.000 langile
Erabiltzaileak: +1.000.000.000/hilabetero (2011ko maiatzan) / 2006an: 500.000.000
Portzentaia (share): %96 (2011) / 2008an: %91

BESTEAK:
ask, yahoo search, altavista, lycos, baidu...
BILATU ONDOKO WEB HAUEK ETA AZALDU ZER ESKAINTZEN DUEN BAKOITZAK

Elebila. Euskarazko bilatzailea:
http://www.elebila.eu

Euskadiko Ataria:
http://www.kaixo.com

Azken ordua euskaraz:
http://www.aurki.com/

Bilaketa motorrak bildu ezin duten informazioak osatzen du sareko alde ezkutua.

Zergatik gertatzen da hau? Gune horietan informazioa datuz osatutako tauletan egituratzen da, eta galdera (query) bidez kaleratzen da, formularioetan bilaketa zehatzak eginez.
Beraz, interesgarria suertatu daitekeen hainbat informazio ez dugu jasoko zuzenean:

datu-baseena, liburutegiko katalogoena, artxiboena, edukia kontsultatzeko bilatzaile propioa behar duten aldizkari elektronikoena eta pasahitza behar duten web guneena.
4.- NORANTZ?

Infoxikazioa
Analfabetismo teknologikoa
Eten digitala
Pasibotasuna
Itzal digitala
Pazientzia gutxiko nabigazioa
Infoxikazioa: Hartzen dugun informazio kopurua hainbestekoa da, etengabeko datu jarioa itogarria suertatu daitekeela. Informazio larregik intoxikatu egiten gaitu, infoxikazioa sortuz
(gehiegizko informazioaren intoxikazioa.)
Analfabetismo teknologikoa: Teknologien sorrera eta hedapena azkarra izan da, euren erabilerraztasunak lagunduta ondo gizarteratu da, hala ere, guztiok ez gara teknologia berriak ulertu eta modu eraginkorrean erabiltzeko gai.
Eten digitala.
Erabiltzaile eta erabiltzaile ez direnen arteko tartea edo hutsunea eten digitala kontsideratzen da.
Pasibotasuna: Teknologiekin ohituta dauden erabiltzaileen artean partaide pasiboak nagusi dira (lurker-ak). Hau da, teknologiak erabiltzen dituzte informazioa eskuratzeko, aldiz ez dute informazio-edukirik sortzen.
Itzal digitala: Ez gara informazio sortzaileak eta, gainera, sarean guri buruz dauden gehienak, ez ditugu gu geuk sortu. Artxiboetan, zerrendetan, buletin ofizialetan, web nabigazio historietan, posta bidalketetan gordeta daude gure datuak.

Guk horietako heren bat sortzen ditugu, beste biak gure kontrolpetik kanpo dagoz. Gure itzala dira, itzal digitala. Irudikatzen gaituzte, baina ez gara gu.
Pazientzia gutxiko nabigazioa. Ikerketen arabera, gehien jota 10 segundo ematen ditugu web-orri baten informazioa bilatzen eta Googleko erabiltzaileen %3a pasatzen da soilik bilaketa emaitzetako bigarren orrialdera. Informazio zuzena eta zehatza aurkitu nahi dugu begirada bakar bat emanez.
6.- INFORMAZIO ITURRIAK
DOKUMENTU DIGITALAK: EZAUGARRIAK ETA FORMATUAK: ZER?

Dokumentu digitalak aplikazio informatikoen bidez formatu digitalean sortutakoak dira.

Digitalizatutako dokumentuak eskaner edo antzeko erremintak erabiliz: eskutitzak, txostenak, liburuak eta abar. Emaitza irudi edota testu bat izan daiteke (OCR-ak).
Elektronikoak dira: sistema binario baten kodifikatuak daude
Prozesagarriak
Grabagarriak
Berrerabilgarriak
Esportagarriak
Eguneragarriak
Berreskuragarriak
Bikoiztu daitezke
FORMATUAK

Testu dokumentuak: esaterako word dokumentuak (.doc, .txt, .rtf hedapenak dituztenak.)

Bistaratze dokumentuak: ikusteko edo inprimatzeko artxiboak, esaterako pdf formatukoak.

Inkrustatuak (kapsulatuak): formatu desberdinetako artxiboak gordetzen dituzten fitxategiak (openDoc, OLE).
Egituratuak: programazio lengoaietan garatutako dokumentuak (html, xml, xhtml, css). Dokumentu digitalen ezaugarri nagusienetarikoa hauxe da, egituratuta daudela eta adierazpen ezagunena da hipertestua lantzen dutela.

Hipertestua testu mota bat da. Honek erabiltzailea bideratzen du aurrekoarekin zerikusi duen beste testu batera kanpo loturen bitartez (hiperlotura).
Irudi dokumentuak: artxibo grafikoak, esaterako argazkiak. (gif, jpeg, tiff)

Audio dokumentuak: soinuzko artxiboak, esaterako mp3etako artxiboak.

Bideo dokumentuak: mugimenduan dagoen irudizko dokumentuak. (wmv, mpeg)

Multimediak: irudi, soinu eta testu fitxategiak elkartzen dituzten artxiboak. (flash, java) 
Konprimituak: dokumentuak beste formatu batzuetan konprimitzen dituzten artxiboak (zip, rar)

Tridimentsionalak: hiru dimentsiotan garatutako dokumentuak (QTVR)
 
Zenbakizkoak: matematika, estatistika edo zenbakietan oinarritutako dokumentuak (excel, spss)

Exekutagarriak: aplikazio informatikoak. Aplikazioa den edozein artxibo.
7.- INFORMAZIO ITURRIAK
DOKUMENTU DIGITALEN BILTEGIA: NON?

Liburutegi digitalak: Zerbitzari baten kokatzen dira dokumentu digitalak, kontsulta publikoa ahalbidetzeko asmoz. Sortzez digitalak diren dokumentuak (ad., liburu elektronikoak) edota digitalizatutakoak.

Repositorioak: Hemen egileek biltegiratzen dituzte euren dokumentu digitalak, kontserbazioa eta kontsulta bermatzeko asmoz.
Bertikalak (gai bakar baten ingurukoak), adib. E-LIS
Horizontalak (gai asko), adib. ADDI EHU-koa edo Recolecta

Datu-baseak: Datu-baseak beren artean zerikusia duten datuen bilduma da, ondoren eskuratu ahal izateko gordetzen dena. Esaterako, Inguma datu-basea, EGB Jolas bilduma edo Argiako Euskal Kulturaren Aurkibidea.

Web guneak: Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrialde bilduma bat da. Orrialde sorta honek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orrialdearen inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

Blogak: Istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko web gune bat da. Egileak (blogaria) mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta kronologikoki argitaratzen ditu.

8.- HELBIDEAK: URL (UNIFORM RESOURCE LOCATOR)

Sareko baliabideen helbide elektronikoa identifikatu eta idazteko sistema bat erabiltzen da, URL, Uniform Resource Locator-a.

URL batek lau zati izaten ditu:
Interneteko zerbitzua adierazten dituen hizkiak.
Hau da, protokoloa: http, ftp, telnet
Dokumentua ostatuta dagoen zerbitzaria edo domeinuaren izena.
Adibidez, www.dk.com
Direktorioa edo artxiboaren izena
Dokumentuaren hedapena (formatua: .doc, .pdf, .jpeg)
URL-ren adibidea:

domeinua
hedapena

http://www.uztaro.com/uztaro_fitxategiak/897_3_artetxe.pdf

protokoloa artxiboa

Interneteko domeinu berriak eskatu ahal izango dira 2012an.
PuntuEus elkarteak 2013. urtean '.eus' erabil ahal izatea espero du.

http://paperekoa.berria.info/harian/2011-06-21/012/001/interneteko_domeinu_berriak_eskatu_ahal_izango_dira_2012an.htm

Milaka gunez osatuta dagoen sarean, behar ditugun datuak eskuratzeko bi tresna erabiliko ditugu:

nabigatzaileak eta bilatzaileak.
9.- NABIGATZAILEAK

Nabigatzailea, saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazioa da. Web-nabigatzaileak Interneten sartzeko bide praktiko, erraz eta erabiliena da. Gaur egun hainbat ditugu: Internet Explorer, Firefox, Opera, Safari, Chrome...
10.- BILATZAILEA: NOLA?

Weba automatikoki aztertzen duen sistema da, honako prozedura jarraituz: web orri desberdinen kodea edo helbide elektronikoa batu eta erabiltzaileak kontsultatu dezaken datu-base baten barneratzen du. Beraz, konputagailu sistemetan datuak bilatzeko garatutako informazioa eskuratzeko sistema da.
Bilatzaileak ez du uneoro Internet miatzen. Robotek noizbehinka zeharkatzen dute sarea informazioa biltzeko.
Galdera egiten dugunean, nabigatzaileak lehendabizi begiratuko du ea ezer gorderik dagoen bere katxe memorian (cache), eta, baldin badago, hor dagoen bertsioa bistaratuko du, bizkorragoa delako zerbitzaritik ekartzea baino.

Bilatzaileen funtzionamendua honakoa da:

1.- Robot bezala ezagutzen diren programak (armiarma edo crawler) sarean dauden web orriak miatzen ditu. Azterketa lanaren oinarria da web guneen helbide elektroniko edo hiperloturak identifikatzea.
2.- Ostean, programa indexatzaileak (helbide elektronikoak lotzen duen programa) errobotak bilatu duen informazioa aztertu (metaetiketak, loturak eta iturburua) eta deszifratzen ditu: web gunearen gaia, izenburua, ezaugarriak eta abar.
3.- Aurreko informazioa datu-base erraldoi baten barneratzen da.

4.- Erabiltzaileak galdera bat egiten du bilatzailearen bilaketa formularioan (bilaketa kutxatilan).
5.- Emaitzen zerrenda azaltzen da hurrenkera berezi baten: garrantzi handiagoko emaitzak lehen postuetan azaltzen dira.

Hurrenkera, bilatzaile bakoitzak inplementatzen duen algoritmoaren arabera egiten da. Bilatzaileek baloreak ematen dizkiete Interneteko guneei, zenbat eta balore hobeago, gorago azalduko dira emaitzetan. Hau da, posizionamendu hobea izango dute web guneek eta lehenengo postuetan azalduko dira emaitzen zerrendan.
5.- Etorkizuna: egunero eguneratuz
AGERIKO INTERNET


INTERNET IKUSEZINA

Datu-baseak
Liburutegietako katalogoak
Artxiboak
Pasahitza behar duten web guneak...
3.- INTERNET IKUSEZINA
-----------------------------
.gif adibideak:

http://24.media.tumblr.com/tumblr_ljp2es9Vht1qg39ewo1_500.gif

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/7/78/GRACE_globe_animation.gif

http://thinknice.com/wp-content/uploads/2011/04/Levitating-Girl-Cute-Animated-Gif.gif
BILATU:
- CNN telebistako bideoen gordelekua (repository). Kontsultatu ea posible den bideo horiek erabiltzea, ordaindu behar den eta zein erabiltze-sistema lantzen duten

BILATU:
hedapen hauek, existitzen diren...
- .tk
- .cat
- .biz
- .eh
- .eus -->
- .travel

Eskerrik asko zuen arretagatik!!
What is the meaning for 'lurker'?
google, yahoo!, excite... Nola hasi ziren bilatzaileak?
Google denborapasa:

- bilatu (kakotxik gabe): do a barrel roll
- bilatu: zerg rush
- bilatu: "atari breakout" irudietan
- bilatu "isla media luna, antartida" google maps-en eta sartu bide urdinetan...
- bilatu google gravity mr. doob.
- klikatu "baietz lehenengoan" botoian ezer idatzi gabe. Zer ateratzen da?

+ Info: Google Easter Eggs
http://pennystocks.la/internet-in-real-time/
Eta gauza gehiago: http://bit.ly/1Fy4EZy
Some ways to avoid the information overload...
Eten digitala: jendea baztertzeko modu berria?
https://myshadow.org/es
http://imagesource.cnn.com/content/home.do
http://www.domeinuak.eus/eu/
Bonus track
BERTAN BEHERA
Full transcript