Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Make your likes visible on Facebook?

Connect your Facebook account to Prezi and let your likes appear on your timeline.
You can change this under Settings & Account at any time.

No, thanks

Piztiaren begiak

No description
by

Nagore Orbegozo

on 20 May 2014

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Piztiaren begiak

Argumentua

Hamaika urte igaro ziren jada Jonen emazteak eta alabak auto istripua izan zuten egunetik. Egun horren geroztik, suntsituta zegoen gizona. Zorionez, bere neskalagunak, hau da, Mirenek, bizitza gozoagoa egiten zion. Behin, Jonek gutun bat jaso zuen Dasilva izeneko tipo baten partez. Familiari gertatutakoa ez zela istripua izan azaldu eta haren enpresara joateko eskatzen zion. Hala egin zuen, eta Dasilvak ez zekiela ezer erantzun zion, baina oker zegoen, gezurra esan ziolako.
Berak hil zuen Sandra, eta tipoak bazekien harrapatu egin zutela, beraz, arrastoak ezabatzen saiatu zen. Bitartean, Jon ikertzen hasi zen Xabierren laguntzaz. Honek dena zekien Dasilvari buruz, eta mendekuaren bila zegoen bere neskalaguna hil zuelako madarikatuak. Azkenean, dena argitu zen Dasilva arrapatu zutelako: Jonek egia jakin zuen, poliziek informazioaren berri izan zuten eta Xabierrek bere mendekua gauzatu zuen.







Idazlearen informazioa
Hizkuntzak
Iritzi pertsonala:

Alaitz:
Nire iritziz, hasieran hiru pertsonaien ikuspuntutik hitz egitea pixka bat nahasgarria egin zait. Baina baliteke horrek irakurlea gehiago erakartzea. Bukaeran ordea, gustatu egin zait bi ikuspegi horietan dauden pertsonaiak elkartzea eta pertsonai bakarra geratzea ikuspuntu batean, horrela, interesgarriagoa egin zait elkartze horiek istorioan zerikusia zutelako, bi horiek hirugarrenaren kontra izatearekin. Beraz, aproposa iruditu zait bukaera horretan bi ikuspuntu desberdinetatik kontatzea.

Naroa:
Hasteko, niri izugarri gustatu zait hasiera, hau da, Xabierreri gertatutakoa azaltzen denean nahiz eta berari buruz ezer ere jakin. Bukaera berriz, ez dut asko ulertu kapitulu berberean galdera asko argitzen baitdira eta nahiko nahasgarria delako. Bestela, oso entretenigarria iruditu zait.

Nagore:
Asko gustatu zait bi istorioak elkartzeko erabili duen modua idazleak, batez ere bukaera oso entretenigarria iruditu zait. Hasiera berriz, ez zait gehiegi gustatu pertsonaiei buruz ez genekielako ezer ere ez eta nire ustez zaila izan delako ulertzeko.
Datuak
Alaitz Elizegi.
Nagore Orbegozo.
Naroa Ezeiza.
DBH 3.A.
3. ebaluazioa.
2013-2014
Euskara.
Pertsonaien deskribapena
Jon:
Nahiz eta oso denboraldi txarra pasa, oso adoretsu aurre egiten zien arazoei. Batzuetan gehiegi larritu arren, egoera menpean hartzea lortzen zuen. Bestalde, oso tipo jator eta berezia da, eta gehienekin ondo moldatzen da.

Dasilva:
Tipo gaizto eta maltzurra da, eta edozer egingo luke berarenarekin ateratzeko, Zoritxarrez, oso jakintsua da eta zoroa da hoberen definitzen duen hitza. Orokorrean, hobe da bera bezalako tipoekin ez egotea...


Xabier:
Tipo hau oso mendekaria da, eta baita burugogorra ere. Berez, ez lioke inori ere kalterik egingo, non eta ez den gaizkile ero bat...

Miren:
Jonen neskalaguna da eta edozer egingo luke bere mutilaguna pozteko eta ez larritzeko. Oso neska atsegina da eta arazoetan beti logikarantz jotzen du.
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Piztiaren begiak
Alberto Ladron Arana Iruñean jaio zen 1967ko abuztuaren 1ean. Idazle euskalduna da, filologian lizenziatua, hemeretzi urte zituela hasi zen euskara ikasten. Ipuin lehiaketetarako hasi zen idazten eta hainbat sari irabazi zituen, haietako bat, Agustin Zubikarai saria zen, 2002an irabazia eta horri esker hasi zen modu profesionalean argitaratzen. Idazten jarraitu zuen, betiere suspense, misterio eta polizia nobeletan. Tolkien da bere idazle gogokoena eta ez zaio gehiegi gustatzen jendaurrean hitzaldiak ematea.
Ingurune historiko eta literarioa

-
Nafarroako hiriburuan kokatzen da istorioa.
-
Idazleak Belate, Elizondo eta Baztan lekuak aipatzen ditu konkretuki, eta Nafarroan kokatzen dira.
- Idazleak bukaeran argitu bezala, toki batzuen kokapena asmatua izan da.
Narratzailea:

Idazleak narratzaile orojakilea erabiltzen du. Hau da, gertatzen den guztia daki narratzaile honek, pertsonaien sentimenduak, hauen pentsamenduak, gertaeren arrazoiak, eta baita gerora ere zer gertatuko den. Bada kasu bat, Dasilva pertsonaiarekin, bere kontzientziaren rola egiten duela.
Kanpoko ikuspuntutik dago idatzia, beraz hirugarren pertsonan.
Helburua edo mezua:
Liburu honek duen mezuetariko bat:
- Batzuetan gauzak uste dugun bezalakoak ez direla erakusten digu, eta hortaz lehenego bistaz ikusitako guztia gero ez dela benetan gertatutakoa.
-Honen hari beretik, pertsona guztiek esaten digutena ez dugula sinetsi behar.
-Azkenik, liburuan agertutako esaldi batek istorioa deskibitzen du: "Bizitza erantzunik gabeko bidea da."
Irakurlearekiko sortutako arremana
- Idazlearen helburu nabariena, irakurlea misterioz betetzea da. Honetarako, kontatzeko moduaz baliatzen da.
- Beste asmoetako bat, entretenitzea izan da, hainbat hitz jokoz eta abenturen bitartez. Hau honela izanik, ongi pasatzera bultzatzen gaitu liburuak.
Denboralizazioa:

- Liburu hau ez dago kronologikoki idatzia, hau da, bi istorio kontatzen ditu aldi berean (Xabierren mendekuarena eta Jonen ikerketa).

- Bi kontakizunak denbora konkretu batean daude idatziak. Lehenengo bat kontatzen du eta hurrengo kapituluan denbora horretan besteak egin duena azaltzen du.

- Noizbeinka, istoriaren zati bat azaltzean, flashbacka egiten dute eta benetan gertatu zena alatzen du idazleak.

. Albertoren nobela honetan, hizkuntza bakarrez hitz egiten du, alegia, euskara batuaz. Baina beste euskalki bat ere erabiltzen du, nafarrera konkretuki. Lehenengoak narratzaileak hitz egiten du, eta bigarrenak, berriz, pertsonaiek elkarrizketetan.
. Hizkuntza oso landua dagoela esango genuke, hiztegi aberatsa erabiltzen baitdu eta modu argian hitz egiten duelako batez ere.
. Gehienetan, hitz itsusi batzuk esaten ditu, normalean pertsonaiengandik etorriak eta ez narratzailearengatik.

Bitxitasunak:

. Jonek bere emplegua galdu zuenetik, bila eta bila ibili zen lan apropos bat aurkitzeko esperantzaz. Horregatik, hainbat lan hizketaldi egin zituen. Bertan, galdera bitxi asko egiten zizkioten entrebistatzaileek. Adibidez: fruta bat izango bazina, zein izango zinateke? Zein animali izan nahiko zenuke? Zein da zure super heroi gustukoena? etab. Albertok liburuaren amaieran azaltzen zuen, galdera horiek benetako lan elkarrizketa batzuetatik ateratako galderak zirela, eta Piztiaren Begia liburuan erakutsi arazi nahi zituela.

. Ipuin honetan, Dasilvak bala bat garunean zuela esaten zuten. Ba idazleak “oharrak” sekzioan haipatzen du horrelako hainbat kasu egon zirela duela asko Nafarroan bertan.

Obraren tonua:

. Hasteko, Albertok ez du alaitasunez kontatu istorioa, normalean misteriozko nobelek ez dutelako egiten.
. Konkretuki, ironia puntu bat azaldu du. Batez ere pertsonaien pentsamenduek mespretsua azaltzen zuten. Narratzaileak drama bat izango balitz bezala hitz egin du momentu batzuetan.
. Orokorrean, alaitasuna alde batera utziz, intrigara jo du obraren tonuari dagokionez.
Full transcript