Loading presentation...
Prezi is an interactive zooming presentation

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Gaixotasun kardiobaskularrak

No description
by

on 1 April 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Gaixotasun kardiobaskularrak

PREBENITZEKO MODUAK.
ZER DIRA?
Gaixotasun kardiobaskularrek bihotzari (bihotz-muskuluari) eta odol-hodiei eragiten diete. Odol-hodietako paretak loditu, eta odola ezin da behar bezala igaro. Loditze horri ateroma-plaka deitzen zaio, eta horrexek egiten die kalte gorputzeko odol-hodiei. Hortaz, arteria barnean garatzen diren gantz-gordailu txikiak dira ateroma-plakak, eta arteriak estutu eta gogortu egiten dituzte. Beraz, ateroma-plakak odol-hodien barruan garatu eta odol-fluxua oztopatzen dute.

Ateroma-plakek arteriak estutzen dituzte eta beraietatik pasatzen den odol-fluxua urritu, pixkanaka-pixkanaka; ondorioz, odol-fluxua ez da egokiro iristen arteria horiei dagokien eremura.
Ateroma-plakak hodien paretetan eratu bitartean, ez da sintomarik igartzen, eta, beraz, pertsonak ezin du jakin zer gertatzen ari zaion. Batzuetan, plaka horiek apurtu egiten dira, edo agerian uzten dute barnean daramaten gantza; hala sortzen dira tronboak, hots, odol-hodiaren paretan itsasten diren odolezko tapoiak. Tapoi horiek, bada, hodia bat-batean itxi dezakete, eta odolari igarotzen utzi ez.

Hodi batean odol-emaria bat-batean eteten bada, oxigenorik gabe geratzen da odol-hodi horri dagokion eremua. Arteria koronarioak itxi eta odol eta oxigeno gabezia jasaten duen toki hori bihotza bada, infartua eragiten da. Odol-hodia ixten den eremua burmuina bada, garuneko iktusa da ondorioa.
Ateroma-plakek arteriak zurrundu eta estutu egiten dituzte. Jendea zahartu ahala, ateroma-plakak eratu ohi dira, gero eta maizago; hala ere, arrisku-faktoreak direla eta, gazteagoetan ere sortzen dira. Bestalde, arrisku-faktoreen eraginez, ateroma-plakak errazago hausten dira, eta, ondorioz, hodiak bat-batean itxi eta tronboak sortzen dira. Ateroma-plaken haustura da jatorri baskularreko osasun-arazo larri gehienen kausa.

ARRISKU FAKTOREAK
GAIXOTASUN OHIKOENAK
Ateroma plakak
MARIA eta MAIDER
Gaixotasun kardiobaskularrak
Erretzea.
Ariketa fisikorik ez egitea (bizimodu sedentarioa).
Obesitatea.
Dieta ez-osasungarria (gantz eta proteina ugari).
Gatz gehiegi kontsumitzea.
Alkohol gehiegi kontsumitzea.

Bizimodu desegokia:
Arteria-presio altua.
Kolesterol-maila handi.
Triglizerido-maila altuegia.
Glukosa-maila altuegia / Diabetesa.
Giltzurrun-gutxiegitasuna.

Botikekin tratatu edo aldatu daitezken arrisku-faktoreak:
Familiako aurrekariak izatea.
Gizonezkoa izatea.
Menopausia goiztiarra izatea.
Adina. Zenbat eta nagusiagoa izan, orduan eta aukera handiagoa ateroma-plakak eratzeko.

Arrisku-faktore aldaezinak – ezin dira bestelakotu:

Miokardioko infartua
Gihar kardiakoaren zatiren bati odolik iristen ez zaionean gertatzen da.

Garuneko hodietako istripua
Garunaren zati batean odol-isuria etetean gertatzen da, odolbildu batek garuneko arteria bat buxatzen duenean.
Arnas gutxiegitasuna:
oxigeno maila baxuegia agertzen den egoera klinikoa da, irizpide analitikoek definitzen dutena. Izan ere, odolean PaO2 < 60 mmHg ikusten dugunean diagnostikatzen da. Gainera, PaCO2 > 45 mmHg dagoenean arnas gutxiegitasun hiperkapnikoa izena hartzen du, askotan egoera larriagoa dena. Prozesu hau akutua edo kronikoa izan daiteke, eragilearen arabera. Akutua denean egoera oso larria izan daiteke eta are gehiago, potentzialki hilgarria.
Arritmia:
bihotzaren sistema elektrikoan gertatutako asaldura multzo handia barne hartzen du.Sailkapen orokor handia eginez, arritmiak azkarregi (takikardiak) edo motelegi (bradikardiak) joan daitezke, eta erregular edo irregularrak izan daitezke. Halaber, arritmiak egoera patologikoa edo anormala islatu dezake baina fisiologikoak edo normalak izan daitezke ere bai. Patologikoen artean bizitza arriskuan ipintzen dituztenak daude, fibrilazio bentrikularra adibidez, baina hain larriak ez direnak ohikoagoak dira, guztien buruan fibrilazio aurikularra dugularik.

Arteriosklerosi:
arterietako gaixotasun kronikoa da, zeinetan arteriaren barneko geruzan hantura gertatzen den, eta bertan pixkanaka askotariko gaiak pilatzen diren. Honen ondorioz, arteriak loditu eta gogortu egiten dira eta luzarora hodiak ixtera iritsi daitezke.

Barize:
zain baten hantura iraunkorra da. Zainaren barnean odola pilatzen delako sortzen da, batez ere. Odola bihotzera itzultzean edozein arrazoirengatik muskuluaren barneko zain nagusietatik ezin bideratuz lurrazalaren alderago dauden zain meheagoetatik bideratzen denean sortzen da, zain meheago horiek zabaldu egiten baitira.
betetze bolumen normal batetik abiatuz behar tisularrei erantzuteko bihotzaren ezintasuna da.Barne medikuntzan eta kardiologian gaixotasunik ohikoenetarikoa da. Historikoki "bihotzeko asma" ere deitu izan diote. Kontzeptualki bihotzak huts egiten duenean erabiltzen da, izan ere bihotz gaixotasun guztiek amankomunean duten azken puntua da bihotz gutxiegitasuna. Gure inguruan hipertentsio arterialaren ondorio dira bihotz gutxiegitasunen %75, iskemia miokardikoa izanik bigarren determinatzaile garrantzitsuena. Hiru mota ditugu kaltearen kokapenaren arabera: Ezkerrekoa, eskuinekoa edo alde bietakoa. Bihotzaren funtzioari dagokionez: Sistolikoa edo diastolikoa.
Bihotz-gutxiegitasuna:
Hemorroide:
odoluzkia edo odol-pikoa uzkiaren kanpoaldeko
(kanpo-hemorroidea) edo heste larriaren muturreko (barne-hemorroidea) zainen
hantura da; mina, erredura, hazkura eta odoljarioa ditu ezaugarritzat.
Hemorroidearen
eragileak dira, besteak beste, idorreria, denbora luzean eserita egotea,
jan-edate ugariak egitea, hipertentsioa, etab; haurdunaldian ere sortzen dira
maiz hemorroideak.

Hipertentsioa:
gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala balore normaletatik gora igotzen da: 140 mmHg-tik (sistolikoa) eta 90
mmHg-etik (diastolikoa) gora.
presio arterialaren ezohiko jaitsiera da. Hau gaixotasun bat baino gehiago egoera
fisiologiko bat bezala ulertzen da. Hipertentsioaren aurkakoa da.
Presio arterial baxuegiak ehun eta organoetara ez dela odol nahikoa helduko esan nahi du. Presio hau oso baxua denean, zorabioak edota heriotza gerta daitezke.
Hipotentsioa:
ehunetara odol etorreraren etetea da, horren ondoriozko oxigeno horniduraren gutxitze eta
metabolitoen pilaketarekin batera.
Asaldura morfologiko eta biokimikoak eragiten ditu. Asaldura hauek hasieran itzulgarriak
badira ere, denbora igaro ahala itzulezinak bihurtzen dira eta nekrosia ager daiteke. Denbora hau aldagarria da zelula motaren arabera: garuneko zelulentzat 3-5 minutu, aldiz, miokardio, giltzurrun eta gibeleko zelulentzat 30 minutu.

Iskemia:
miokardioaren (bihotzaren muskulua) gaixotasuna da, arteria koronarioetan gertatutako buxadura edo estutasun baten ondorioz. Mundu mailan, heriotza-tasa handia eragiten du.
Kardiopatia Iskemikoa:
-Erretzeari uztea da neurririk efektiboena, horrela eraginkortasunez murrizten delako arrisku kardiobaskularra, eta osasuna, berriz, nabarmen hobetzen.Gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua tabakoa erretzeari uzten zaion unetik beretik txikiagotzen da, eta murrizten jarraitzen du erretzeari utzi ondorengo urteetan, pixkanaka.
-Egoneko bizimoduak, ariketa fisikorik gabekoak, gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua areagotzen du.
-Gehiegizko pisua edo obesitatea baduzu, dieta berraztertu behar duzu. Obesitateak arteriei erasateko arriskua handiagoa da gantza gerrian metatzen bada. Gehiegizko pisuak eta obesitateak gure arteriak eta bihotza hondatzen dituzte.
-Zure osasun kardiobaskularrerako, garrantzitsua da otordu osasuntsuak egitea, hau da, elikadura kardio-osasungarria, dieta mediterraneoa eginez (frutak, lekaleak, entsaladak, arrainak eta oliba olioa).
-Erosketak egiteko unea da familia osoaren osasun kardiobaskularra zaintzeko momentu garrantzitsuena. Irakur itzazu produktuetako etiketak. Aukeratu itzazu kaloria eta kolesterol gutxi duten produktuak. Gogoratu osasunerako gantz txarrak «trans» gantzak eta gantz aseak direla. Monoasegabeek eta poliasegabeek, berriz, ez dute ateromatosirik eragiten. Jan itzazu fruta eta barazki mota ezberdinetako bost ale egunean, GUTXIENEZ. Koipeak, gaztak, kremak, janari frijitua eta gurina AHALIK ETA GUTXIEN JAN. MURRIZTU GATZA. Ez hartu egunean sei gramo baino gehiago.
-40 urte betez gero, tentsio arteriala gutxienez hiru edo bost urterik behin hartzea gomendatzen da.
-argalduta obesitatea badugu; kirola maiz eginez, egonekoak bagara; modu osasungarrian janez, gatz gutxiagorekin; eta alkohol gutxi hartuz.
-Diabetesa dutenek gaixotasun kardiobaskularren bat garatzeko probabilitate handiagoa dute: bi-lau aldiz handiagoa, hain zuzen.
-Ariketa fisikoa egiteko ohitura hartzea, azukre gutxiko elikadura izatea eta medikazioa hartzea lagungarriak dira diabetesa kontrolatzeko.
-Egarri handia baduzu eta txiza sarri egin behar izaten baduzu, baliteke diabetesa ondo kontrolatuta ez edukitzea.
-Gluzemia kapilarraren analisi soil baten bitartez (atzamarrean ziztatuz) egingo dizute diabetesaren jarraipena osasun-zentroan.
Ezinbestekoa dute diabetikoek, halaber, aldian-aldian ikusmena kontrolatzea eta oinak ondo zaintzea.

ONDORIOAK:
Gaixotasun kardiobaskularrak intzidentzia altuko gaixotasunak dira eta garatutako herrialdeetan gero eta eragin handiago dute bai sortzen duten hilkortasun tasagatik, bizitza kalitatean duten eraginagatik eta ondorioz gastu sanitarioan duten inpaktuagatik.
Hau dela eta ehunka ikerketa egin dira eta egiten ari dira eragin hauek murrizteko eta pertsonen bizitza luzatu eta hobetzeko asmotan. Ikerketa guzti hauek gainera gaixotasun hauek nola maneiatu behar diren azaldu digute eta gaixotasuna bera hobekiago ulertzen lagundu digute.
Praktika klinikoa aski aldatu da ikerketen ondorioz eta ziurrenik aldatzen joango da. Ikerketek gaur egun diraute eta nahiz eta helburu nagusia aipatutakoa izan ezin dugu ahaztu GKBek dirutza izugarria mugitzen dutela batez ere botiken inguruan eta ikerketa askok helburu espezifiko desberdinak izan ditzakeela.
Full transcript