GRAMATIKA 2. DBH 1. UNITATEA
PERPAUSA
- Esanahi osoa duen hitz multzoa
- Perpausa hitzek osatzen dute
- Hitzak sintagmatan biltzen dira
PERPAUSA
Nire amak galtza berriak erosi dizkio amonari.
Perpausa bi atal nagusitan banatzen da: IS (subj) eta AS (pred)
Izen Sintagma
- ISren gunea: IZENA (IZENORDAINA)
- Osagarriak izan ditzake: izenlagunak, izenondoak edota determinatzaileak.
Izen Sintagma
IS NOR eta IS NORK subjektu
IS NOR eta IS NORK subjektu
- Jonek liburuak irakurri ditu
- Jon garaiz iritsi da
- Miren etorri da
- Mirenek ondo egin du
- Lagunek nire etxera deitu dute
ISren osagaiak
laguna > iz. + det.
amaren laguna > izlg. + iz. +det.
lagun handia > iz. + izond. + det.
amaren lagun handia > izlg. + iz. + izond. + det.
aditz sintagma
- ASren gunea: ADITZA
- ASren isagarriak edo inguratzaileak: IS NOR (osagarria), IS NORI (zehar osagarria), aditzondoak (inguratzaileak), adizlagunak (inguratzaileak)
aditz sintagma
1. ariketa
berezi esaldiotan IS (subjektua) eta AS. Gero, adierazi subjektua IS NOR edo IS NORK den.
1. ariketa
- Basoko inurriak udazkenean oso langileak izaten dira.
- Musika talde gehienek udan ematen dituzte kontzertuak.
- Noiz jakingo dugu Txanogorritxo ipuineko otsoaren bertsioa?
- Zuek udan hondartzara arratsaldez maiz joan zarete.
- Ikasturte honetan gogor arituko naizela agindu diet gurasoei.
2. ariketa
Bereizi IS (subjektua) eta AS, beltzez idatzita dauden esaldietan.
2. ariketa
Parisen, abuztuak 1
Aupa, Mikel!
Iritsi gara Parisera. Hiru egun
egingo ditugu bertan. Gero Bretana
aldera joango gara. Hiri hau izugarria
da! Gaur goizean Eiffel dorrera igo
gara; haizeak dexente mugitzen du...
Saiatuko naiz Bretanatik telefonoz deitzen.
Musu bat,
Ane
3. ariketa
Adierazi zer diren esaldietan beltzez nabarmendutakoak (IS NOR, IS NORK, IS NORI, aditza, adizlaguna, aditzondoa...).
3. ariketa
Bihar zortzietarako eskolako atarian egongo naiz.
Anderrek txikitako argazkiak ikusi behar ditu bere lagunekin.
Gure bizilagunaren amona mendira joaten da goizero.
Irakasleari ez zaio inoiz liburua ahazten.
Ikasleok tutorearekin hitz egiten dugu maiz.
MUGAGABEA
- MUGATU SINGULARRA EDO PLURALA
Pertsonak edo gauzak mugatuak edo ezagunak direnean
MUGAGABEA
Pertsonak edo gauzak ezezagunak edo zehaztugabeak direnean
MUGAGABEAREN ERABILERA
- IZEN BEREZIAK: AgurainEN, AitorrI, ZuriñeRI...
- IZENORDAINAK ETA ERAKUSLEAK: guK, honEKIN...
- GALDETZAILEAK: zer, zein, zenbat (Zer egun da gaur? Zein etxe da zurea?...
- ZENBATZAILE ZEHAZTUAK: zenbakiak (Hiru ikasle, Lau zakurri...)
- ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEAK: zenbait, hainbat, hainbeste, makina bat, asko, gutxi... (Zenbait etxetan ez dago telebistarik...)
- DEKLINABIDEKO ZENBAIT KASU: Partitiboa/ Nortzat/ Zertaz edo zerez (Ez dut liburuRIK erosi, TutoreTZAT hartu nau ikasle horrek, EskuZ egin dut, Esnetan busti ditut gailetak...)
MUGAGABEAREN ERABILERA
ADIBIDEAK
- AgurtzaneRI ez zaio maitasunIK faltako.
- Ez dute PasaiKO portua eraberrituko.
- GuRI ez digute halakoRIK agindu.
- ZerK penatu zaitu horrenbeste?
- Zein liburuTAN irakurri duzu hori?
- Zein umeRI erosiko diozu bizikleta ?
- Zenbat buru, hainbat aburu.
- BiK erosi dute, besteek ez.
- Ni ez naiz hiru txakurrEKIN inora joango.
- Zenbait tokiTAN izana da, baina esaten duten guztietan ez.
- Edozein lekuTAN txakurrak oinutsik.
- Oihal hauek eskuZ eginda daude.
- Azukrea urETAN sartuz gero, urtu egiten da.
- TontoTZAT hartu al nauzu?