Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna (IV)

No description
by

lurdes villar

on 22 February 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna (IV)

11. Gizakiok egiten ditugun ekintzen deskribapena.
a. batzuk
inkontzienteki
egiten ditugu: arnasa hartu, lo egin....; beste batzuk
mekanikoki
; jantzi, ibili....; edo
beharragatik
: jan, edan... EKINTZA HAUEK EZ DIRA EKINTZA MORALAK: ez ditugu libre eta kontzienteki egiten.
b.
lan eta estetika- esparruko
beste zenbait ekintza egiten ditugu: olerkiak idatzi, pianoa jo, ordenagailuak programatu... ondorio praktikoak dituzte eta kontzienteki eta libreki egin arren EZ DIRA EKINTZA MORALAK: esparru horretan bete behar diren arauak ez baitira arau moralak.
BERAZ
EKINTZA MORALAK
: gizakiok libreki eta kontzienteki egiten ditugun ekintzak dira, beste pertsonengan ondorioak dituzte eta gainera arau batzuen menpe jarri behar ditugu.

13.
Nola definitzen dugu arau morala? Balioekin lotzen dugunez, nola definitzen dugu balioa? Zein dira arau moralen ezaugarriak?

ARAUA
: ekintza konkretu bat egin behar den modua erakusten duen jarraibidea.
ARAU MORALA
: balio moralen adierazpena;
BALIO MORALA
: gizakiek beren artean eta beren bizitza garatzeko inguruarekiko dituzten harremanen kalitateak.

ARAU MORALEN EZAUGARRIAK
:
a. auto-obligazioa
: hain baliotsuak balira bezala agertzen direnez gero, agindu horiek betetzera behartuta sentitzen da gizakia;
b. unibertsaltasuna
: arau moralak dituen pertsona batek uste du arau horiek mundu guztiarentzat direla onak;
c. baldintzagabetasuna
: baliotsu gisa agertzen direnez, beste helbururik ez da kontuan hartzen. Baliotsuak dira, besterik gabe, horregatik bakarrik bete behar dira.
14. Gizakiak historian zehar izan duen arazo handienetariko bat izan da arau morala nondik atera den azaltzea, zeintzuk dira aurkitu ahal ditugun azalpenak?

a. JAINKOA
: gizakiak Jainkoak nahi duena egin behar du, hori izan da erlijio guztien aukera;
arazoak: nola jakin zer nahi duen jainkoak guk egitea? Non gelditzen da gure askatasuna eta duintasuna?
b. GIZA NATURA:
gizakiak bere naturak agintzen diona egin behar du;
arazoak: nori tokatzen zaio naturaren aginduak interpretatzea?
c. GIZARTEA
: gizakiak bere portaeran gizarteak ezartzen dizkion ohiturak, arauak eta aginduak bete behar dira;

arazoak: iraganean beti horrela izateak etorkizunean beti horrela izan behar duela esan nahi du? Zer gertatzen da beste gizarte edo kultura bateko gizakiekin?
d. NAHIMENA:
gizakiak bere nahimenak esaten diona bete behar du, nahimenak funtsatzen du morala;
arazoak: nor da erabakia hartzeko gaitasuna duen subjektua? Nola hartu erabakiak adostasunik ez dagoenean?.
15. Moralaren jatorria kontuan hartzen badugu, zer da moral autonomoa eta zer heteronomoa?

Moralaren
jatorriari dagokionez
autonomiaz eta heteronomiaz ari garenean, arau moralak
nondik sortzen
diren galdetzen ari gara, hau da, subjektuak bere baitatik ateratzen dituen ala beste norbaitek edo beste zerbaitek ezartzen dizkion.
Moral autonomoa
: norberaren baitatik sortzen den arau morala adierazten dugu, beraz moral autonomoa izango da nahimenak bere buruari legea edo araua ematen dionean, hau da legearen oinarria nahimenaren baitean dagoenean;
Moral heteronomoa
: beste batengandik ateratzen den arau morala adieraziko dugu. Legeren oinarria nahimenaren baitatik at dagoenean, beste norbaitek edo zerbaitek ematen dionean.

Beraz, autonomiak askatasuna, emanzipazioa adierazten du, baina heteronomiak mendekotasuna.

16. Askatasuna noiz da benetan gizatiarra?

Askatasuna nahimenak duen aukeratzeko gaitasunarekin lotzen da, eta nahimenak bere buruari legeak emateko gaitasuna du. Gure gaitasuna ez da mugatzen baliabideak aukeratzera, helburuak ere aukeratu ahal ditugu. Askatasuna gizatiarra izango da helburuak aldatzeko aukera dagoenean.
12. Bereiz itzazu moral eta etika terminoak
ETIMOLOGIKOKI
:
moral hitza
latinezko mos hitzetik dator=ohitura, aztura esan nahi du;
etika hitza
grezierazko ethos hitzetik dator= ohitura, aztura esan nahi du.

DESBERDINTASUNA:
Morala
zer egin behar dut?
galderarik erantzuna ematen saiatzen da. Gizakiaren portaera gidatzen dituzten arauak latzen ditu.
Morala praktikoa da
, hausnarketa etikoan oinarrituta dauden arau batzuk zehazten ditu.

Etika arau moralak deitzen ditugun horiei buruzko
hausnarketa
da, bere kezka ez da zer egin behar dut? galdetzea, baizik eta hausnartzea ea gizarte jakin batean
arauak beharrezkoak ote diren
. Beraz bere galdera hauxe da: beharrezkoa al da gizakien portaerak arau batzuen menpe jartzea? Arau horiek nondik atera daitezke?.
Etika teorikoa da
, bere helburua portaera-jarraibide zehatz batzuk gizakiari ematea.
Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna (IV)
17. Inpartzialtasuna nahikoa al da heldutasun morala izateko?

Heldutasun morala lortzeko autonomia ikuspuntu unibertsaletik garatu behar da, eta gizartekidea baino gizarakide izatea lortzea. Helduntasun moral osoa izateko ez da nahikoa unibertsaltasun-printzipioa, inpartzialtasuna gainditu behar dugu eta partzialtasunakin bat egin, hau da ahula den oro babestu. Beraz, heldutasuna lortzeko unibertsaltasunaren printzipioa
errukia eta ardura
balioekin osatu behar dugu.
18. Moralaren ikuspuntutik ekintza baten erantzulea izateko, zer da beharrezkoa?

Hiru baldintza bete behar dira:
a.
askatasuna
: jokatzeko aukera bat baino gehiago izatea eta ez egotea beharturik aukera jakin bat hartzera;
b.
gutxieneko gaitasuna izatea
: egindako zergatiak eta arrazoiak emateko gaitasuna;
c.egindako ekintzen
ondorioak onartzea
.
19. Zein da Kontsumo arduratsuak eskatzen duen azterketa etikoa?

.Errealitatea zaindu behar dugu, hau da, errealitatea ikusteko ikuspegia aldatu behar dugu, zabaldu behar dugu. Herritar ona ez da bere eskubideak betetzen eta errespetatzen dituena ondoko errealitateari begiratu barik. Herritar ona da guztion interesen alde
arduraz
eta
aktiboki
jokatzen duena.
Kontsumo arduratsuak eskatzen duen
azterketa etikoa
:
a. kontsumitzaileok aztertu behar dugu zein diren gure
kontsumo-ohiturak
, zer den benetan beharrezkoa eta zer ez, eta hausnartu behar dugu gure
zoriontasun-ereduei
buruz;
b.
kontsumo-erabakien subjektuak
geuk izateko publizitatearen sarean ez jausten saiatu behar dugu.
Full transcript