Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

VIETNAMGO GERRA

No description
by

oihana Etxeberria

on 26 May 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of VIETNAMGO GERRA

VIETNAMGO GERRA
Vietnamgo Gerra edo Indotxinako Bigarren Gerra 1958an hasi eta 1975ean bukatutako guda izan zen, non Hego Vietnam menderatu nahian Ipar Vietnam komunista, Hego Vietnam kapitalista (edo, bederen, komunisten kontrakoa) eta euren aliatuak, batik bat Ameriketako Estatu Batuak (Hegoaldearen alde), borrokatu ziren. Kapitalisten alde Hego Koreak, Australiak, Thailandiak eta Filipinek ere bidali zuten laguntza. Komunisten alde Sobiet Batasuna eta Txina aritu ziren.
1958-1975
Vietnamgo gerra izan zen gerra hotzeko gatazkarik odoltsuena eta iraunkorrena. Zenbait arrazoi izan ziren gerra hau hasteko; Estatu Batuek ez zuten Vietnamen erregimen komunistarik onartu nahi. Hori dela eta, esku hartze estrategiari ekin zioten, Frantziaren funtzioa lortzeko.

Gobernu berriak uko egin zion Genevako ituna betetzeari, besteak beste estatuaren batasuna bermatuko zuten hauteskundeak egiteari. Beraz, 1955ean Hegoaldeko Vietnamgo Errepublika sortu zen. Geroago, hau da, 1960.urtean Hegoaldeko Askapen Nazionalerako Frontea (Vietcong) sortu zen.
AEBek 1962 tik aurrera hartu zuten esku.. Kennedyk aholkulari militarak bidali zituen Hego Vietnamera, erregimeaen porrota eragozteko. Estatubatuarrak beldur ziren: uste zuten, vietnam erregimen komunista baten mendean bateratuz gero, sobietar blokeak beste herrialde asko bereganatuko zituela. Hurengo urteetan Johnson presidenteak soldadu asko bidali zituen: 1968an, milioi erdi soldadu zeuden vietnamen. Inguruko herrialde batzuetara ere hedatu zen; adibidez, Laosera eta Kanbodiara.
Hainbat etapatan, mendiak eta oihanak zaintzen zituzten patruila txikien gerrillako guda izan zen. Baina azkenean, tamaina handiko batailak suertatu ziren. Hegazkin amerikarrak bonbardaketa handiak burutu zituen, komunisten hornidura-sarea suntsitzeko asmotan. Alabaina, gai kimiko andana bota ziren bonbardaketa kanpaina horietan.

Vietnamgo gerra deskolonizazioaren eta Gerra Hotzaren testuinguruan ulertu behar da. Eskala txikiko gatazkatik abiatuta, AEBek eta komunistek (Sobiet Batasunak edo Txinak edo biek ere) parte hartzen zuten bi alboetan. Munduko xake-taulan, holako gerrak garrantzi txikiko piezak izaten ziren, aurkari nagusiek (AEBek eta Sobiet Batasunak) zuzenean elkarren kontra borrokatu nahi ez baitzuten, elkarren botere nuklearraren beldur.
Baina Ameriketako Estatu Batuak izan ziren gatazkan murgildu zen kanpoko botere nagusia, Frantziak zonaldetik alde egindakoan. AEBetako aholkulari militarrak 1950erako bazeuden Vietnamen, Frantziako indar kolonialen laguntzan. Vietnamgo nazionalistek, Viet Minh alderdiek alegia, Vietnamgo hegoaldea ezin izan zuten mendean hartu ez Frantziaren kontrako Lehen Indotxinako Gerran ez horren ostean ere. Amerikar aholkulari horiek, 1956an, Hego Vietnamgo tropak irakasteko ardura osoa hartu zuten. 1965rako, borroka-tropa amerikar garrantzitsuak iritsita zeuden. Azkenak, 1973an joan ziren.

Estatu batuetan, oso gutxik onartzen zuten gerra, luze jo zutelako, estatubatuar asko hil zirelako, eta vietcomga garaitzen ez zutelako, nahiz eta Estatu batuek nagusitasun militarra izan. Horregatik, Nixonek estatu batuen apurka- apurkako erretreta sartu zuen. Erretreta hori 1974an amaitu zen; urtebete geroago, Hego Vietnamek porrot egin zuen eta herrialdea bateratu egin zen
Vietnambo gerra 1975eko apirilaren 30ean bukatu zen, Saigon, Hego Vietnamgo hiriburua Ipar vietnamarren menpe geratzean. Hildakoen kopuruei dagokienez, 2 eta 2.5 milioi arteakoak dira hildako asiarrak, horietako asko zibilak. Amerikarrak 60.000 inguru dira. Hala ere, adituak ez datoz bat horrelako datuak ematerakoan, eta gaur egun ere zalantzak daude.
BIBLIOGRAGIA:
- WIKIPEDIA
- HISTORIAKO TESTU LIBURUA
- INTERNETEKO WEB GUNE BAT
- VIETNAMGO GERRARI BURUZ EGINDAKO BESTE LAN BAT
- ARGAZKIAK: GOOGLEKO IRUIETATIK
- BIDEOA: YOU TUBE
EGILEA:
OIHANA ETXEBERRIA
Gaia finkatzeko orrialdeak:
- http://www.historiasiglo20.org/GLOS/vietnam.htm
- http://www.portalplanetasedna.com.ar/conflicto03.htm
Full transcript