Loading presentation...

Present Remotely

Send the link below via email or IM

Copy

Present to your audience

Start remote presentation

  • Invited audience members will follow you as you navigate and present
  • People invited to a presentation do not need a Prezi account
  • This link expires 10 minutes after you close the presentation
  • A maximum of 30 users can follow your presentation
  • Learn more about this feature in our knowledge base article

Do you really want to delete this prezi?

Neither you, nor the coeditors you shared it with will be able to recover it again.

DeleteCancel

Copy of CIVILIZACIÓN EGIPCIA

No description
by

juani barragan

on 23 February 2018

Comments (0)

Please log in to add your comment.

Report abuse

Transcript of Copy of CIVILIZACIÓN EGIPCIA

ANTZINAKO EGIPTOAR ZIBILIZAZIOA
KRONOLOGIA
Duela 5.000 urte baino gehiago sortu zen eta K.a. 31. urteraino irauten du. Urte horretan Erromaren menpe eroriko da.
Antzinako Egiptoren historia 3 etapatan zatitu ohi da:


EKONOMIA ETA MERKATARITZA
Egiptoko ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Bizitza Nilo ibaiaren uholdeek buztitzen zituzten lurretako uzten araberakoa zen. Dikeez, urmaelez (
estanque
) eta ubidez osatutako sistema konplexua garatu zuten nekazal lur guztiak ureztatu ahal izateko.
Merkataritzak ere garrantzi handia zuen eta ez ziren nekazal produktuak soilik salerosten, beste aberastasun ugarirekin negoziatzen zutela ere badakigu, esklabuekin edo harri-bitxiekin esate baterako.

Giza taldeak
AURKIKUNTZAK
Afrikako ipar-ekialdean kokatzen da, Nilo ibaiaren inguruan eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean. Baina zibilizazio honen eragina askoz ere eremu zabalagoetara iritsi zen.
Egiptoko klima BASAMORTUKOA izanik
KOKAPENA
ELIKADURA
EMAKUMEAK
IDAZKERA: HIEROGLIFIKOAK
ERLIJIOA: JAINKOAK, TENPLUAK ETA HIL OSTEKO BIZIA
Uzta garrantzitsuenak garia (
trigo
), garagarra (
cebada
) eta lihoa (
lino
) ziren. Baratzetan ilarrak, dilistak, tipulak, porruak, luzokerrak (
pepinos
) eta urazak ere lantzen ziren. Baita hainbat fruta ere, mahatsa, datilak, pikuak eta granadak.
Hazten zituzten animalien artean zerriak, ardiak, ahuntzak, antzarak eta ahateak zeuden, haien haragia aprobetxatzeko.
Egiptoarrek behar zituztenak baino elikagai kopuru handiagoak ekoiztea lortu zuten eta produktuen trukaketarako erabiltzen zituzten soberakin horiek.

Emakumeek toki berezia betetzen zuten Egiptoko gizartean. Orokorrean gizonezkoen mende bazeuden ere Antzina Aroko beste zibilizazio batzuetako emakumeek baino eskubide gehiago zituzten:
Jabetzak izan zitzaketen.
Oinordetzak jaso ahazituzten
Diborziatzeko eskubidea zuten.
Zenbait emakume Faraoi izatera ere heldu zirelarik: Hatsepsut edo Kleopatra esaterako.
Egiptoar idazkera, HIEROGLIFIKOA, k.A.ko 3.000. urtearen inguruan sortu zen. Beraz, historiako idazkerarik zaharrenetako bat da. Hieroglifikoak erdi silabikoak (irudi bat-soinu bat), erdi ideografikoa zen (irudi bat-ideia bat), hau da erabiltzen zituzten ikurrak, irudiak edo sinboloak, batzuk soinuak errepresentatzeko balio zuten eta beste batzuk ideiak errepresentatzeko.

Idazkera hau sakratutzat zeukaten antzinako Egipton, ondorioz, eliz-gizonek soilik ezagutzen zuten.

3.000 urtez erabilia izan ondoren, piskanaka bere erabilera gutxitzen joan zen, beste idazkera errazago batzuk zabaldu zirelako eta K.a. IV menderako ez zen hieroglifikoz idazten zekien inor geratzen.

Horrela mantendu zen, 2.000 urte geroago Jean François Champollion frantzesak Rosetta harria deszifratzea lortu zuen arte. Baina hori beste historio bat da... eta esagutu nahi baduzu ikusi ondorengo bideoa.

Beira
Papiroa
Lihozko ehunak
Kuprezko orratz eta izpiluak
Barcos de madera
Lámparas de aceite
SHADUF: ura kanalizatu
edo ibaitik igotzeko tresna
Polea sistema
Goldea animaliekin
Metalezko serra
Momifikazioa
Jeroglifikoak...



NILO IBAIA: BERE GORALDIAK

Menes erregea (K.a.ko 3100. urte inguruan): Egipto osoaren lehen faraoia kontsideratzen da, lehenengo dinastiaren fundatzailea.
INPERIO ZAHARRA (k.A. 3100-k.A. 2050)
Garai honetako faraoi ezagunenen artean KEOPS, KEFREN eta MIKERINOS daude. Hauek eraiki zituzten GIZEH- eko piramide ezagunak.
Urtero Egiptoko hegoaldeartzen ziren euriteei esker Noloren emaria izugarri handitzen zen eta ibaiak gainezja egiten zuen, ibaiertzak urez estaliaz. Ur honek lokatz beltza uzten zuen ertzetan eta lokatz hark ongarri ugari zeukan, lur haiek oso emankorbihurtuz.
Urteren batean ur-goraldi hauen zikloa behar bezelakoa gertatzen ez bazen (atzeratu, laburtu, gehiegi aurreratu... egiten zelako) lurra antzu geratzen zen eta gosete handiak izaten ziren.
PRIBILEGIORIK GABEKO MAILA
NEKAZARIAK: Egiptoko 10 biztanleetatik 9 nekazariak ziren. Lurjabeen lurrak antzen zituzten eta haiei eman behar zieten uztaren zati bat, beste bat zergak ordaintzeko behar zutelarik. Horregatik, behartsu bizi ziren.

MERKATARIAK: Hainbat gai ekartzen zituzten urrutiko lurraldeetatik Egipton saltzeko. Dirua ez zuten erabiltzen, TRUKEA baizik.

ESKULANGILEAK: Zeramika, papiroa, beira, ehunak, metalak... lantzen zituzten.

ZERBITZARIAK: Jaunen, faraoiaren edo aberatsn jauregietan lan egiten zuten.
...............................................................................................................................

ESKLABOAK: Gerra gatibuak izaten ziren eta ez zuten inolako eskubiderik. Gehienetan faraoiaren jabetzakoak izan ohi ziren.
PRIBILEGIODUN GOI MAILA
FARAOIA

NOBLEAK: Askotan faraoiaren familiakoak edo faraoiaren faborea zuten familiak izaten ziren. Lurren jabeak izaten ziren eta probintziak gobernatzen zituzten, faraoiaren aginduak betearaziz eta zergak bilduz.

APAIZAK: Erritu erlijiosoak gidatu eta tenpluak gobernatzen zituzten.

ESKRIBAK: Funtzionarioak zire (Faraoiarentzat edo gobernuarentzat lan egiten zuten). Ospe handia zuten, gizarte hartan irakurtzen eta idazten zekiten bakarrenetakoak zirelako. Faraoien kontuak eramaten zituzten.

GERLARIAK: Egiptoko mugak babesten zituzten. Horren trukean lurrak, aberastasunak eta esklaboak jasotzen zituzten
EGIPTOKO GOBERNUA: FARAOIAK
Egiptoko erregeak FARAOI izenaz ezagutzen dira.
Faraoiek Bere esku zuten botere guztiak:
Beraiek egiten zituzten legeak.
Herrialdea gobernatzen zuten.
Merkataritza kontrolatzen zuten.
Armadaren buru ziren.
Zergak eskatzen zituzten...
Hain boteretsuak ziren, egiptoarrek jainkotzat zituztela eta botere magikoak zituztela sinisten zuten.
Faraoi bat hiltzean bere semeak hartzen zuen haren lekua. Horrela
dinastiak
sortu ziren. Egiptoko historian 31 dinastia izan zirelarik.
ERLIJIOA
Politstak
ziren: jainko askorengan sinesten zuten. Baina beren jainko nagusia Eguzkia zen:
RA, AMON EDO ATON
deitzen zuten.
Garrantzizko beste jainko-jainkosak:
ISIS, OSIRIS, HORUS...
ANIMALIAK
NATURAZKO ELEMENTUAK (NILO IBAIA)
FARAOIA
Jainko-jainkosa hauen ohorez tenplu handiak eraikitzen zituzten.
Tenplu hauen barrura apaizek eta faraoiek beste inork ezin zuen sartu. Apaizek eskaintzak (elikagaiak, intsentsua, metal eta harri bittxiak...) egiten zizkieten jainkoei eta prozesioan ateratzen zuten haren estatua.
TENPLUAK
Egiptoko tenpluak
jainko-jakosen egoitza
ziren.
Harriz
eraikitzen zituzten "betirako" iraun zezaten.
Eraikinak
dinteldunak
ziren.
Normalean i
karagarrizko tamaina
izaten zuten eta antzeko egitura (ikusi ondoko irudia). Egiptoar tenpluek atal hauek izaten zituzten:
Esfingeez inguratutako
etorbide luzea
. Etorbide hau askotan Nilo ibaian amaitzen zen.
Etorbide tenpluaren sarrerara iristen zen. Sarrera
2 obeliskoz
eta trapezio formako 2 horma handiz (
pilonoak
) osatuta egoten zen.
Sarreraren atzetik zutabe handiz inguratutako
patio
handia.
Gero,
gela hipostiloa
. Estalia eta zutabez betea.
Azkenik,
jainkotegia
. Han gordetzen zen jainko edo jainkosaren irudia.
Karnak, Luxor eta Abu Simbel dira Egiptoko ehundaka tenpluren artean garrantzitsuenetariko batzuk.
Esfingeen etorbidea
obelisko eta pinoak
Pilonoak
Pilonoen atzealdea
eta patioa
Gela hipostiloa
Jainkotegia
HIL OSTEKO BIZITZA: MOMIFIKAZIOA ETA HILOBIAK
Egiptoarrek
hil osteko bizitzan sinesten zuten
eta beste bizitza horretarako prestatzen ziren. Horretarako gorputza iraunarazi behar zutela uste zuten. Horregatik
momifikatzen zituzten hildakoen gorputzak
, ustel ez zitezen. Gero
momia

sarkofago
batean sartzen zuten eta sarkofagoa hilobian sartzen zuten hurrengo bizitzan behar izango zuen guztiaz osatutako
hatuaz
inguratuta.
MOMIFIKAZIOA
HILOBIAK
Egiptoar pertsonalitate garrantzitsuenen hilotzak hilobi monumentaletan gordetzen zituzten. Egiptoko historian zehar 3hilobi mota garrantzitsu eraiki zituzten Egiptoko faraoiek: Mastabak, piramideak eta hipogeoak.
Mastabak dira antzinakoenak. Piramide baten oinarriaren forma dute.
Piramideak mastabaren garapena dira eta Inperio Zaharrean faraoiak ehorzteko eraiki ziren. Ospetsuenak Gizeh-en daude eta Keops, Kefren eta Mikerinos faraoiek agindu zuten haien eraikuntza duela 4.500 urte inguru.
Hipogeoak lurpeko hilobiak dira, mendi barnean zulatuta. Lapurretak saihesteko hasi zituzten eraikitzen, behin bukatuta ezkutuan gelditzen baitzen hilobia.
Azkenik, hilobian sartu aurretik, orrelako sarkofagoetan sartzen zuten momia.
ANTZINAKO EGIPTOKO AURKIKUNTZAK ETA ARTEA
ARTEA
Egiptoko arteak zentzu erilijiosoa edo politikoa izaten zuen gehienetan.
Tenpluak eta hilobiak dira eraikin nagusiak.
Faraoiaren irudiak eta estatua erraldoiak egiten zituzten, haien boterea erakusteko.

ESKULTURA
Pertsonai boteretsuen eskulturak tamaina handian eta harriz egen zituzten, betierekotasuna adierazi nahian.
Egiptoko eskulturak aurrez-aurre begiratzeko eginak daude.
Ikaragarri handiak izan ohi dira.
Gelditasuna eta zurruntasuna (hieratikoak) dira haien beste bi ezaugarri nagusi.
Gainera errpresentatzen dituzten pertsonaiak idealizatuta daude. Hau da, ez dute erakusten nolakoa den, baizik eta nolakoa izan beharko lukeen.
Eguneroko bizitzaren eta jende arruntaren irudiak ere egiten zituzten, baina askoz tamaina txikiagoan eta postura naturalagoetan.

PINTURA
Egiptoko klima lehorrari esker, antzinako pintura ugari iritsi dira nahiko egoera onean.
Gorputz atal bakoitza errazen ezagutzeko moduan adierazten zuten: hankak eta oinak albotik ikusita, soina aurrera begira, aurpegia perfilean eta begia aurrera begira.
Irudiak kolore bizikoak eta hieratikoak dira.
Ez dute perspektibarik.
Hierarkiaren printzipioa errespetatzen dute, pertsonai garrantzitsuenen irudiak besteak baino handiagoak adierazten dituztelarik.
Egiptoko tenpluetan interesik baduzu, ondorengo bideoarekin goza dezakezu.
Full transcript