Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Lehen sektorea

4. Gaia
by

Jone Flores

on 8 September 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Lehen sektorea

Baso ustiapena basoen aprobetxamendua da. Honetatik zura, erretxina, artelazkia-kortxo eta kautxua eskuratzen ditugu.

Baso baliabide garrantzitsuena zura da, eraikuntzan eta altzarigintzan erabiltzeko, gainera papera ekoizten dugu.

Errendimendu handieneko basoak oihan eta baso tropikaletan ditugu kaoba eta hebea esanguratsuenak izaten.

Deforestazioa saihesteko basoberritzeak egiten dituzte, naturaren birsorkuntza ahalmena nahikoa ez denean.

6. Nekazaritza tradizionalaren aniztasuna
LEHEN SEKTOREA
Baserri paisaiek natura aldatzen dute.
Landa habitat
da gizakia landa ingurunean nola dagoen kokatuta.

Habitat sakabanatua
. Etxebizitza bakoitzaren ondoan familiaren laborantza lurrak eta bazkalekuak daude. Orokorki, ur ugari dagoen eremutan. Atlantikoko gunean.

Habitat bildua
. Etxebizitza eta eraikin publikoak herrixkan biltzen dira. Herrixkaren inguruan laborantza lurrak eta bazkalekuak daude. Orokorki, ur eskasa dagoen eremutan. Mediterraneoko gunean.

Gaur egun gero eta zailagoa da landa eremuaren eta hiri eremuaren arteko muga zehaztea, landa eremuetan hiriko bizimodua sartzen ari delako.

Itsasoan, ibaietan edo aintziretan arrainak eta uretako beste espezie batzuk harrapatzea da.
2. Lehen sektorea gaur egun
3. Nekazaritza
faktore fisikoak eta giza faktoreak
4. Herrialde garatuak
5. Herrialde azpigaratuak
7. Abeltzaintza
8. Baso ustiapena
9. Baserri paisaiak
10. Landa habitata
11. Arrantza
1. Zer da lehen sektorea?
Lehen sektoreko jardueretan, naturatik zuzenean produktuak eskuratzen ditugu; eraldatu barik.

Hain zuzen ere:
nekazaritza
,
abeltzaintza
,
arrantza
eta
baso ustiapena
dira.

Hauek geure elikaduraren oinarria dira.
"Landa" hitza hiria ez denari erreferentzia egiteko erabiltzen da.
Lehen sektorean lan egiten duen munduko biztanleria
guztizko biztanleria aktiboaren %39
da. Gehienbat herrialde azpigaratuetan aritzen dira sektore honetan.
Halaber, gero eta
garrantzi txikiagoa
du ekonomian. 2008an sektore horren ekoizpena munduko ekoizpen osoaren %4 soilik izan zen.
Biztanleria aktiboaren %6
aritzen da lehen sektorean.

Ehuneko txikia izan arren,
produktibitate handia
izaten du aurrerapen teknikoei eta mekanizazioari esker; BPG-ren % 4 baino gutxiago izanik.
Biztanleriaren % 50ak
lan egiten du sektore honetan; BPG-ren % 10 baino gehiago izanik.
Sektore honetan
%80ak lan egiten du
.
Gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan daude; laborantza teknika tradizionalak erabiltzen direnez, produktibitatea txikia da; BPG-ren % 50 baino gehiago izanik.
Herrialde garatuetan
Garapen bidean dauden herrialdeetan
Herrialde azpigaratuetan
Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko.

Iraganean, faktore fisikoek gaur egun baino eragin handiagoa zuten nekazaritzan, teknologia aurrerapenek zenbait oztopo gainditzeko aukera eman baitute.

Giza faktoreak
Faktore fisikoak
Klima
Laboreak ez dira hazten oso tenperatura altuko lekuetan (45ºC-tik gora), tenperatura baxukoetan (10ºC-tik behera) edota oso euri gutxi edo gehiegi egiten badu.
Erliebea
Altitudea igo ahala tenperaturak behera egiten du 6,4ºC 1.000 m. bakoitzean.

Halaber, lurzoruaren malda 10ºtik gorakoa bada, ezin da ezer landatu. Horretarako terrazak edo baratze-mailak eratzen dira.
Lurzorua
Konposizio kimiko eta biologikoaren arabera:

Lur pikorrak
. Buztin lurra bada, putzuak erraz eratzen dira. Horregatik, drainatze-sistema onak behar dituzte landareak ez usteltzeko.

Hondar lurzorua
. Hareazkoa badira, landareek ez dute behar duten adina ur eta mantenugai gordetzen. Horrexegatik, sarritan ureztatu eta ongarritu behar dira.

Lohi lurzorua
. Ibaien haranetan kokatzen da, ezin hobea da nekazaritzarako. Landareek behar dituzten ura eta mantenugaiak atxikitzen dituzte.

Biztanleriaren bolumena
Gero eta jende gehiago elikatu behar denez, landutako lurren kopurua handitu egiten da. Errendimendua bilatzen, hots, ale batek ematen dituen landare berrien kopurua.
Nekazaritza teknikak
Herrialde garatuetan, teknika modernoak erabiltzen dituzte, produktibitate handia lortuz.

Herrialde azpigaratuetan, teknika tradizionalak erabiltzen jarraitzen dute, produktibitate baxua lortuz.
Ekoizpenaren helburua
Biziraupeneko nekazaritza
. Ekoizpena nekazari familiaren kontsumorako da, eta ahalik eta labore mota gehien hazten dute (polilaborantza).

Globalizazioa
Herrialdeei beren ekoizpena beste herrialde batzuetan saltzeko aukera ematen zaie. Munduko merkatuan lehiatzeko ekoizleek lehiakorrak izan behar dute, kalitatea eta prezioa ezin bestekoak izaten.
Nekazaritza-politikak
Nekazaritza erreformarako legeak (nobleen, elizaren eta herriaren lurrak merkatura ateratzeko), plan hidrologikoak (lurrak ureztatzeko), diru laguntzak eta kuotak (labore batzuen gainean ezarritako ekoizpen gehiengo kopurua –olibondoak, mahatsondoak…).
Ingurumen politikak
Ureztatzeko uraren kontsumoa arautzeko, pestiziden eta ongarrien erabilera mugatzeko, hondakin kutsagarriak tratatzea minda (behien txiza) eta gorotza edo simaurra (behien ongarria). Bioaniztasuna, landare eta animalia asko egotea zaintzen.

Merkatuko nekazaritza
. Labore jakin batean espezializatzen dira. Helburua ahalik eta etekin handiena lortzea da (monolaborantza).
Erresuma Batuan XVIII. mendean Nekazaritza Iraultza sustatu zen (lugorria desagertzea, landare berriak landatzea, ureztatzeko sistemak, jorratzeko makina…). Honela biziraupeneko nekazaritza merkatuko nekazaritza bilakatu zen.
Ekoizpena salduz ahalik eta etekin handiena lortzea da helburu nagusia.
Horretarako, zenbait bitarteko erabiltzen dira.


Ekoizpenaren espezializazioa
. Oro har, monolaborantza hazten da, lana eta makinen erabilera errazteko.


Landako lanen mekanikazioa
. Lana makinek egiten dute azkarrago eta merkeago ateratzeko.


Laborantza teknika modernoen aplikazioa
. Ongarriak erabiltzea, haziak hautatzea, berotegiak eraikitzea, laborantza hidroponikoa (lurrik gabeak) erabiltzea, tantaka-ko ureztapena eta ihinztagailuak. Gainera, bioteknologiak labore transgenikoak (genetikoki eraldatutako laborek) sortu ditu.

Horretarako diru asko inbertitu behar da produktibitatea hobetzeko.

Merkatuko nekazaritza
Merkatuko nekazaritzaren eraginak
•Produktibitatea handia izateak
prezioak jaisteko aukera
ematen du, lehiakorragoak izaten merkatuan.


Arinago merkaturatzeko
produktu jakinak kantitate handitan ekoizten dituzte.


Garraio bereziak
erabili daitezke produktu kantitate handiak banatzeko.

Ongarriek lurzorua eta urak kutsatzen dituzte. Gainera herrialde garatuek nekazariei diru-laguntzak ematen dizkietenez, herrialde azpigaratuek aukera gutxiago dute haiekin lehian aritzeko.
Ondorio kaltegarriak
Nekazaritza tradizionalean jarduten duten nekazariek baliabide gutxi izaten dituzte eta familiaren mantenua eskuratzeko da.

Baina toki askotan, enpresa multinazionalek sail handiak sortu dituzte beren interes ekonomikoekin lotuta daudenak.

Nekazaritza tradizionalaren ezaugarriak
Biziraupeneko
nekazaritza da, jabetza txikiekin eta nekazari familia elikatzea da bere helburua.

Urte osoan elikagaiak izateko
polilaborantza
erabiltzen dute, elikagai ugariak izateko.

Teknika nahiz lanabesak oso
oinarrizkoak
dira, produktibitatea txikia lortzen.

Faktore fisikoek eragin izugarria
dute teknologia aurrerapenak eskueran ez izateagatik.

Sail handietako nekazaritza
Oro har, herrialde tropikal azpigaratuetan izaten dira, batez ere, Afrikan, Erdialdeko Amerikan, Indian eta Asiaren hego-ekialdean.

Jatorria XVI. m.an kokatu behar dugu, Europako herrialdeek lehengaiak bilatzen zituztenean beren kolonietan. Gaur egun, globalizazioaren ondorioz, Europako eta Estatu Batuetako multinazionalek sail handi horiek kontrolatzen dituzte.

Gaur egungo ezaugarriak
Esportaziorako nekazaritza denez komunikabide onenak behar dituzte: portuak aireportuak…

Jabetza handietan egiten da.

Diru asko inbertitu behar da, urrun dauden herrialdeetan merkaturatzeko.

Monolaborantza, produktu bakar bat landatzen da (kotoia, kakaoa, platanoak, tea, kafea…).

Langile ugari behar dira, gutxi ordaintzen diete.

Produktibitate handia bitarteko tekniko guztiak erabiliz.

Adibidez: Brasil eta Etiopia (kafe-sailak), India (te-sailak), Indonesia eta Malaysia (kautxua)…

Multinazionalen eragina
Multinazionalek ekoizpen kostu txikiak izaten dituzte, herrialde azpigaratuetan soldata baxuak ordaintzeagatik eta erosketa prezio txikia lortzen dutelako herrialde garatuetan saltzeko.
Alde onak
Tokiko ekonomia aktibatzen dute lana sortzen baitute.

Beharrezko garraiobideak eta merkataritza azpiegiturak sustatzen dituzte.

Laborantza teknika modernoak sartzen dituzte.

Alde txarrak
Etekina multinazionalentzat da, langileen bizi maila oso kaskarra izaten da.

Sail handietako laboreak esportaziorako direnez, elikagaiak inportatu behar izaten dituzte.

Oso ustiapen intentsiboa egiteagatik, inguru inpaktu handia eragiten dute: lurrak agortzea, kutsadura, bioaniztasuna galtzea…

Prezioek behera egiten badute, soldatak jaitsi egiten dira, eta baliteke saila ixtea ere. Horrekin, langileak langabezian eta miseria gorrian gelditzen dira. Batzuetan emigratu behar dute beste herrialdeetara.

Nekazaritza ibiltaria
Mozketa eta erreketa bidezko nekazaritza da, laborantza sistemarik arkaikoena. Tropikoen arteko eremuan erabiltzen jarraitzen dute: Kongo eta Amazonas ibaien arroetan.

Biziraupeneko nekazaritza da; beraz, ahalik eta produktu mota gehien hazten dute. Sabanan zerealak dira nagusi. Oihanean, berriz, tuberkuluak.

Nekazaritza estentsiboa eta produktibitate txikikoa da. Azken hamarkadetan hazkunde demografikoagatik basoa soiltzea ekarri du. Lurrei 5 urteko atseden denbora ez zaie ematen, honen ondorioz agortzen ari dira biziraupena arriskuan jartzen.

Sabanako nekazaritza
Herrialde tropikaletan ematen da. Biziraupeneko nekazaritza da, baina sedentarioa, biztanleria herrixka txikietan bizi da, landutako lurren inguruan. Lur horiek komunitatearen jabetza izaten dira.

Eskuarki, herrixken inguruan, baratzez eta soroz eraturiko eraztun bat izaten da. Soroak etxeko zaborrez eta abere simaurrez ongarritzen dituzte. Zenbait orritan banatzen dira.

Lehenbiziko euria bota bezain laster, artatxikia eta basartoa landatzen dira. Orri horietako bat lugorri uzten da, emankortasuna berreskura dezan, labore-txandaketa egiten da. Gero eta biztanle gehiago daudenez, sarritan lurrak ez dira lugorrian uzten eta, beraz, bizkorrago agortzen dira.


Montzoi nekazaritza ureztatua
Txinan, Indian eta Asiako hego-ekialdean ematen da. Nekazaritza hau montzoi haizeen arabera sustatzen da. Udako montzoi haizeek, Ozeano Bareko lurrunketaren ondorioz, euri ugari eragiten dute apiriletik urrira. Urak soroak hartzen ditu, eta baldintza ezin hobeak sortzen dira arroza hazteko.

Arroz soroak ibaien ondoko haranetan izaten dira: Ganges (India), Ibai Urdina eta Ibai Horia (Txina) eta Mekong (Vietnam).
Eskualde horietako biztanle dentsitate handia dela eta, lurra ahalik gehiena aprobetxatu behar izan da. Beraz, mendi hegaletan sortutako baratze mailetan edo terrazetan ere hazten dute arroza.

Dike eta ubideak ureztatzeko ez ezik, bide gisa ere erabiltzen dituzte. Oso nekazaritza intentsiboa da, urtean bi edo hiru uzta ere lortzen dituzte. Nekazaritza egutegia montzoi eurien arabera antolatzen da.



Abeltzaintzan, animaliak hazten dira, haien haragia, esnea, arrautzak, larrua, artilea, eztia… lortzeko.

Azienda ugarienak behi, ardi, txerri, ahuntz, zaldi eta hegaztienak dira. Kunikultura (untxi hazkuntza) eta erlezaintza (erletatik lortutako produktuak) ere baditugu.

Abeltzaintza nekazaritzaren jarduera osagarritzat hartu izan da. Oro har, laborantzarako txarrenak diren lekuetan jarduten dute. Nekazaritzak animalien mantenurako elikagai gehienak ematen ditu; eta animaliek, berriz, lurra ongarritzeko simaurra sortzen dute.

Azken mendean, ikerketa zientifikoari esker, arraza hautatuak lortu dira errendimendu handiagoa lortzeko. Hozte eta izozte sistemen bidez produktuak urrutira bidali ahal dira.

Hala ere, mekanikazio eta teknifikazioaren arabera bi abeltzaintza mota bereizten dira: estentsiboa eta intentsiboa.

Abeltzaintza estentsiboa
Herrialde garatuetan nahiz garapen bidean dauden herrialdeetan egiten da. Ezaugarri hauek ditu:

Ustiategi handietan egiten da; azienda aske ibiltzen da larrean eta bazkaleku naturaletan bazkaltzen da.
Ez dago asko inbertitu beharrik, baina produktibitatea txikia da.
Behi, ardi eta ahuntz aziendak dira. Herrialde garatuetan saltzeko izaten dira, azpigaratuetan norberaren kontsumorako.

Larre ugariko lurraldeetan ematen da: Estatu Batuetan, Argentinan, Brasilen eta Errusian, hain zuzen.

Abeltzaintza intentsiboa
Abeltzaintza industrial ere esaten zaiona, herrialde garatuetan izaten da. Ezaugarri hauek ditu:

Espezie bakarrean espezializatutako ustiategietan egiten da, oro har, txikiagoak estentsibokoak baino.
Diru asko inbertitu behar da instalazioetan, teknologian, pentsuetan eta abarretan. Produktibitatea handia da.
Ukuiluko abeltzaintza da. Haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da. Batzuetan, tenperatura, argia eta hezetasuna artifizialak izaten dira. Ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta ekoizpen handiena lortzeko.
Merkaturako izaten da, ohikoenak behi, txerri eta hegazti azienda izaten dira.

Estatu Batuetan, Kanadan, Europako mendebaldean eta Australian aritzen dira mota honetan.


Ingurumen arazoak eta animalien estresa eragiten ditu.

Ehunka animalia oso espazio txikian egoteak honako ingurumen arazo hauek sortzen ditu.

• Simaur kantitate handiak lurzorua eta urak kutsatzen ditu. Gainera sailek simaur horren zati bat xurga dezakete.

• Askotan arraza berberak ustiatzeagatik lekuko bioaniztasuna galtzen da.

• Belarjaleek, esaterako behiek eta ardiek, metanoa igortzen dute.


Abeltzaintza intentsiboaren arazoak
Formaren arabera
Openfield
edo sail irekiak; lur sail handi independienteak. Espainiako Hegoaldean (Andaluzia).

Bocage
edo sail itxiak; lur sail hetsituak. Espainiako Kantauriko itsasertzean.
Laborantza-sistemaren arabera
Nekazaritza
intentsiboa
. Lurra ahalik gehiena aprobetxatu nahi izaten da. Laborantza teknika modernoak erabiltzen dituzte, errendimendu handia ematen baitute.

Nekazaritza
estentsiboa
. Lur sailak ez dira guztiz ustiatzen, zati bat lugorri uzten baita; hau da, erein barik. Produktibitatea txikiagoa intentsiboa baino.

Laboreen aniztasunaren arabera
Polilaborantza
. Ustiategi berean zenbait landare espezie hazten direnean. Ekoizpena nekazari familiaren kontsumorako izaten da.

Monolaborantza
. Ustiategi batean produktu bakar bat hazten denean. Errezagoa da makinak erabiltzea. Saltzeko ekoizten da.

Tamainaren arabera
Minifundioa
. Landa etxaldeek 10 hektarea baino gutxiagoko azalera badute.
1 hektarea= 10.000 m2.

Latifundioa
. Landa etxaldeek 100 hektarea baino gehiago azalera badute.

Lekuaren araberako arrantza motak
Itsasertzeko arrantza
Kosta ondoan egiten da.

Arrantzako metodoak tradizionalak dira: arpoiak, amuak, nasak…

Harrapatutakoa norberaren kontsumorako izaten da, edo tokiko merkaturako.
Baxurako arrantza
Kostatik gertu egiten da, tamaina ertaineko itsasontziak erabiltzen dira. Itsasontzi horiek zenbait arrantza aparailu izan ohi dituzte, harrapatu nahi duten espeziearen arabera.
Alturako arrantza
Itsas zabalean egiten da eta edukiera handiko itsasontziak erabiltzen dira.

Gailu tekniko modernoak izaten dituzte itsasontziek, arrain sardak (arrainen multzo handia) hautemateko.

Itsasontzi horiek harrapatutakoa garbitzeko, zatitzeko, paketatzeko eta izoztuta gordetzeko instalazioak izaten dituzte.

Faktoria ontziak dira, zenbait hilabetetako arrantza kanpainak egiteko prestatuak.
Soto egokituak ere izaten dituzte, harrapatutakoa izotzetan edo hozkailuetan gordetzeko. Baxurako arrantzaldiak egun batekoak izaten dira.
Arrantza teknikak
Tretza
Itsasontzitik 100 km-ko soka bat askatzen da.

Bigarren mailako beste soka batzuk ditu zintzilik, hauetan amuak jartzen dira.

Guztira 20.000 amu egon daitezke tretza batean.

Inguraketa arrantza
Arrain sarda sare handi batez inguratzen da.

Sareak 1.000 m-ko luzera eta 40 m-ko sakonera du, eta bertikalean flotatzen du.

Arrainak igarotzean, beheko aldea itxi egiten da, eta arrainak sarean harrapatuta geratzen dira.
Tresmaila
2 edo 3 oihal geruza dituen sare bat bertikal jartzen da.

Barruko geruza trinkoagoa da kanpokoak baino.

Arrainek kanpoko geruza erraz zeharkatzen dute, baina ezin dute barrukoa zeharkatu, eta bien artean harrapatuta geratzen dira.

Arraste arrantza
Sareko poltsa ireki eta itsas ondotik arrastatzen da.

Teknika hau oso kaltegarria da ekosistemarentzat, zeren itsasbelarrak bizitzea eta arrainen ugalketa oztopatzen baititu.

1950etik aurrera,
akuikultura
jarri dute martxan, hots, itsasoko animaliak eta landareak ingurune kontrolatuan hartzea. Jaten ditugun izokin, amuarrain, erreboilo, urraburu eta muskuiluak arrain haztegietan ekoitziak dira.
Egileak: Jone Flores eta Juantxu Fontán
Full transcript