Introducing 

Prezi AI.

Your new presentation assistant.

Refine, enhance, and tailor your content, source relevant images, and edit visuals quicker than ever before.

Loading…
Transcript

Tutera

Oier Moreno

eta

Ander Garcia

Kokapena

Tutera Nafarroako hegialdean dagoan herri bat da. Mugakide udalerri hauek ditu: Iparraldean Castejon eta Arguedas; mendebaldean Cintruenigo; ekialdean Fustiñana eta Ribaforada; eta hegoaldean Ablitas, Murchante eta Cascante.

Tuterako ondare

erlijiosoak

Historia

VIII. mendetik XII. mendera Islamen menpe egon zan hiria, bai eta Erribera guztia ere. Banu Qasi edo "Ebroko muladiak" sendi indartsua izan zen bertan nagusi 1119an Nafarroako Erresumak hiria bereganatu zuen arte. Hala ere, XVI. mende arte kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuan.

  • Foruen Enparantza edo "Plaza Berria": 1687. eta 1691. urteen artean eraiki zuten, Erdi Aroko harresien kanpoaldean. Haren azpian Queiles ibaia igarotzen da.
  • Plaza Zaharra: Katedrala eta gaur egungo udaletxearen artean kokatutakoa.
  • Santa Maria Katedrala: IX. mendean eraikitako meskitaren gainean egindakoa, osagai erromaniko, gotiko, errenazentista eta barrokoak nahasten ditu.
  • Santa Magdalena Eliza: XII. mendekoa, erromanikoa, Ebro ibaiaren ondoan kokatua, zubi nagusitik oso gertu.

AMAIERA

Banu Qasi

Banu Qasi IX. eta X. mendeetan Ebro haran osoa, zenbait unetan Mediterraneoraino, gobernatzen zuen euskal muladi leinua zen. XI. mendearen hasieran Zaragozako taifak konkistatu zuen.

Banu Qasien gaillurra

VIII. mendeko bukaeran, leinuak Tuteran finkatu zuen bere hiriburua eta Kordobako emir omeiar eta karolingiarren menpekotzatik alde egitea lortu zuen. Al-Andaluseko bere burua bisigodoen aristokraziaren oinordekotzat zuten beste leinu bezala, Banu Qasiak ez ziren inoiz arabiar klase gidariak guztiz onartuak. Tutera hiriburua izanda, baita Olite, Huesca, Arnedo, Tarazona, Borja, Lleida, Toledo, Zaragoza eta, ziur asko, Ejea gobernatu zituzten. Banu Qasien erresuma autonomoa Iruñeko Erresumako elkarkide inportantea zen, biek elkarren laguntza behar zuten inguruko musulman eta kristau erresumen aurka. Horrela, Banu Qasi eta armada irundarrak frankoak irabazi zuten hirugarren Orreagako guduan (824).

Banu Qasien hasiera

Banu Qasikoak izenez baino ez ziren musulmanak eta Islamarekiko bere atxikimendua uste sendoa baino onura zen. Banu Qasien alabek normalean kristau euskal handikiak ezkondu zituzten eta alderantziz. Adibidez, Musa ibn Musa Banu Qasi gobernadorearen ama Eneko Aritza Iruñeko erregearen arreba zen. Era berean, Ibn Hazm arabiar historialariaren arabera, Fruela II.a Leongoak, Alfontso III.a Asturiaskoaren semea, Urraka izeneko Banu Qasikoa ezkondu zuen, antza denez Islametik kristautua.

Nafarroako

musulmanak

Stockholm

(cc) photo by Metro Centric on Flickr

(cc) photo by jimmyharris on Flickr

Budapest

(cc) photo by Metro Centric on Flickr

San Francisco

(cc) photo by Franco Folini on Flickr

Lehen ikusi denez, musulmanak nagusi izan ziren urteetan Ebro ibarrean. Alfontso I.a k Tutera hiria hartzerakoan, nafarroar eta aragoar kristauak gutxiengo bat ziren, urte gutxiren buruan ordea egoera erabat aldatu zen eta musulmanak gutxienengo bat izatera pasatu ziren.

Arma egileak

eta soldaduak

Metalgintza barnean, armagintzan ere trebeak ziren nafar mairuak. XIV. en mendeko hirugarren laurdenean, Nafarroako erregeek Zalema Madexa izeneko artisaua eta bere inguruan zebilen beste zenbait musulman errementari etengabe deitzen zituzten beraientzako armagintzan aritzeko. Garai haietan Nafar erregeak beti gerran zebilen, eta geziak, lantza-puntak eta armadurak lantzen zituzten beraientzat Erribera aldeko artisau musulmanek.

Musulmanen

ohiturak eta

ofizioak

Nafarroako musulman gehienek mahastizainak ziren, eta ezin esan ardoa edaten ez zutenik, nahiz eta beraien erlijioa, hasiera batean, halakorik debekatu. Tuterako musulmanek onibarrak zeuzkaten hiri inguru zein alboko herrietan. Etxeak, esan bezala mahastiak, galsoroak, baratzak, kalamu-sailak eta azienda-taldeak. Queiles ibai ertzeko mairuen auzoan, aroztegiak eta errotak zeuzkaten. Zapatari trebeak ziren, eta larrua ontzen bazekiten. Larruzko zein espartzuzko espartinak egiten zituzten, eta errementari lanak egiten zituzten ere, baita metalekin egindako beste zenbait artisau lanak. Burnia zein beste metalak maisuki lantzen zituzten. Tutera hirian kontzak, sarrailak, giltzak eta esate baterako gazteluko ateen burdineria beraiek egiten zituzten.

Place your own picture

behind this frame!

Double click to crop it if necessary

Learn more about creating dynamic, engaging presentations with Prezi