Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Hizkuntzen iraunkortasuna bultzatu

Dekalogoa
by

Benito Fiz

on 21 February 2010

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Hizkuntzen iraunkortasuna bultzatu

Hizkuntzen iraunkortasuna bultzatu Dekalogoa 1 Hizkuntza guztiak errespetatu Hizkuntzaren bat gustatzen ez zaizula edo erabilgarria edo garrantzitsua ez dela esaten duzunean, aurreiritzi horiek hizkuntza horietako hiztunei ere
zuzentzen dizkiezu, konturatu gabe. Hizkuntza guztiak berdinak dira eta desberdinak, aldi berean. 2 Entzun eta begiratu: inguruan dituzun hizkuntzekiko interesa erakutsi. Askotan, susmorik ere ez zenuen hizkuntzak hitz egiten dira zure inguruan. Eta askotan haien izena zein den ere ez dakizu. Batzuetan hizkuntza horien izena edo hizkuntza horietako hitzen bat edo beste jakitea aski da zure ingurukoak gogoko dituzula eta zeharo desberdinak iruditzen ez zaizkizula adierazteko. Esaiezu eskerrik asko beren hizkuntzan eta irribarre batekin erantzungo dizute. 3 Ez beldurrik izan hizkuntza berriak ikasteko, lagungarriak izango baitzaizkizu beti. Jende askoren ustez hizkuntza bat badakizu edo ez dakizu, baina ez dago tarteko aukerarik. Era berean, hizkuntza bat buruan sartzeko, aurretik beste batek burutik atera beharra dagoela uste dute askok. Hizkuntza bat pixkanapixkana hitz egiten ikasteak ez du esan nahi aurreko hizkuntzak ahaztu behar direnik, edo beste hizkuntzak okerrago hitz egiten bukatuko dugunik. Hitz bakar bat erabilgarria izan dakiguke, eta iristen garen mailara iritsita ere, pixka bat hobe da ezer ez baino. Beti irabazten da zerbait. 4 Hizkuntzek ikuspegi berriak eskaintzen dizkigute: ez baztertu hizkuntzek eskaintzen dituzten jakintza-iturriak. Hizkuntza guztiek dute jakintza beren baitan eta jakintza berriak sortzen dituzte. Ez mugatu ingelesa ikastera. Ezagutu ezazu gertuko hizkuntzetan idatzita dagoena. Beste hizkuntzetan zuk uste baino askoz gehiago irakurri dezakezula eta ulertzen duzula ikusiko duzu askotan, bai eta ideia onak hizkuntza jakin bati lotuta ez daudela eta hizkuntza guztiek ideia onak dituztela ere. Hizkuntza bakoitzak ikuspegi berezia ematen digu errealitateari buruz. Hizkuntzak ikastea lagungarria izango zaizu zure ikuspegia zabaltzen. 5 Hitz egiteko aukera eman gutxiengoei eta entzuiezu. Gutxiengo guztion artean gehiengoa osatzen dugu. Ez areagotu hizkuntzen arteko desoreka, ez tratatu hiztun gutxiko hizkuntzak zu tratatzea nahiko ez zenukeen moduan. Aukeratu ahal izatekotan, eman lehentasuna bozgorailurik gutxien dituztenei. Lagunduiezu leku guztietara iristen eta haiek ere lagunduko dizute zuri. 6 Ez hizkuntza nagusirik inposatu, eta arriskuan dauden hizkuntzak indartzen lagundu. Ipar Kataluniako Joan Lluís Lluís idazleak dioenez, Hegoaldeko katalan askori Katalunia frantsesera joatea gustatzen zaie, frantsesez zein ondo hitz egiten duten erakusteko. Ez hizkuntza handiak zabaldu bakarrik, hiztun gutxiago dituzten hizkuntzen kaltetan. Interesa erakutsi galzorian dauden hizkuntzekin ere: ikusiko duzu hizkuntza horiek ere erabilgarriak eta beharrezkoak direla, eta hizkuntz esparrua biziberritzen lagunduko duzu horrela. 7 Merkatu txiki bat ate handia izan daiteke Ez itzazu hartzaile potentzialak eta benetako hartzaileak nahastu. Hiztun askoko hizkuntza batean idazten edo hitz egiten jakiteak ez dizu entzungo zaituztenik segurtatzen. Gertu dauzkagunak bezala hitz egitea, berriz, esateko
duguna entzunarazteko bidea da. Garrantzitsuena ez da zenbat pertsonak ulertu gaitzaketen, benetan zerbait zeini esaten diozun baizik. Shakespeare-ek idazten zuen garaian, ingeles-hiztunak sei milioi baino gutxiago ziren. 8 Hizkuntz aniztasuna jorratu munduan barrena zabiltzanean. Adi entzunez gero munduak eskaintzen dizun aberastasun eta aniztasun guztia aprobetxatu. Ez zaitez Galesera edo Maltara ingelesa ikastera joan bakarrik. Saiatu zaitez bisitatzen dituzun lekuetako hizkuntzak hitz egiten: zure solaskideak zu haien hizkuntzan hitz egitea zenbat eta gutxiago espero, orduan eta gehiago poztuko dira. 9 Gorde zure askatasun-esparrutxoa: ezin dizute hizkuntzarik kendu, zuk nahi ez baduzu. Hizkuntzak ez dira gauzak, ez diote elkarri enbarazu egiten: ez sinetsi besterik dioenik. Bizitzan zehar ezin izango duzu beti ikasi zenuen lehen hizkuntzan hitz egin, baina hizkuntza hori ez galtzea daukazu: beste hizkuntza batzuk ikasten lagunduko dizu. Ez ezazu galdu, beraz: zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta gehiago jakingo duzu zure hizkuntzari eta munduari buruz. 10 Ez beste hizkuntzatako hiztunik baztertu. Hizkuntzek, gutxi hitz egiten diren edo hedadura gutxi duten hizkuntzek bereziki, lotura ikusezinak sortzen dituzte, eta ezezagunak bizilagun bihurtzen dituzten ongietorri-ikurrak dira. Ez beste inori galarazi bere hizkuntza ikastea edo erabiltzea. Ez zure hizkuntzaren bidez zuretarrak ez direnik esan. Iturria:
Decàleg «Sigues lingüísticament sostenible»
Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuek egina: http://www.ub.edu/xdl/dinlin/quefem/decaleg.htm

Diseinuaren ideia:
Monica Muñoz
Vigoko CPI Frian Teis Eskerrik asko!!!
Full transcript