Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

BALKANETAKO GERRA

No description
by

Loinaz Etxaniz

on 7 June 2015

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of BALKANETAKO GERRA

BALKANETAKO GERRA
AURKIBIDEA
1. Balkanetako gerrak
- Zergatik gertatu ziren?
- Gerra desberdinak.
2. Jugoslaviaren haustura.
3. Slobodan Milosevic.
4. Serbiarren sarraskiak Kosovon.
5. Jugoslavia: gerraren aurretik eta ondoren
Jugoslaviako Gerrak 1991 eta 1995 bitartean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohian gertatutako gatazka armatuak.
Gerren emaitza, eskuarki, nazioarte mailan lurralde burujabeen aitorpena izan zen, gizakien eta ondasunen galera latzekin batera.
garren Mundu Gerraz geroztik Europako gatazkarik odoltsuena da. Bertan egin ziren gerra krimenandana genozidiotzat hartu izan dira. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Epaitegi Kriminala eratu zuten Nazio Batuek krimen horiek epaitzeko.
hiru gerra gertatu ziren, elkarren artean lotuak: Esloveniako Gerra edo; Kroaziako Independentzia Gerra eta Bosniako Gerra.
GERRA DESBERDINAK
3 gerra egon ziren:
SLOBODAN MILOSEVIC:
Slobodan Milošević, politikari serbiarra izan zen. 1989tik 1997ra Serbiako presidente eta 1997tik 2000ra Jugoslaviako presidente izan zen. Jugoslaviaren desegiteak eta gerrek markatu zuten bere agintaldia.
1987ko urrian Serbiako lehendakaritza lortu zuen. Nagusikeriaz jokatu zuen, serbiarren alde beti, eta Kosovoko independentziaren kontra.
1981etik aurrera, Kosovon borrokak eta manifestazioak hasi zirenean, Milosevicek Kosovoko zenbait buruzagi albaniar karguak uztera behartu zituen.Titok 1974an Kosovori emandako autonomia zabala murrizteko. 1989ko apirilean, aho batez, Serbiako Errepublikako lehendakari hautatu zuten.
1993ko martxoan Bakearen Nazioarteko Konferentziako lehendakariekin elkartu zen Cyrus Vance eta David Owen, Bosnia-Herzegovina 10 probintziatan banatzeko.
Hilaren 21ean, Bosnia estatu batutzat onartu zen, egungo mugen barruan, baina bi lurraldetan banatuta.
2001ean Hagako Nazioarteko Auzitegiaren aginduz, atxilotu egin zuten, eta Hagara eraman zuten epaitzera. 2006ko martxoaren 11n Milosevic hilik aurkitu zuten bere ziegan, bihotzekoak jota.
JUGOSLAVIAREN HAUSTURA:

Jugoslaviaren desegitea antzinako europar herrialdearen banantzea izan zen, gerrek eta eztabaida politikoek eragina.
Jugoslaviak Balkanak bateratu zituen, mendetako gatazka etniko bat jasaten zuen eskualdea.
Herrialdea sei errepublika federalek eta bi probintzia autonomoek osatuta zegoen, bakoitzak bere herria zuena.
1990eko hamarkadan zortzi entitate hauek sei estatutan banatu zen:Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Montenegro eta Serbia; eta azken honen barnean zeuden bi probintzia autonomoak:Kosovo eta Metohija eta Vojvodina.
BALKANETAKO GERRAK
ZERGATIK GERTATU ZIREN?
Kroaziarren eta serbiarren artean gatazkak sortu ziren, baina estatu-aparatua serbiarren mendean zegoen batik bat. Gauzak horrela, Ustašeizeneko talde erradikala sortu zen kroaziarren artean, geroago diktadura faxista eratuko zuena.
Bigarren Mundu Gerran nahigabeak lehertu ziren, Ardatzak egungo Kroazian eta Bosnia Herzegovinan haien mendeko estatu bat eratu baitzuen. Ustaše Kroaziako estatu horren buru jarrita, ekin zioten serbiarren kontrako kanpaina bati. Serbiarrak hil, kanporatu edo asimilatu zituzten. Estimatzen da 330.000–390.000 bitarteko serbiar hil zituztela Kroazian eta Bosnian.
Etnia guztietako kideek osatutako talde partisano komunistek garaitu zuten faxismoa eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten.
ESLOVENIAKO GERRA
Gatazka hauetako lehena izan zen, Hamar Egunetako Gerra bezala ere ezagutua. Esloveniak 1991ko ekainaren 25ean federaziotik independentzia hartutakoan hasi zen.
Gobernu Federalak Jugoslaviako armadari agindu zion mugak defendatzeko. Honen ondorioz, Esloveniako poliziak eta defentsek errepideak moztu zituzten.
Herrialdean zehar zenbait borroka egin ziren, dozenaka hildako eragin zituztenak.
Baina negoziazioek gelditu zuten gatazka; 1991eko uztailaren 9an Esloveniak eta Kroaziak 3 hilabeteko atzerapena independentziarako onartu zituzten.
KROAZIAKO GERRA:
Kroazian, nahaste etnikoa handiagoa izanik, borrokak Esloveniako Hamar Eguneko Gerraren aurretik hasi ziren.
Kroaziako serbiarrek, Kroaziaren independentziaren kontra egin zuten, eta iragarri zuten Kroaziatik bereiziko zirela.
Jugoslaviakoarmadak Kroaziako serbiar matxino horien alde egin zuen. NBEk armak saltzeko debekua ezarri zuen.
1991eko uztailean lehenengo borrokak gertatu ziren, eta abuzturako gerra erabatekoa zen.
1991n Krajinako Serbiar Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen Kroaziatik. Baina kroaziarren kontra-erasoak gerrari buelta eman zion. Su-etena 1992ko urtarrilean hitzartu zen. Jugoslaviako armada Bosniara abiatu zen.
Handik aurrera borrokek jarraitu zuten, baina ez hain gogor. Kroaziak aurrera egiten jarraitu zuen denbora horretan zehar.
1995eko urtarrilean borrokak areagotu ziren. Belgradok, Krajinako Serbiar Errepublikari babesa kenduta, Eslavonia osoko lurraldea okupatu zuen Kroaziak; eta egun gutxi eta gero, 150-200.000 serbiarrek alde egin zuten.
BOSNIAKO GERRA:
Bosnia-Herzegovina 1992an hartu zuen gerrak. Nagusiki bi alde zeuden: bertako bosniako eta kroaziarrak, Zagrebekbabestuak, batetik, eta serbiarrak, Belgradok babestuak, bestetik.
Serbiarrez osatua, Jugoslaviako armadak bosniakoen independentziarako planaren kontra egin zuen. Hala, beste serbiar indar nazionalistekin batera, ez zuen utzi independentziari buruzko erreferenduma egiten 1992an.
Gerra ekainean piztu zen. Bosniako partea Jugoslavia zatitu zuten gerretan odoltsuena izan zen, Sarajevo edo Srebrenicakosetioetan gertatutakoak erakusten duen bezala.
Kroaziako armadaren arrakastaren ondoren, Bosniako indar kroaziar eta bosniakoekin bat egin zuen serbiarren aurrerapen militarrei buelta emateko.
Nazioarteko presiopean, gerra amaitzeko bake-hitzarmena negoziatu eta sinatu zen azkenean1995eko azaro-abenduan.
Bosnia-Herzegovinaren barrenean Srpska Errepublika sortu zen bertako serbiarrek eskatuta.
Herrialde bakoitzaren politikariek nazionalismoa piztu zuten eta Bosnia, Kroazia eta Serbiako mugek liskarrak sortu zituzten, batez ere Serbia Handia eta Kroazia Handiaren nahiak betetzeko

JUGOSLAVIA GERRAREN AURRETIK ETA ONDOREN
SERBIARREN eta KOSOVOREN arteko gerra
AMAIERA
Full transcript