Introducing
Your new presentation assistant.
Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.
Trending searches
Flageloa baino motzagoa den apendize proteiniko bat da. Zelulek inguruneari, elkarrengandi edo animalia-zelulei itsasteko erabiltzen dituzte. Bai bakterio Gram-negatiboetan bai Gram-positiboetan agertzen dira. Uniformeki sakabanatuta egon daitezke, edo bakarrik poloetan.
Erreinu bakar batean aurkitzen da , moneroetan(bakteriak). Ez du nukleo zehatzik eta zitoplasman eukariotoak baino organulu gutxiago dituzte.
Bakterio Gram-positiboetan agertzen diren mintzaren tolesdurak dira, eta beraz "mintzan" edo bere barrualdean kokatuta daudela esan dezakegu.
Nahiz eta funtzioa nahiko zehazturik ez egon, ugalketan eta metabolismoan parte hartzen dutela uste da,
Zilioak egitura aldetik flageloekin erlazionatuta dauden arren, desberdintasun mikroskopiko garrantzitsuak dituzte. Zilioak ugariak eta laburragoak diren bitartean, flageloak banaka ageri dira eta lodiagoak eta luzeagoak dira.
Beren funtzioa zelularen ingurune medioa mugitzea da, esaterako trakeako zelula ziliatuek mukia, hautsa... ahorantz mugiarazten dituzte.
Zelularen gainazal askeetan daude zelula mintza inguratuz.
Flageloak hainbat organismo zelulabakarrek eta organismo zelulanitzen zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira.
Zelularen higiduran parte hartzen duen proteina flagelina da, eta horretaz osatuta daude flageloak.
Bere funtzioa zelula mugiaraztea da. Leku askotan koka daitezke, adibidez, polo batean, sakabanatuta edo multzotan
Zelulari babesa, zurruntasuna nahiz gelditasuna eta balantze osmotikoa ematen die.
Bakterio guztiek ez dute osaketa berdina. Bi mota daude: Gram positiboak eta Gram negatiboak. Gram positiboak negatiboek baino horma lodiagoa dute. Horma mureina (peptidoglikanoz) osatuta dago.
Nukleoidea izaki prokariotoetan ADNa (informazio genetikoa) kokatzen den lekua da. Prokariotoetan ADN molekula bakarra da, eta ez dago mitzez inguraturik. Gehienbat ADNz osatuta dago, baina ARN eta proteina batzuk ere egon daitezke,
Polimero organiko batzuz osatuta dago.
Gehienetan glikoproteinak eta polisakarido ezberdin asko konposatzen dute, batez ere polialkoholak eta aminoazukreak.
RNA-r-z (azido erribonukleiko erribosomikoz) eta proteinaz osatuta daude. Erribosomek zeregin handia dute proteinen sintesian.
Jakina denez, informazio genetikoa DNAren nukleotidoetan dago. Transkripzio deitutako prozesuan informazio hori RNA mezularira pasatzen da. Erribosometan RNA-m hori itzulpen deitutako prozesuan irakurtzen da, eta erribonukleotido sekuentzia batek aminoazidoz osatutako sekuentzia bat eratzen du.
Fagozitositik babesteko balio die zelulei kapsula, baita elikagaiak gordetzeko eta hondakinak pilatzeko ere. Uraren galeratik babesten du eta bakteriofagoen erasoetatik ere.
Mintz zelularra lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago.
Lipido gehienak fosfolipidoak dira, baina kolesterola eta glukolipidoak ere badaude.
Proteinak ezberdinak dira zelula mota bakoitzean.
Gluzidoak oligosakaridoak dira.
Mintzaren bidez, seinaleak eta sustantziak garraiatzen dira.
Inklusioak zelulan dauden osagai bizigabeak dira, mintzaz babestuta ez daudenak. Ohikoenak glikogenoa, lipido-tantak (lipid droplets), kristalak eta pigmentuak dira, baina hauek zelularen araberakoak dira, adibidez lipido horiek zelula adiposoetan agertuko lirateke bakarrik.
Egitura sendoak dira, zilindrikoak eta punta konikoa dutenak. Proteinaz osatuta daude eta hauek dituzten bakterioei flotagarritasuna ematen die. Ez dira beti aurkituko.